Datasets:
date
stringdate 2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
| url
stringlengths 47
182
| category
stringclasses 10
values | title
stringlengths 3
140
| subtitle
stringlengths 0
1.17k
| summary
stringlengths 5
1.18k
| text
stringlengths 2
35.8k
|
|---|---|---|---|---|---|---|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183421/funts-bat-argindar-gehien-kontsumitzen-duten-industrientzat.htm
|
Ekonomia
|
Funts bat argindar gehien kontsumitzen duten industrientzat
|
Espainiako Gobernuak 600 milioi euroko berme funts bat sortu du industria elektrointentsiboari laguntzeko epe luzerako argindar kontratuak sina ditzan, eta aldi berean iturri berriztagarriak sustatzeko. Hego Euskal Herrian 58 industria elektrointentsibo daude.
|
Funts bat argindar gehien kontsumitzen duten industrientzat. Espainiako Gobernuak 600 milioi euroko berme funts bat sortu du industria elektrointentsiboari laguntzeko epe luzerako argindar kontratuak sina ditzan, eta aldi berean iturri berriztagarriak sustatzeko. Hego Euskal Herrian 58 industria elektrointentsibo daude.
|
Iturri berriztagarrietako argindarrez hornitzeko kontratuak gutxi dira elektrizitate asko kontsumitzen duen industrian. Argindarraren salneurri txikiagoaren bila, epe luzerako kontratuak aukera bat izaten dira kontsumitzaileentzat; baina hornikuntzarako baldintza eta berme oso handiak behar dituzte industria elektrointentsiboek, eta, orain artean, sortzaile eta merkaturatzaile berriztagarriek zailtasunak izan dituzte horiek eskaintzeko Hego Euskal Herrian eta Espainian. Hegoaldean 58 industria elektrointentsibo daude.
Hain zuzen, epe luzerako kontratu horiek bultzatu eta industriari laguntzeko tresna bat onartu du gaurko Ministroen Kontseiluak. Bermerako erreserba funts bat izango da, 600 milioi euro izango dituena hurrengo hiru urteetan. Berme horiek baliatu ahal izateko, Industriek urtean kontsumitzen duten argindarraren %10ek iturri berriztagarrietakoa izan beharko du, bost urtetik gorakoak izan behar duten kontratuen bitartez.
Iturri berriztagarrien erabilera sustatzeaz harago, funts horren helburu nagusia da argindar kontsumitzaile handi horien energia kostuak murriztea. Eta beste urrats bat izan daiteke Kontsumitzaile Elektrointentsiboaren Estatuturako. Reyes Maroto Espainiako Industria ministroak gaur esan du «datozen asteetan» onartuko dela estatutu hori. Bazidurien joan den otsailean kontua bideratuta zegoela, baina, orain, industriaren ordezkariek zenbait baldintza aldatzeko beharra ikusi dute.
Europako lehiakideen aldean argindarra dezente garestiago ordaintzen duten industrien lehiakortasuna hobetzera etorriko litzatekeen estatutua eta horretarako beste bi tresna ere aurreikusten zituen Industria Ministerioak joan den otsaileko zirriborroan. Laguntza nagusia %85eko hobaria da, haien argindar fakturaren kargu jakin batzuetan, zeinak finantzatzera doazen berriztagarrien kostuak, efizientzia handiko kogenerazioa, eta penintsulaz kanpoko aparteko kostuak.
CO2aren zeharkako kostuak konpentsatzen jarraitzea ere jasotzen zuen zirriborroak. Hor, kontsumitzaileen ordezkariek 275 milioi euroko gehieneko konpentsazioa nahi dutela argitaratu zuen El Periódico de la Energía-k. Industriek nahi lukete, era berean, hornikuntza etenduretarako zerbitzuak jarraitzea 2020an, eta 2.000 megawatten enkantea egitea urtearen bigarren erdirako.
|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183422/poliziak-glasgowko-erasoaren-ustezko-egilea-hil-du.htm
|
Mundua
|
Poliziak Glasgowko erasoaren ustezko egilea hil du
|
Sei lagun zauritu dituzte Eskoziako hiriaren erdialdean, tartean polizia bat; ospitaleratu egin dituzte, zauri «larriak» dituztelako.
|
Poliziak Glasgowko erasoaren ustezko egilea hil du. Sei lagun zauritu dituzte Eskoziako hiriaren erdialdean, tartean polizia bat; ospitaleratu egin dituzte, zauri «larriak» dituztelako.
|
Erasotzaile batek sei lagun zauritu ditu Glasgow erdialdeko hotel batean (Eskozia). Poliziak ez du xehetasunik eman gertaturikoaz, baina ohar batean adierazi du «gizonezko susmagarri bat» tiroz hil dutela, eta jada ez dagoela «arriskurik publikoarentzat». Hori bai, zehaztu du «gertakari serioa» izan dela, eta zauritu guztiak ospitalera eraman dituztela, tartean polizia bat; zauri «larriak» dituzte.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak herritarrei eskatu die erasoa gertatu den eremura ez hurbiltzeko. The Guardian-en arabera, erasoa izan den hotela asilo eskatzaileak hartzeko erabili dute berrogeialdiak iraun bitartean.
Hasieran, gutxienez hiru lagun hil dituztela zabaldu dute Erresuma Batuko hedabideek, baina Poliziak ez du informazio hori baieztatu erasoaren ostean egindako adierazpenetan.
|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183423/eusko-label-eta-euskotren-ligak-aurkeztu-dituzte.htm
|
Kirola
|
Eusko Label eta Euskotren ligak aurkeztu dituzte
|
Datorren larunbatean hasiko dira, Coruñan (Galizia), eta gizonezkoen estropadako hiru txandak zozkatu dituzte eguerdian Donostian.
|
Eusko Label eta Euskotren ligak aurkeztu dituzte. Datorren larunbatean hasiko dira, Coruñan (Galizia), eta gizonezkoen estropadako hiru txandak zozkatu dituzte eguerdian Donostian.
|
Uztailaren 4a gainean da, eta marra gorriz nabarmenduta dute egun hori Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariek. Coruñan (Galizia) ekingo diote lehiari, eta gaur egin dute bi ligen aurkezpena, Donostiako Aquariumean. Taldeetako ordezkariak han izan dira: arraunlari batzuk, hainbat entrenatzaile eta zuzendaritzetako zenbait kide.
Borja Rodrigo Traineruen Kluben Elkarteko presidenteaz gain, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta Caixabankeko ordezkari Itziar Egaña ere han izan dira, eta bi emakumezkoek lan egin behar izan dute, Coruñako lehen jardunaldiko gizonezkoen estropadaren kale zozketa egin dutelako. Honela geratu dira bihar zortziko txandak (18:20ean da estropada):
1. Ares, Donostiarra, Ondarroa eta Orio. 2. Isuntza, Santurtzi, Cabo eta Zarautz. 3. Hondarribia, Kaiku, Urdaibai eta Zierbena.
Euskotren ligan, Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia ariko dira. Emakumezkoen estropada 18:00etan izango da.
Txandak zozkatzeaz aparte, Oriok iaz bi ligak irabazteagatik jaso beharreko garaikurrak jaso ditu. Lehiaketen azken egunean eman zitzaizkien garaikurrak utzi, eta klubarentzat izango direnak jaso dituzte Nadeth Agirre emakumezkoen taldeko patroiak eta Jon Salsamendi gizonezkoen taldeko entrenatzaileak. Iazkoak iazko, aurtengoari buruzko galderei erantzun diete, eta Agirrek nabarmendu du "lehia estuagoa" espero duela iazkoaren aldean —Oriok ligako estropada guztiak irabazi zituen bat izan ezik—. Arraunlari eta entrenatzaile guztien kezka nagusia plazaratu du gero: "Ikusi beharko da nola gauden". Salsamendik balioa eman dio lehia izateari: "Uretan egotea da garaipen handia". Aipamena egin dio gero entrenatzaileen kolektiboari: "Aipatu nahi nuke multzo horrek etenaren hilabete hauetan egindako lana". Bilerak egin zituzten konfinamendu garaian, egoera berezi horretan elkarrekin gogoetak egiteko. Orioren nahia "borrokan ibiltzea" izango dela azaldu du.
Beste arraunlariek eta entrenatzaileek ere Agirreren kezka bera ekarri dute ahora: ez dakitela nola dauden lehiari ekiteko. Ekainaren 8an berrekin zieten uretako entrenamenduei, hiru hilabetez etxean eta bakarrik lanean aritu eta gero. Ilusioa ere denek daukate, eta Zarautz igo berriak zer esanik ez: "Sekulako gogoa daukagu. Talde gaztea gara, eta gure helburua da ahalik eta azkarren ibiltzea", esan du Jon Artola presidenteak. Bigarren txandarekin "gustura" dago: "Orekatua da, maila guztietako taldeak baitaude".
Hirugarrenean ariko diren Zierbena eta Urdaibai ere antzera daude, pozik, tokatutako txandarekin: "Aukeratzen hasita, hirugarrengoa aukeratuko genuke Hondarribiak, Zierbenak eta guk, eta hortxe gaude hirurok. Baina arraunean egin beharko da gero, bestela alferrik izango baita txanda ona tokatzea", azaldu du Iñaki Goikoetxea Urdaibaiko arraunlariak. Mikel Portularrume Zierbenekoak bat egin du Lekeitioko arraunlariarekin: "Hirugarren txanda nahi genuen, haizeak behera egiten duelako arratsaldeak aurrera egin ahala, nahiz eta Galizian gauza arraroak gertatu. Indartsua da gure txanda".
Euskotren ligan, iaz Oriori bandera bat kentzeko gai Arraun bakarrik izan zen (Lekeition), eta Amaia Sexmilo arraunlariak aurten ere ondo ikusten du taldea: "Ondo itzuli gara uretako entrenamenduetara. Berehala jarri gara, neguan oso lan ona egin baikenuen blokea lantzen". Ezusteak espero ditu: "Lehen estropadetan ikusiko da nola dabilen bakoitza, eta lehia estua espero dut".
|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183424/pdecatek-uko-egin-dio-alderdia-proiektu-berri-batean-desegiteko-presoen-proposamenari.htm
|
Mundua
|
PDeCATek uko egin dio alderdia proiektu berri batean desegiteko presoen proposamenari
|
Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn eta Lluis Puig Kataluniako kontseilari ohi eta PDeCATeko kideek proposatu dute Crida Nacionalekin batera alderdi berri bat sortzea eta sei hilabeteko epean PDeCAT desegin ala ez eztabaidatzea. PDeCATeko zuzendaritzak baztertu egin du, eta Cridarekin negoziatzen jarraitzea erabaki du.
|
PDeCATek uko egin dio alderdia proiektu berri batean desegiteko presoen proposamenari. Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn eta Lluis Puig Kataluniako kontseilari ohi eta PDeCATeko kideek proposatu dute Crida Nacionalekin batera alderdi berri bat sortzea eta sei hilabeteko epean PDeCAT desegin ala ez eztabaidatzea. PDeCATeko zuzendaritzak baztertu egin du, eta Cridarekin negoziatzen jarraitzea erabaki du.
|
Kataluniako PDeCAT alderdia bere etorkizunerako mugarria izango den erabaki bat hartu beharrean da: Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak —PDeCATeko kide denak— sortu zuen Crida Nacional per la Republica alderdiarekin aliantza apurtu ala harekin batera alderdi politiko berri bat eratzea. Egoera aztertzeko bilera egin du gaur Convergencia Democratica de Catalunyaren (CDC) lekukoa hartu zuen alderdiaren zuzendaritzak, baina ez du argitu zer bide hartuko duen. Erabakia edozein dela ere, arrisku bizian egongo da PDeCATen batasuna, zatiketa sakona baita aukera baten nahiz bestearen aldeko sektoreen artean.
Gaurko bilkuran, Crida Nacionalekin alderdi berri bat eratzearen aldeko proposamena aurkeztu dute Jordi Turull, Josep Rull, Joaquim Forn eta Lluis Puig kontseilari ohiek. Espetxeratuta daude lehen hirurak, eta Bruselan erbesteratuta dago Puig, Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako auziarengatik. Laurek proposatu dute Cridarekin batera alderdi berri bateko zuzendaritza aukeratuko lukeen batzorde eratzaile bat sortzea, eta alderdia osatu ondorengo sei hilabeteko epean PDeCATek desegin behar duen ala ez eztabaidatzea. Zuzendaritzak baztertu egin du proposamena, eta Cridarekin elkarrizketetan ari den taldeari negoziatzen jarraitzeko agindu dio.
PDeCATek eta Cridak Junts per Catalunya (JxC) koalizioa eratu zuten 2017ko azaroan, Puigdemonten konfiantzazko independenteekin batera. Ordutik, baina, ugariak izan dira postkorbergente deitu izan den espazio politikoaren barruko tirabirak.
PDeCATeko sektore ofizialak salatu du alderdia baztertu egin dutela JxCren hautagai zerrendak erabakitzerako orduan. Erreferendumaz geroztik egin diren bozetan, Puigdemontek independente ugari jarri ditu zerrenden lehen postuetan, eta beheragoko tokiak gorde ditu PDeCATeko kide esanguratsuentzat.
Denak ez datoz bat, ordea, iritzi horrekin alderdi barruan. Sektore kritikoak babestu du PDeCAT Cridarekin batera alderdi berri batean desegitea. Talde horretan kokatzen dira, Turull, Rull, Forn eta Puig kontseilari ohiez gain, Miriam Nogueras alderdiko presidenteordea eta Generalitateko hainbat kide: Damia Calvet, Miquel Buch eta Meritxell Budo kontseilariak, esaterako.
Crida Nacionaleko presidente Jordi Sanchezek argi utzi ditu PdeCATekin elkarlanean aritzeko bere alderdiak jartzen dituen baldintzak: alderdi berri bat eratzea, CDCren birsortzea izango ez dena, eta alderdien arteko kuota banaketaren eredua gainditzea. «Ez da betorik eta kuotarik izango eta alderdi berriko militanteak izango dira primarioen bidez zuzendaritza eta erakundeetan ordezkari izango direnak hautatuko dituztenak», adierazi zuen, atzo, RAC1 irratian egin zioten elkarrizketan.
Cridako presidenteak jarritako baldintzak ez dira bateragarriak PDeCATeko zuzendaritzak negoziazioetan babestu duen posizioarekin. David Bonhevi PDeCATeko presidenteak argi esan du JxCrako «trantsizioak» ezin duela PDeCAT behartu bere egiturak desegitera. Horregatik, koalizio formula berritzearen alde agertu da.
Kontrako iritzia du Cridak. Sanchezen esanetan, alderdi berriak «pertsonak bildu behar ditu, eta ez elkarteak». Puigdemontek sortutako alderdiak ezabatu egin nahi du indar independentista berria Convergenciarekin identifikatuko duen lotura oro. «Haize berriak» behar direla nabarmendu du Sanchezek. «Errespetu handia diegu Convergenciak egin zituen gauza askori, baina ez beste batzuei, eta mugimendu honetan jende asko dago, ni neu bezala, ez garenak inoiz ere Convergenciaren bozkatzaile izan, eta guztiak interpelatuak sentitzea nahi dugu».
Azken urteetan, hainbat ustelkeria kasuren ardura leporatu diote Convergenciari eta harekin batera CiU koalizioa osatzen zuen Unio alderdiari. Auzibide bat abian da, esleipen publikoen truke legez kanpoko komisioak jasotzea helburu zuen sare bat eratu ote zuten argitzeko.
Kontseilari ohi espetxeratu eta erbesteratuen proposamenak zuzendaritzaren babesa izan ez badu ere, proposamenak militantziaren oniritzia izan dezakeela uste dute kritikoek. PDeCATek batzar nazionala egingo du uztailean, eta ikusi beharko da kritikoek proposamen hori batzarrari aurkezten dioten eta, hala eginez gero, militanteek zer erabakitzen duten.
PNC aurkeztuko dute bihar
Alderdiak 2018ko uztailean egin zuen lehenengo batzar nazionala, eta orduan Cridarekin bat egiteko mandatua jaso zuen zuzendaritzak. Kritikoek agindu hori ez betetzea leporatzen diote zuzendaritzari. Batzar horretan alderdiko gidaritza uztea erabaki zuen Marta Pascal PDeCATeko presidente ohiak, Puigdemontekin zituen desadostasunengatik.
Hain justu, Pascalek eta PDeCATetik aldendu diren beste kide ezagun batzuek —Carles Campuzano eta Jordi Xucla tarteko— Partit Nacionalista de Catalunya (PNC) alderdiaren eratze kongresuan parte hartuko dute bihar.
Pascalek PNCren presidentetzarako hautagaitza aurkeztu du gaur, eta bihar hura presidente aukeratzea espero da, ez baita beste hautagaitzarik aurkeztea aurreikusten. PNCren proiektura batu dira PDeCATeko hainbat alkate ere.
Alderdi berriak ez du aldebakarreko independentzia prozesua babesten, eta «bide eskoziarra» du eredu. Soilik Espainiarekin adostutako erreferendum bat jotzen du balekotzat. Madrilekin «itxaropen faltsuak» sortuko ez dituen elkarrizketaren alde agertu da, eta elkarrizketaren bidea landu bitartean eguneroko kudeaketa lehenestea hobesten du.
PNCk alderdi «sozioliberal» gisa definitu du bere burua, izaera «aurrerakoia» duen indar gisa, «herritarren osotasunari» begirakoa.
Pascalek esana zuen Katalunian EAJren gisako alderdi bat behar zela, negoziatzeko eta agertoki politikoan erabakigarria izateko borondatea izango zuena.
|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183425/pasaiara-itzultzeko-baimena-eman-diote-aita-mari-ontziari.htm
|
Gizartea
|
Pasaiara itzultzeko baimena eman diote 'Aita Mari' ontziari
|
49 egun zeramatzan Palermon, Italiako Gobernuak blokeatuta. Halere, Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu du Italia nazioarteko itsas araudiaren aurka jarduten ari dela eta egonaldiak 55.000 euroko kostua eragin diola.
|
Pasaiara itzultzeko baimena eman diote 'Aita Mari' ontziari. 49 egun zeramatzan Palermon, Italiako Gobernuak blokeatuta. Halere, Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu du Italia nazioarteko itsas araudiaren aurka jarduten ari dela eta egonaldiak 55.000 euroko kostua eragin diola.
|
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak baimena jaso du Palermoko portutik irten eta Pasaiara (Gipuzkoa) itzultzeko.
Ontziak noraezean zeuden 44 migratzaile erreskatatu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Parlemon porturatu zituzten, baina Italiako Gobernuak, behin kaian zeudela, erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioak azaldu du harrezkero negoziatzen aritu direla Italiako itsas autoritatearekin, baimena eman diezaioten ontziari Pasaiako portura itzultzeko. Gaur irten dira Palermotik.
Hala ere, GKEak salatu du Italia nazioarteko itsas araudiaren aurka jarduten ari dela Aita Mari-ren nabigazioa oztopatzeko, eta ia 50 egun portutik irten ezinik igaro izanak 55.000 euroko kostua eragin diola zergetan, ikuskatzeetan eta horniduran.
Erantsi dutenez, Alan Kurdi Alemaniako ontziarekin ere berdin jokatu du Italiak: «Estrategia hori Europako herrialdeen azken burutazioa da erreskatean diharduten GKEei eraso egiteko». Itsas Salbamendu Humanitarioak aitortu du berriro itsasoratzeko aukerak aztertu beharko dituztela.
|
2020-6-26
|
https://www.berria.eus/albisteak/183426/baskoniak-valentzia-izango-du-aurkari-finalerdietan.htm
|
Kirola
|
Baskoniak Valentzia izango du aurkari finalerdietan
|
Etxeko taldeak 81-97 irabazi dio Kanaria Handiari, eta, horri esker, B multzoko lehen postua lortu du. Igandean jokatuko da finalerdia, 20:00etan.
|
Baskoniak Valentzia izango du aurkari finalerdietan. Etxeko taldeak 81-97 irabazi dio Kanaria Handiari, eta, horri esker, B multzoko lehen postua lortu du. Igandean jokatuko da finalerdia, 20:00etan.
|
Kirolbet Baskoniak Valentziaren aurka, etxeko taldearen aurka jokatuko du igandean, ACB ligako finalerdietan (20:00, Vamos). Herrialde Katalanetako taldeak 81-97 irabazi dio gaur Kanaria Handiari, eta, horri esker, lehena izan da B multzoan. Lau partida irabazi ditu, eta bakarra galdu.
Baskoniak eta Valentziak bitan jokatu dute elkarren aurka denboraldi honetan, eta talde bakoitzak garaipen bana lortu du: 85-74 nagusitu zen Baskonia ACB ligan, eta, 105-77 Valentzia Euroligan. Bartzelonak eta Burgosek jokatuko dute beste finalerdia, 17:00etan (Vamos). Finala, berriz, asteartean izango da, 20:00etan (Vamos).
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183427/ertzaintza-bi-pertsona-ikertzen-ari-da-voxen-irungo-ekitaldiko-istiluekin-lotuta.htm
|
Politika
|
Ertzaintza bi pertsona ikertzen ari da Voxen Irungo ekitaldiko istiluekin lotuta
|
Protestak izan dira Gipuzkoako herrian, Voxen ekitaldi baten aurka.
|
Ertzaintza bi pertsona ikertzen ari da Voxen Irungo ekitaldiko istiluekin lotuta. Protestak izan dira Gipuzkoako herrian, Voxen ekitaldi baten aurka.
|
Ertzaintza hiru protestari ikertzen ari da atzo Sestaon (Bizkaia) Voxen kanpaina ekitaldian izan ziren istiluekin lotuta. Ikerketa zabalik dago, eta ez du baztertzen beste protestari batzuk identifikatzea. Hauteskunde ekitaldi batean ordena publikoa asaldatzea leporatu diezaiekete, hiru eta hamabi hilabete bitarteko zigorra dakarren delitua.
Ehunka lagun bildu ziren atzo Sestaon Vox eskuin muturreko alderdiaren aurka protesta egitera. Santiago Abascal alderdiko buruak parte hartu zuen, eta protestariek «faxistak kanpora» eta halako oihuekin hartu zuten. Gainera, hainbat manifestarik objektuak jaurti zituzten Voxeko kideen aurka, eta Ertzaintzak oladartuz erantzun du. Objektuetako batek Espainiako Kongresuko diputatu Rocio de Meer jo du, eta zauri bat egin dio begi gainean.
Ekitaldia, protestara joandakoek «probokaziotzat» hartu dutena, ezarritako ordua baino ordu laurden lehenago hasi da, 19:45ean, hiriko San Pedro plazan, eta hamabost minutu inguru iraun du. Plaza inguratzen duen errepidea poliziaz josita egon da agerraldiak iraun bitartean. Behin hura amaituta, manifestarien aurka oldartu dira. Kalean hainbat barrikada egin dituzte, eta su eman edukiontzi batzuei. Voxeko kideak eta agerraldia ikustera gerturatu direnek bertan jarraitu dute gerora ere, plazatik atera ezinik.
Urkulluk gogor egin du protestatzera gerturatu direnen aurka, eta «demokraziaren aurka» egitea leporatu die. «Edozein alderdi politikoren ekintzak oztopatzen dituztenek eta/edo aukera desberdinak ordezkatzen dituzten pertsonak eta alderdiak jazartzen dituztenek aniztasunaren eta tolerantziaren aurka egiten dute», idatzi du bere Twitter kontuan. Iñigo Urkullu lehendakariak «erasoa egin duten pertsonak» kritikatu ditu, eta «bi muturren arteko dinamika» salatu. De Meer VOXeko kideaz esan du "diputatu nazionala" dela.
Biharamunean, Irunen izan du ekitaldia Voxek, eta Ertzaintzak debekatu egin du horren kontrako protesta deialdia, ibilbidea aldatu eta ekitaldia egingo duten lekuan amaitzea eskatu eta gero. Zenbait pertsonak edukiontziak errepide erdian jarri eta objektuak jaurti dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ertzaintzak espedientea zabaldu diela bi pertsonari, ordena publikoan desordenak eragitea egotzita.
Aurreko astean ere egin zuten ekitaldi bana Bilboko San Frantzisko auzoan eta Donostiako Alderdi Ederren. Bi kasuetan, ehunka lagun bildu ziren eskuin muturreko alderdiaren aurka protesta egitera, eta bietan Ertzaintza horien aurka oldartu zen.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183463/armonia-txantreanaren-pankartatik-ruizen-irudia-kentzeko-eskatu-du-nafarroako-gobernuak.htm
|
Politika
|
Armonia Txantreanaren pankartatik Ruizen irudia kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak
|
Txantrea auzoko peñak Ruizek espetxean jaso duen tratuaren eta sakabanaketaren aurkako mezuak jaso ditu aurten, eta euskal presoak egin berri duen gose greba gogoratu du.
|
Armonia Txantreanaren pankartatik Ruizen irudia kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak. Txantrea auzoko peñak Ruizek espetxean jaso duen tratuaren eta sakabanaketaren aurkako mezuak jaso ditu aurten, eta euskal presoak egin berri duen gose greba gogoratu du.
|
Armonia Txantreana Iruñeko peñaren pankartatik Patxi Ruiz euskal presoaren irudia "berehala" kentzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak. Javier Remirez kontsailariak Twitterreko bere kontuan ohartarazi du hal egin ezean auzitara eraman dezaketela pankarta hori. Martin Zabalza Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubide zuzendariak ere esan du kendu egin beharko luketela, "ETAren biktimak umiliatzen dituelako, elkarbizitzan laguntzen ez duelako eta biolentziaren kulturari zilegitasuna ematen diolako".
Iruñeko peñek atzo aurkeztu zituzten aurten dantzatuko ez dituzten sanferminetako pankartak. Horietako batean, Armonia Txantreanarenean, Patxi Ruiz euskal presoaren irudia agertzen da, espetxean jaso duen tratuaren kontrako mezu batekin batera: "Patxi Ruiz SOS. 30 egun gose greban. Tratu txarrik, jipoirik eta mehatxurik ez. Dispertsioarekin amaitu". Ruiz Murtzia II espetxean dago, Euskal Herritik 755 kilometrora, eta 31 eguneko gose greba bat egin du presoek espetxean COVID-19aren krisia kudeatzen ari ziren moduagatik hainbat protesta egin eta funtzionario batzuengandik mehatxuak jaso ostean. Ekainaren 10ean utzi zuen gose greba.
Ramirezek gaineratu du Armoniaren pankarta ez dutela ikusgai jarriko Baluarten eta ezta Nafarroako Gobernuaren beste eraikin batean ere. Sare sozialetan Armoniako peñakideren bazkideren batek adierazi du eurek atzo izan zutela pankartaren berri eta zenbaitzuek azalpenak eskatu dituztela.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183464/murgak-dio-agerraldi-berriak-kontrolatuta-dauzkatela.htm
|
Gizartea
|
Murgak dio agerraldi berriak «kontrolatuta» dauzkatela
|
Beste sei kasu atzeman dituzte PCR bidez: hiru Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Bi hildako erregistratu dira.
|
Murgak dio agerraldi berriak «kontrolatuta» dauzkatela. Beste sei kasu atzeman dituzte PCR bidez: hiru Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Bi hildako erregistratu dira.
|
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi du azken egunetan izandako COVID-19aren agerraldi berriak «kontrolatuta» daudela, baina zuhur eta arduraz jokatzeko eskatu du. Izan ere, beste sei kasu atzeman dituzte PCR bidez azken 24 orduetan: hiru Araban eta hiru Gipuzkoan. Murgak esan du Gipuzkoako kasuek lotura izan dezaketela Orioko eta Altzoko fokuekin, baina aztertzen ari direla oraindik.
Positibo eman dutenen erdiak 20 urte baino gutxiago dituzte. Hain zuzen, azken egunetan gora egin du kutsatutako gazteen kopuruak, baina Osasun sailburuak ez dio arreta berezirik jarri datu horri. Izan ere, esan du PCR probak egiten zaizkiela egun kutsatu baten senitarteko guztiei edo gertuko harremana izan dezaketen pertsonei, sintomarik izan ez arren. «Horregatik, orain pertsona gazteagoen kasuak azaldu dira, baina guztiak positibo eman duenaren senitartekoak dira», azaldu du Murgak.
Hala ere, Osasun sailburuak kezka agertu du udan eta, bereziki, jai eremuetan gerta daitezkeen kutsatzeekin. Murgak esan du festa horiek eremu zabaletan izanagatik ere jendea kutsatu egin daitekela, eta horien jarraipena egitea «ia ezinezkoa» izango litzatekeela. Hori dela eta, arduraz jokatzeko deia egin du.
Arabako kasuei dagokienez, hirutik bi Gasteizko osasun zentroetan atzeman dira. Hori dela eta, Osakidetzak herritarrei gogorarazi die birusa ez hedatzeko segurtasun neurriak zorrotz bete behar direla lehen mailako arreta guneetan ere. Murgak eskatu du, besteak beste, bertaratu aurretik hitzordua telefonoz eskatzeko, maskara une oro erabiltzeko eta bi metroko distantzia mantentzeko.
Ospitaleen egoera ere arinduz doa, nolanahi ere. Une honetan, sei pertsona daude ZIU zainketa intentsiboen unitatean, hau da, bezperan baino bat gutxiago. Bi hildako gehiago erregistratu dituzte, halere. Osasun sailburua pozik azaldu da osasun zentroetako agerraldien bilakaerarekin. Izan ere, Murgak esan du Basurtuko eta Txagorritxuko agerraldiak ere «ia amaituta» daudela, ez baia kasu berririk atzeman.
Bizkaiko zahar etxeak, garbi Bizkaiko zahar etxeetan ez da COVID-19a duen gaixorik. Bizkaiko aldundiak jakinarazi du egoiliar bakarra dagoela gaixo, baina hura ospitaleratuta dagoela. Diputazioaren arabera, zahar etxeetan positibo eman zuten 1.612 adinekok gainditu dute gaitza. Izurria hedatzen hasi zenetik, koronabirusak eragindako 290 hildako zenbatu ditu erakundeak egoitzetan, eta beste 32 kasuren susmoa dute.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183465/herri-haur-eskola-bat-zabalduko-dute-iruntildeean-datorren-ikasturterako.htm
|
Gizartea
|
Herri haur-eskola bat zabalduko dute Iruñean datorren ikasturterako
|
HE Gurasoak jakinarazi du Berriozarko Decathlon saltokiaren ondoan lortu dutela lokal bat. Aurrematrikulazioa uztailaren 2tik 10era bitartean egingo dute, aurrez aurre eta telematikoki.
|
Herri haur-eskola bat zabalduko dute Iruñean datorren ikasturterako. HE Gurasoak jakinarazi du Berriozarko Decathlon saltokiaren ondoan lortu dutela lokal bat. Aurrematrikulazioa uztailaren 2tik 10era bitartean egingo dute, aurrez aurre eta telematikoki.
|
«Iruñeko haur eskoletan eskaintzen den euskarazko plaza kopuru urriaren aurrean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak irtenbiderik ematen ez dutenez», HE Gurasoak plataformak jakinarazi du 2020-2021eko ikasturterako guraso kooperatiba batek kudeatutako herri haur-eskola bat irekiko duela. Hala ere, plataformak alderdi politikoekin biltzen jarraituko duela adierazi du, bai ikasturte honetarako diru laguntzak eskatzeko, bai datorren ikasturterako euskarazko plazen eskaintza «egokia» egin dezatela eskatzeko, herri haur-eskola itxi eta sistema publikora itzuli ahal izateko.
Plataformak azaldu duenez, egungo eskaintza publikoak iparraldeko auzoetan biltzen du euskara: «Eremu horretan lokal egokirik ez dagoenez, eta obrak egiteko eta lizentziak eskatzeko epeak baloratu ondoren, bilaketa Iruñeko gainerako auzoetara eta inguruko herrietara zabaltzea erabaki da». Azkenik, Berriozarko sarreran den Decathlon ondoko lokal batek (Oianondoa kalea, 8) hartuko du herri haur-eskola datorren kurtsoan, «hurrengo ikasturtean sistema publikora itzultzeko zain». Gaineratu dute lokal horrek lizentzia duela eta ez duela obrarik behar: «Erabiltzeko prest dago, eta urrutiago bizi diren eta autoz mugitzen diren familiei sarbide erraza ematen die».
Uztailaren 2an aurrematrikula epea irekiko da, eta uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da [email protected] helbidera. Gainera, hala nahi duten familiek aurrez aurre egin dezakete aurrematrikulazioa uztailaren 2an eta 3an, aurretik 603-26 15 28 zenbakira deituta txanda hartzeko.
Familiei gogorarazi diete errolda ziurtagiriaren kopia bat eta errenta aitorpenaren beste bat aurkeztu beharko dituztela, plataformaren helburua sistema publikoaren ahalik eta antzekoenak diren tarifak ezartzea baita.
Urtarriletik kexu dira guraso asko, Iruñeko Udalak haur eskola euskaldunen eskaria murriztuko zuela iragarri zuenetik. Murrizketa horri erantzunez, Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek apirilean eskatu zion udalari euskarazko ereduan haur gehiagorentzako tokia egon dadila. Guraso taldeak kaleratutako ohar baten arabera, udalak 2020-2021eko ikasturterako haur eskoletan ezarri nahi duen eredua aintzat hartuta, euskaraz eskolatzeko aukerak nabarmen txikituko dira Nafarroako hiriburuan: «Euskarazko lekuak 371tik (eskaintzaren %40) 112ra (eskaintzaren %12) murriztuko dira».
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183466/sanferminetan-sanferminei-buruz-pentsatu.htm
|
Bizigiro
|
Sanferminetan, sanferminei buruz pentsatu
|
'Gora Pandemin' sortako lehen saioa Reyes Ilintxeta Euskalerria irratiko kazetariak eta ‘Exprai’ marrazkilariak egin dute.
|
Sanferminetan, sanferminei buruz pentsatu. 'Gora Pandemin' sortako lehen saioa Reyes Ilintxeta Euskalerria irratiko kazetariak eta ‘Exprai’ marrazkilariak egin dute.
|
Aurten, sanferminik ez dela izanen aprobetxatuz, ekimen bat proposatu nahi dut: laborategi moduko bat egitea, festa eredua birpentsatzeko. Izena ere buruan daukat; ingelesez, noski, hori ezinbestekoa omen delako, EAEn behintzat, zerbait erakargarria eta itxuraz modernoa egin nahi baduzu: Sanfermin Festival Lab in Kingdom of Navarre, edo halako zerbait. Egun hauetan, gogaitzeraino aditu dugu krisia aukera bezala ulertu behar dela; beraz, balia dezagun aukera hau ere! Beti esaten eta aditzen dugu sanferminetan zezenak ez direla ezinbestekoak; prozesio eta elizkizunik gabeko festa laikoa egin litekeela; jai matxista eta kontsumista dela; alkohola eta drogen apologia hutsa dirudiela, eta abar. Bada, aurten, denbora hartu, eta egin dezagun gogoeta. Ez da ekitaldi ofizialik izanen, eta are garrantzitsuagoa, ez da ongi ikusia egonen kalean jai giroko ezer egitea. Parrandarako tentaziorik izanda ere, hobe hamaiketako ez jendetsu, xume eta lasaiak egiten baditugu, elkarte batean, etxean edo parke bateko belarretan. Dantza gogoari eutsi ezinean bagaude, mutxiko pare bat dantza dezagun, metro eta erdiko urruntze soziala mantenduz. Hori ez da zaila. Eta, gure askatasun eta memoria historikoaren aldarrikapenei bide eman nahi badiegu, uztailaren 8an eraman dezagun krabelin gorria Germanen hilarrira, baina banaka, eta ez denak bermutaren orduan. Egia esan, festa ospetsu hauek ematen dute zer pentsatua. Gezurretatik hasi gintezke, esate baterako. Eta gezurren artean nagusiena, San Fermin bera. Pertsonaia hori ez da inoiz existitu. Santu beltzaranaren kondaira IX. mende inguruan agertu zen, Amiens herrian, eta, hiru mende geroago, Nafarroako hiriburura heldu zen, artzapezpiku batek haren ustezko erlikia bat ekarri zuenean. Orduan hasi ziren errelatoa eraikitzen, handik eta hemendik hartutako osagarriekin. Teknikoki, horri santu apokrifoa esaten zaio, eta ohikoa da hagiografian; Jimeno Juriok eta Roldan Jimenok, besteak beste, argi eta garbi hamaika aldiz azaldu duten bezala. Oinarri historikorik ez duen arren, agerikoa da bere akolitoen artean suhartasun handia pizten duen santua dela. Iruñeko festetako beste gezur handi bat zera da, inprobisazioaren paradisua dela. Agian bat-batean erabaki ahal izanen duzu jai giroan jarraitu edo lotara joan; musika elektronikoa dantzatu edo Pamplonesa musika bandarena; jotak entzun edo bertsoak; xingarra jan edo hanburgesa bat; kalimotxoa edo 0.0 garagardoa edan... baina horraino. Beste guztia, festa egitarau ofizialean agertzen dena eta beste mila gauza gehiago, ukiezinak dira. Unetxoak, esate baterako (momentikoak). Bere garaian, uztailaren 7ko prozesioan Kontseilu plazan santuari abesten zaion jota kontu inprobisatua izanen zen, baina, gaur egun, une ia sakratua da, eta begirada hiltzaile mordoa senti dezakezu zure gainean une horretan bertan zure telefono mugikorra entzuten bada, eta are gehiago euskaraz erantzuten baduzu, nik behin egin nuen bezala. Eta, hori bezala, Kale Nagusiko ez dakit zenbatgarren zenbakiko balkoiko jotika, edo gau batean egiten den danborren burrunba, edo peñen irteera zezen plazatik, edo txupinazoa bera. Horrekin lotuta, esate baterako, Iruñean jende gutxik daki, edo ez du jakin nahi, Juanito Etxepare burlatarra izan zela suziria jaurtitzen lehenengoa, eta 36ko gerra hasi eta berehala fusilatu zutela, errepublikazalea izategatik. 1901ean jaurti ziren lehenengo aldiz suziriak, Gazteluko plazatik. Gaueko su festa prestatu zuen enpresako arduradunak bota zituen denak, eta hala egiten jarraitu zuten 1930eko hamarkadara arte. Errepublikarekin aldaketa iritsi zen: 1931. urtetik, suziriak ematen dio hasiera festari. Udalari baimena eskatu ondoren lortu zuen Etxeparek hori egitea. Baina 1930ean bere tabako dendan errepublikako bandera margotzeagatik egin zen ezagun gizona. Liga Nazional Laikoko kide izan zen, eta, horregatik, fusilatu egin zuten. Modu berean, sanferminetako gida liburu ofizialetan ez den beste datu interesgarri bat dago, memoria historikoarekin lotuta: Veleta 1936ko gerra aurretik Iruñean zegoen peña bat zen, eta eurek hasi zuten sanferminetan zuriz janzteko ohitura. Horietako hainbat errepublikazaleak izanik, ordea, langileak eta ezkertiarrak, gerran fusilatu zituzten, eta iruindar askori ezkutatu egin zaie nork hasi zuen ohitura hori. Ezin da ukatu, noski, festako osagarri asko eta asko herriak sortu dituela, baina gehienak erritu fosilduak bezalakoak dira gaur egun. Gainera, badirudi gaur egun jada ez garela ezer berririk sortzeko gai. Billabesaren entzierroa litzateke azken adibidea, eta 35 urtetik goiti badu dagoeneko ohitura berri horrek.
Bistan da egitarau zurrun eta errepikakorren zaleak garela. Horretan, berdin jokatzen dugu zahar zein gazteok, eta barneko iruindar perfektua ateratzen zaigu barru-barrutik, Pamplonesaren dianak entzutean, erraldoiak ikustean edo inork festaren elementu hauetako baten aurka egiten duenean. Agian ez gara erabat kontziente, baina iruindar guztiok, edo gehienok behintzat, badugu barneko festa zaindari txiki moduko hori, eta bakoitzak bere modura erakusten du une gozo eta istilutsuetan. Hori da ikasi duguna. Edozein modutan, nire ustez, gezur zabalduena eta onartuena zera da, sanferminetan denok lagunak garela, edo izan gaitezkeela. Guztiok jatorrak, dibertigarriak, eskuzabalak izaten gara bederatzi egun horietan. Ezezagunekin txantxetan ibiltzen gara, bazileoan, baina bazileo sanoan, Santuaren izpiritu berak abduzituak bageunde bezala. Baina zer dago hiperlaguntasunaren mito horren azpian? Kasu gehienetan, postureo hutsa da. Atsegina izatera behartuta bezala sentitzen zara. Anfitrioi bikainaren papera bete nahi dugu beti. Bestalde, ez da sobera azkarra izan behar ikusteko bigarren asmo batekin egindako hurbiltze saiakerak direla horietako asko. Sexua praktikatzea izaten da maiz benetako helburua, eta lagunak egiteko gehiegizko gogo horiek, nahi baino gehiagotan, sexu erasoak izatera pasatzen dira, tamalez. Nolanahi ere, jokamolde festazale eta itxuraz jator horren bidez egiten ari garena zera da, betiko rolak eta egoerak berritzea: neska gazte, polit eta alaiak, beti saldoan joaten direnak; mutil grazioso eta ausartak, ateraldi bitxiak dituztenak beti mihi puntan, eta, gau osoan dantzan eta kantuan ibili ondoren, entzierroan korri egiteko adorea dutenak, edota peñako lagunei hutsik egiten ez dietenak zezenketaren orduan; andre jator eta maitagarriak, denontzako otordu ezin goxoagoak prestatzen dituztenak, eta arropa zuria beti garbi eta lisatuta dutenak familia osoarentzat; gizon alai eta bizkor horiek, zorroa atera, eta errondak eta pintxoak ordaintzen dituztenak, dirua Monopolykoa balitz bezala; amatxi eta aitatxi xaloak, ume zoragarriekin erraldoiak eta buruhandiak ikustera ateratzen direnak... Denak bere tokian. Bakoitza bere rolean. Hori dena uztailaren 14ra arte. Hurrengo egunean, dena betiko lekura itzuliko da. Akabo mugarik gabeko laguntasuna: zu han eta ni hemen. Festaren berniza kenduta, berriro agertuko dira lehenagoko arrakala sozialak, krisi ekonomikoa, ERTEak, diabetesa eta kolesterola, bikoteen banaketak, anai-arreben arteko istiluak herentziengatik, arerio politikoak, lankideen arteko ezin ikusiak, ludopatia arazoak... Jaien inguruan, gai asko haru behar dira gogoan. Horregatik, aurtengo derrigorrezko geldialdi hau probestu beharko genuke horretarako. Eta badira, bagara, jada horretan ari garenak. Euskalerria Irratian, esaterako, aurten Sanfermintza saiorik ez. O plazan oholtzarik ez; zuzeneko berriketaldi eta musikarik ez. Aurten, etxe barrutik hizketa eta gogoeta saio mamitsuak egin nahi ditugu, eta, egun hauetan, hori dena prestatzen ari gara buru belarri. Egun bakoitzean gai bat: genero kontuak jaietan, zezenen inguruko festak, tradizioak eta traizioak, kontsumoa, boterea, politika, erlijioa, euskalduntasuna... dena ukitu beharra dago, eta hori egin nahi dugu gure komunitateko adiskideekin. Festan beste modu batez murgiltzeko gogorik baduzu, Euskalerria Irratian aurkituko gaituzu. Festa on, denoi, baina ez etorri Iruñera, otoi! Bihar: Gora Pandemin (II). Alberto Ladron eta Leire Urbeltz.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183467/vox-tolerantzia-eta-ekidistantzia.htm
|
Politika
|
Vox, «tolerantzia» eta «ekidistantzia»
|
Hainbat gai landu dituzte alderdiek: faxismoa, autogobernua, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna... Eusko Legebiltzarreko hautagaiak ez ezik, kanpainako ekitaldietan izan dira Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatea ere.
|
Vox, «tolerantzia» eta «ekidistantzia». Hainbat gai landu dituzte alderdiek: faxismoa, autogobernua, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna... Eusko Legebiltzarreko hautagaiak ez ezik, kanpainako ekitaldietan izan dira Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatea ere.
|
Kanpainan erabat sartuta daude alderdiak. Goizez nahiz arratsaldez dituzte ekitaldiak, eta biharko ere beste hainbat dauzkate antolatuta; besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea PSE-EEren ekitaldian izango da.
EAJk Zornotza aukeratu du asteburuko lehen ekitaldi nagusirako. Iñigo Urkullu lehendakarigaiak autogobernua izan du hizpide. Haren esanetan, «indargunea» izan da koronabirusarengatik jasandako osasun krisian, eta etorkizunean EAJk izango duen eginkizuna ere azpimarratu du: «Noren eskuetan utziko dugu errekuperazioa gidatzeko ardura? EAJ da erantzun onena».
Koronabirusak leku berezia izango du kanpainan, eta Urkulluren hitzaldiaren gai nagusia ere hori izan da. Nabarmendu duenez, bizitzetan kostu handia izan du, baita gizartean eta ekonomian ere. Orain arte Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako lana ontzat jo du, eta azpimarratu zerbitzu publikoak «maila handikoak» direla eta lortutakoa autogobernuarengatik izan dela. «Krisi honetan gure indarguneak izan dira autogobernua, erakunde propioak, zerbitzu publikoak eta kudeaketarako gaitasuna».
EH Bildu Lekeition (Bizkaia) izan da eguerdian. Koalizioaren lehendakarigai Maddalen Iriarte faxismoaz eta horri aurre egiteko bideaz aritu da: «Faxismoa eta ekidistantzia geratzeko botorik onena EH Bildu da. Faxismoari eman dakiokeen erantzunik onena 0 legebiltzarkiderekin uztea da».
Atzo Sestaon (Bizkaia) VOXen ekitaldian protestan ari zirenen aurka Ertzaintza oldartzeak eta segidan Iñigo Urkulluk esandakoek ere zeresana eragin dute. Urkulluk gogor egin zuen protestatzera gerturatu direnen aurka, eta «demokraziaren aurka» egitea leporatu zien. «Edozein alderdi politikoren ekintzak oztopatzen dituztenek eta/edo aukera desberdinak ordezkatzen dituzten pertsonak eta alderdiak jazartzen dituztenek aniztasunaren eta tolerantziaren aurka egiten dute», idatzi zuen bere Twitter kontuan.
Iriartek Urkulluri leporatu dio «ekidistantzia» agertu zuela faxismoaren eta antifaxismoaren artean. «Gernika bonbardatu zutenen aurrean tolerantziak ez du balio; herritar eta herri gisa ditugun eskubide guztiak kendu zizkigutenen aurrean ez du balio ekidistantea izateak», nabarmendu du. Bide berean, Iriarteren irudiko, faxismoak herri gisa dauden eskubide guztiak arriskuan jartzen ditu. «EH Bildu indartsu batekin bakarrik lortu ahal izango ditugu herri gisa aurrera egiteko eta justizia sozialean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko behar ditugun tresna subiranoak». Haren hitzetan, bide horretarako, ez Urkullu ez EAJ «ez dira fidagarriak».
Elkarrekin Podemosen 'spot'-a
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina desberdina izango dela aipatzen ari dira alderdiak, eta horren adibide da Elkarrekin Podemosen goizeko ekitaldia. Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak bideokonferentzia egin du Beatriz Gimeno Emakumeen Institutuko zuzendariarekin eta Aitzole Araneta Elkarrekin Podemoseko zinegotziarekin, bihar LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna dela eta. Gorrotxategiren esanetan, hurrengo Eusko Jaurlaritzak bere zeregintzat hartu beharko luke «aniztasun sexuala, askatasuna eta berdintasuna» normalizatzea, eta neurri zehatzak hartzea LGTBI kolektiboa ez baztertzeko.
Gainera, hauteskunde kanpainarako iragarkia aurkeztu du koalizioak. «Egia ukaezina islatzen duela uste dugu. Ezberdintasunak gorabehera, gizarte plural, sozial eta jasangarri baten helburu nagusiak partekatzen ditugunon batasuna geldiezina eta onuragarria da gehiengosozial handi batentzat», azaldu du Gorrotxategik aurkezpenean.
PSE-EEko lehendakarigai Idoia Mendiak Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Concha Andreu Errioxako presidentea izan ditu ondoan, Gasteizko ekitaldian. Bertan, «ezker serio» bezala aurkeztu dute PSE-EE. «Ez da nazionalismoetan korapilatzen, eta inor atzean utzi gabe gobernatzen eta arazoak konpontzen daki». Gainera, «elkarrizketarako eta akordioetara iristeko» gaitasuna daukatela azpimarratu du.
Carlos Iturgaiz PP eta Ciudadanos koalizioko lehendakarigaiak, berriz, Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatea izan du ondoan. Bilbon egin dute agerraldia, hainbat gazteren aurrean. Iturgaizek azpimarratu du gazteek kanpora joan behar izaten dutela «urteetan aukerarik gabe» egon direlako, «EAJren kutunkeriarengatik» eta «hizkuntza bat talentuaren aurretik jartzen delako».
|
2020-7-1
|
https://www.berria.eus/albisteak/183468/ekintza.htm
|
Bizigiro
|
Ekintza
|
Atezaina da Alberto Ladron, eta fantasiazko eta genero beltzeko literatura idazten du. Leire Urbeltz ilustratzailea da, eta arte bitartekari ere aritzen da. Pandemia garaiko sanferminak irudikatzeko, fantasiaren bidea aukeratu dute.
|
Ekintza. Atezaina da Alberto Ladron, eta fantasiazko eta genero beltzeko literatura idazten du. Leire Urbeltz ilustratzailea da, eta arte bitartekari ere aritzen da. Pandemia garaiko sanferminak irudikatzeko, fantasiaren bidea aukeratu dute.
|
Gora bihotza, Irune! Hilabete barru zapi gorria lepoan ibiliko zara karriketan. Irunek baiezkoa egin zuen, baina bazekien ez zela egia. Hitz lasaigarriak erran arren, Borges doktorearen begiek larritasunez distiratzen zuten NBEaren plastikozko pantailaren atzean. Irune zerbait erraten saiatu zen, baina ezpainen dardara penagarri bat besterik ez zuen lortu. Oxigeno maskarak aurpegia zanpatzen zion. Hiru poltsa zeuden konektaturik besoan zeuzkan tutuei. Hobe ez pentsatzea zer izanen zuen han behean. Ez zekien zenbat egun eman zituen ospitalean. Amesgaiztoetan bezala, denbora elastiko eta arraroa zen. Batzuetan, hormako erlojuko orratzak izoztu egiten ziren. Beste batzuetan, egunak pasatzen ziren begi-kliska batean. Gauza bakarra zegoen garbi: gero eta okerrago zegoen. Eta dena bere errua zen. Konfinamendua amaitutakoan, Hegoaldeko kuadrilla osoa bildu zen Erredinen. Eta aspaldiko partez, lagunak berataz oroitu ziren! Irunek bazekien ez zela Ane bezain ederra, ez zuela Xiaren grazia, ezta Mirenen titi itzelak ere. Neska isil eta lodi bat zen, kolore zehaztugabeko ile makal baten jabe. Zientzia-fikziozko mangak marrazten zituen eta bikaina zen bideo-jokoetan, baina billabesa baten ipurdia izanik, nor arraiori axola zitzaizkion tontakeria haiek? Baina, hala ere, Ane, Miren eta enparauak berataz oroitu ziren. Eta are berri hobeak zeuden: Ander ere joatekoa zen! Ez zegoen huts egiterik hitzorduari. Ohi bezala, ama agiraka hasi zitzaion zorioneko birusari buruz. Joder, mundu guztiak zekien zomorroak zahar jendeari besterik ez ziola eragiten, ezta? Azkenean, sekulakoa antolatu ondoren, joan egin zen. Eta arratsaldea amets bat bezalakoa izan zen. Hainbeste barre egin zuen, malkoak isuri zitzaizkion. Dena ez zen zoriona izan, ordea: Ander edana erosteko dirua biltzen hasi zenean, Irune apur bat larritu zen. Ez zuen alkohola gustuko. Hurrupa bat hartu orduko gaixotu eta botaka hasten zen. Hala ere, besteak baino are gogotsuago azaldu zen. Eta Anderrekin joan zen supermerkatura. Biak bakarrik! Edarien atalean zeudela, mutilak irribarre egin zion. Ez, ez zen bere irudipena izan.
Harresietako soropiletan eserita, botilak eskuz esku ibili ziren. Ahoz aho. Hasieran, Irunek erreparoak izan zituen. Amaren hitzek durundi egiten zioten buruan: «Jantzi maskara eta ez ukitu inor. Eta Jainkoarren, ez edan besteek erabilitako edalontzietatik». Baina joder, hamasei urte zituen eta artean inork ez zion musurik eman. Anderrek edandako botila ezpainetan jartzea musukatzetik hurbil zegoen, ezta? Bi aste geroago, ospitaleko ohe alu hartan zetzan, tutuz eta kablez josita. Eta Borges doktorearen hitzak gorabehera, bazekien inoiz ez zela aterako handik. Inork ez zion musurik emanen. Eta Anderrek sekula ez zuen jakinen manga baten protagonista bihurtu zuela. -Ez dut honela hil nahi erran zuen-. Mesedez, ez dut honela hil nahi.
Irune katedraleko zutabe baten atzean kuzkurtu eta adi gelditu zen: enaren txio zorrotzak besterik ez. Bihotza mailuka ari zitzaion belarrietan. Arnasa berdindu arte itxaron zuen, beirateetako bala zuloetatik sartzen ziren eguzki izpiei begira. -Egun ederra hiltzeko. Pentsamendua baztertu zuen. Azken batean, zailena egina zegoen. Harresia gauez eskalatzea amesgaiztoa izan zen. Pare bat aldiz oinak hutsa besterik ez zuen topatu eta erortzeko zorian egon zen. Alde on bakarra, iluntasunak zaindarien lana ere eragotzi zuela. Irune sagu bat bezain isil lerratu zen haien postuen artetik, hain hurbil putakume haien puzkerrak entzun zituela. Hura ez zen samurra izan, baina orain egun argiz udaletxeraino iristea infernu hutsa izanen zen. Hala ere, egin eginen zuen. Anderrengatik, guztiengatik. Bi urte lehenago, Covid-19aren kontrako txertoa asmatu zenean, hain garestia zen bakar batzuek bakarrik eros zezaketen. Enpresariak, politikariak eta goi-mailako funtzionarioak besterik ez ziren immunizatu. Ordurako jendea trumilka hiltzen ari zen, eta immuneak txertatu gabekoen amorruaren beldur ziren. Lege berriak ezarri zituzten. Bakeari eusteko, erran zuten. Poliziak eta armadak jendea bota zuten hirietatik: landan kutsatzeko arriskua txikiagoa zen, erran zuten. Immuneak Iruñean gotortu ziren. Herriek zergak ordaindu behar zizkieten zerbitzuak mantentzeko: polizia eta armada ez ziren doan. Irune herri txiki batean bizi zen. Ez zen bizimodu erraza. Eskolako lana amaitzen zuenean, baratzean edo abereekin lagundu behar izaten zuen. Batzuetan, soldaduak etorri eta biltegiak zakuratzen zituzten. Garia eta haragia ez zitzaizkien aski: zurrumurru ilunak zebiltzan gauez nesken bila ibiltzen ziren furgonetei buruz.
Hilabete batzuk lehenago, Anderrek Iruñerriko erresistentzia antolatu zuen. Haren manupean, ekintzak egin zituzten soldaduen kontra. Baina armak urri zituzten. Hasierako garaipen txikiak laster ahaztu ziren fusilatze masiboen ostean. Adorea ahultzen ari zen. Ekintza ausart bat behar zen jendearen kemena berpizteko. «Zaplazteko bat etsaiaren muturrean», zioen Anderrek suaren inguruko bilera larrietan. Ideia Iruneri bururatu zitzaion. Uztailaren seian suziri bat udaletxetik botatzea lortzen bazuten, mundu guztiak jakinen zuen immuneak ez zirela garaitezinak. Gehienek ideia arbuiatu zuten. Hirian sartzea zaila litzateke. Ateratzea, ezinezkoa. Baina Anderrek baiezkoa egin zuen. Lider peto-petoa zen, bazekien ekintza sinbolikoen balioaren berri. Uztailaren bostaren gauerdian, Anderrek harresien oinetaraino lagundu zuen Irune. Eta agurtzerakoan, musu eman zion. Zorte oneko musua, baina ordu batzuk geroago, Irunek ezpainak inurrituta zeuzkan. San Nikolaseko kanpaiak aterarazi zuen oroitzapen atseginetatik. Hamarrak: berriz abiatzeko tenorea. Hiria husteko azken borrokek erabat suntsitu zuten alde zaharra. Hondakinek mendiak osatzen zituzten karriketan. Euria putzu sakonetan biltzen zen. Irune kristalik gabeko leihoetatik lerratu zen, etxarte estuetan gora eskalatu zuen. Saltoka ibili zen zuloz jositako teilatuetan. Txoriak eta arratoiak besterik ez zuen ikusi. Soldaduek egiteko hobeak izanen zituzten labirinto hautseztatu hura zaintzea baino. Hamabiak laurden gutxitan, Irune merkatu zaharraren parera irisi zen. Izerditan zegoen, zaintiratu bat zeukan hankan, eta milioi bat harramazkak eta zauri txikik urratzen zioten larrua. Udaletxearen itzalpean gerizatu zen eguzki kiskalgarritik. Eraikinaren atzealde osoa behea jota zegoen. Irune hatsanka zegoen, baina ezin atseden hartu. Lasterka, hondakin pila erraldoian gora egin zuen. Entzun baino lehenago, sentitu egin zuen lehen tiroa: berunezko liztor bat aurpegitik arra betera. Irune makurtu eta are azkarrago egin zuen korrika. Soldaduak San Zerningo dorrean zeuden. Iruneren inguruan adreilu eta teilak lehertzen ziren hautsezko geiserretan. Oinak hegan zebilzkion teilatuko zuloen gainean. Udal plaza begien bistan izan zuenean, harrizko lehoi baten atzean kuzkurtu zen. Soldaduek errenditzera animatzen zuten. Ez zioten minik eginen, benetan. Haien barreek beldur handiagoa eman zioten tiroek baino. Bi minutu hamabietarako. Irunek Iruñerriko arreta fisikoki sentitzen ahal zuen. Jende haien itxaropena elektrizitate korronte bat bezala zebilkion zainetan barrena. Une hartan unibertsoaren erdigunean zegoen. Suziria atera zuen bizkar zorrotik. Bala batek harrizko lehoiaren buruaren erdia lehertu zuen. Hautsak ilea zipriztindu eta begietan sartu zitzaion. Itsuka, txiskeroa bilatu zuen. Orain soldaduak ero moduan ari ziren desarran. Min itsugarri bat lehertu zitzaion besoan. Odolak inguruko teilak gorritu zituen. Baina Irunek ez zeukan astirik minerako. Segundoak falta ziren. Metxa piztu zuen. Txapligua sua botaka hasi zenean, askatu eta txori bat bezala igo zen uztaileko eguerdi epelean. Eztanda trumoi bat bezalakoa izan zen. Une batez Irune ke zerrendari so gelditu zen, lortu zuela sinetsi ezinik. Soldaduak ere harri eta zur zeuden, antza, tiro egiteari utzi baitzioten. Bat-bateko isiltasunean, beste eztanda bat entzun zen. Suziri bat lehertu zen Errotxapeko etxe kiskalien gainean. Segundo bat geroago, bi txapligu ikusi ziren urrunago, Artika eta Berriozarko gotorlekuetatik botata seguruenik. Eta bat-baten, Iruñerri osoak eztanda egin zuen. Ehunka suziri igo ziren uztaileko zeru garbian. Bolboraren harrabotsak aire distiratsua dardararazi zuen. Irunek segundo batzuez besterik ez zuen garaipenaz gozatu. Soldadu gehiago zetozen inguruko teilatuen gainetik. Alde egin behar zuen. Baina oraingoan udaletxeko teilatu osoa zeharkatu beharko zuen dorreko soldaduen tiramenean. Ezinezkoa. Suizidio hutsa, denek erran zuten bezala. Baina besoko zaurian zapi bat lotu bitartean, Irunek irribarre egin zuen. Bururatu zitzaion noizbait, ospitaleko ohean tutuz josita egon bitartean hiltzeko modu bat hautatzeko (edo amesteko) aukera izan balu, modu huraxe aukeratuko (edo amestuko) zuela. Anderrek musukaturiko ezpainetan irribarrea eta zapi gorritua besoan, Irune zutitu eta berun zaparrada baten erdian, lasterrari eman zion.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183469/kattalin-minerrek-jaso-du-ehgam-en-urrezko-hirukia.htm
|
Gizartea
|
Kattalin Minerrek jaso du EHGAM-en Urrezko Hirukia
|
Elkarteak aitortza egin dio kazetari eta idazleari 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua argitaratzeagatik.
|
Kattalin Minerrek jaso du EHGAM-en Urrezko Hirukia. Elkarteak aitortza egin dio kazetari eta idazleari 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua argitaratzeagatik.
|
Kattalin Miner idazle eta kazetariak jaso du EHGAM Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapenerako Mugimenduaren aurtengo Urrezko Hirukia. Modu horretan, elkarteak aitortza egin dio idazleari Moio. Gordetzea ezinezkoa zen liburua argitaratzegatik. Izan ere, sari horrek aintzat hartzen du aniztasuna ezagutarazteko eta onartzeko lana. «LGTB+ memoriarentzat liburuak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, bai eta haren garrantzi politiko handia nabarmendu ere; areago gaur eskuinetik eta ez hain eskuinetik trans pertsonei eta haien eskubideei gupidarik gabe erasotzen ari zaien honetan», azaldu dute EHGAMeko eledunek, Bilbon egindako agerraldian.
Hernaniko (Gipuzkoa) Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioa du hizpide liburuak. Idazleak herrikidea eta lagun mina zuen Elosegi, eta haren heriotzak eragindako ezinegonak eraginda idatzi zuen narrazioa, memoria ariketa gisara. Hala azaldu zion idazleak berak BERRIAri: «Konturatu nintzen ezinegona eragiten zidana zela gaia oso isilik zegoela, batez ere duela hamabi urte izan zuen erantzunarekin eta oihartzunarekin alderatuta. Nolabait, gai hau plano intimora pasatu genuela sumatu nuen. Sozialki ez ginen memoria egiten ari. Eta ez hori bakarrik: intuizioa nuen ez ginela ari transmisioa bermatzen».
Trapuzko Espartina, aldiz, «TERF feminista erradikal trans-baztertzaileei» eman diete, «beren gorroto diskurtso transfoboagatik». Elkarteak salatu du Hazte Oir eta Vox bezalako elkarte eta alderdien «mezu bera» erabiltzen dutela: «Gure aburuz, ez dira feminista askatzaileak, gizabanakoon askatasunaren zapaltzaileak baizik, norbera sentitzen dena sentitzeko eta kontsekuenteki bizitzeko eskubidearen urratzaileak. Gizaki-zikiratzaile hutsak»
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183470/europarekin-amets-egiten-jarraitzen-du-athleticek.htm
|
Kirola
|
Europarekin amets egiten jarraitzen du Athleticek
|
Athleticek nagusitasunez irabazi dio Mallorcari San Mamesen, eta, hala, gerturatu egin da Europako postuetara. Oraintxe bertan, bi puntura du Realaren zazpigarren postua.
|
Europarekin amets egiten jarraitzen du Athleticek. Athleticek nagusitasunez irabazi dio Mallorcari San Mamesen, eta, hala, gerturatu egin da Europako postuetara. Oraintxe bertan, bi puntura du Realaren zazpigarren postua.
|
Athleticek Europan jokatu nahi du datorren denboraldian, eta urratsa egin du gaur, Mallorcari etxean irabazita. Distirarik gabeko garaipena izan da, baina puntuek balio berbera dute. Zuri-gorriek aurkariaren ahuldadea baliatu dute arazo handiegirik gabe irabazteko. Azkar lortu dute bi golen errenta, eta, hortik aurrera, markagailua kontrolatzera mugatu dira. Egoera kontrolpean izan dute oro har, baina urduritu egin dira azken txanpan, kanpokoek aldea penaltiz murriztu ostean. Minutu zailak izan dira Athleticentzat, baina arnasa hartu dute amaieran, hirugarrena sartu eta partida behin betiko erabakita.
Hasiera orekatua izan du partidak. Lehen jabetzak Athleticenak izan dira, baina Mallorca ez zegoen begira geldizteko. San Mamesera premia gorriarekin iritsi da Vicente Morenoren taldea, eta jokoaren ekimena bere egiten ahalegindu da. Athletic ez zen beste munduko ezer egiten ari, baina, halako batean, oparia jaso du. Penalti inozoa egin dio Lago Juniorrek Raul Garciari, eta nafarrak ez du barkatu Manolo Reinaren aurrean: atezainaren mugimendua igarri, eta erdi-erdira jaurti du (14. min).
Eroso zebilen etxeko taldea, eta are erosoago egon da 24. minutuan Oihan Sancetek bigarrena egin eta gero. Prestatutako jokaldi bikain batean iritsi da gola:âUnai Lopezek motzean jokatu du Williamsekin, hark baloia itzuli dio, eta jokaldia Sancetek bukatu du, lehen zutoinera egindako jaurtiketa zehatz batekin. Lehen gola du erdilari nafarrak Lehen Mailan.
Mallorca jota gelditu da, eta Athleticek lasai-lasai bizi izan du minutuen joana. Ez zuen estutzeko ez presarik, ez beharrik. Alabaina, lasaitasunak azkenean lasaikeriari eman dio bide, eta zuri-gorriek gehiegizko erraztasunak eman dizkiote aurkariari bere areara hurbiltzeko. Korner eta falta arriskutsu ugari izan dituzte kanpokoek. Eta penalti bat ere bai, Yurik Trajkovskiri egina. Budimirrek 2-1ekoa egin du (70. min), eta, hala, zalantzak sortu bizkaitarrengan.
Estu samar ibili da Garitanoren taldea, baina aldaketek arnasberritu egin dute, eta, Mallorcak utzitako espazioak baliatuz, hirugarrena sartu du 89. minutuan. Jokaldi ona egin dute Vesgak eta Cordobak ezker hegaletik, eta Villalibrek jarri dio ginga, area txikian bakar-bakarrik zela. Hala, amets egiteko garaipena lortu du Athleticek.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183471/ehunka-pertsona-batu-dira-iruntildeean-patxi-ruiz-babesteko.htm
|
Politika
|
Ehunka pertsona batu dira Iruñean, Patxi Ruiz babesteko
|
Ehunka pertsona batu dira Iruñean, Patxi Ruiz babesteko.
|
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deituta, ehunka pertsona elkartu dira Iruñeko alde zaharrean, Patxi Ruiz euskal presoari sostengua adierazteko.
Borrokak ez du etenik, amnistia osoa lelopean, Manifestazioa 18:00etan abiatu da, Errekoleten plazatik. Martxa debekatuta bazegoen ere, jendetza pilatu da plazan, eta istilurik gabe egin du aurrera protestak. Saiatu dira Takonera kalera sartzen, baina poliziek bidea itxi diete, eta mobilizazioak alde zaharrean zehar jarraitu du, besteak beste presoak kaleratzearen eta amnistiaren alde oihukatzen zuten bitartean.
AEMk azaldu du «Patxi Ruizen borrokak agerian utzitakoaren haritik tiraka kartzelaren izaera hiltzailea eta hau estatuek kalean egiten dutenaren isla» dela salatzea zen martxaren helburua: «Gaurko mobilizazioa debekatuta, faxistek eurek erakutsi dute kartzela barruan eta kanpoan gertatzen dena logika errepresibo berean kokatzen dela».
|
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183472/osasunak-ia-eginak-dauzka-etxeko-lanak.htm
|
Kirola
|
Osasunak ia eginak dauzka etxeko lanak
|
Gorritxoek 2-1 irabazi diote Leganesi, Sadarren, eta hamabost punturen aldea dute jaitsierarekiko, sei jardunaldiren faltan. Enric Gallegok sartu ditu bi golak, azkena, 96. minutuan.
|
Osasunak ia eginak dauzka etxeko lanak. Gorritxoek 2-1 irabazi diote Leganesi, Sadarren, eta hamabost punturen aldea dute jaitsierarekiko, sei jardunaldiren faltan. Enric Gallegok sartu ditu bi golak, azkena, 96. minutuan.
|
Osasunak Espainiako Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Handia gertatu beharko luke Iruñeko taldea beste urtebetez onenekin aritu ez dadin. Zenbakiek diote oso bideratuta duela sasoiko helburu nagusia lortzea: hamabost punturen aldea du jaitsiera postuekiko, sei jardunaldiren faltan. Ondo bidean, datorren astean bertan izan ditzake eginak etxeko lanak.
Baten bat urduri jarri zen joan den astean Osasunak Valentziaren eta Atletico Madrilen kontra galdu zuenean. Baina gorritxoek buelta eman diote egoerari astebete eskasean. Irabazteak ematen du lasaitasuna, eta horixe egin dute, bi neurketa jarraian irabazi: joan den asteazkenean, Alavesen zelaian (0-1), eta gaur, Sadarren, Leganesen aurka (2-1). Gaurko garaipenak, gainera, balio handia du, mailari eusteko lehian arerio zuzena baita Leganes.
Sufritutako garaipena izan da. Iruñeko taldeak bikain ekin dio lehiari, bederatzigarren minutuan jada lehen gola sartu baitu. Talde osoak egindako jokaldi ederrari amaiera are ederragoa eman dio Enric Gallegok, txilena ikusgarriaz. Neurketa hasi besterik ez zen egin, eta Osasunak bideratuta zuen garaipena. Golak aurrera egitera behartu du Leganes. Egin du, eta estu hartu ditu etxekoak. Bryan Gilek gertu izan du berdinketa 38. minutuan. Bakarrik geratu da Sergio Herreraren aurrean, baina atezainak haren ahalegina zapuztu du. Gogotsu ari ziren bisitariak, eta larri etxekoak. Eskertu egin dute atsedenaldia.
Baina ezer ez da aldatu aldageletatik bueltan. Leganesek indarrez segitu du. Guerrerok eman du lehen abisua, buruz, eta, segidan etorri da Avilesen gola, banakoa, zartako ikusgarriaz. Berdinketa lortu izanagatik ere, egurrean jarraitu dute bisitariek, eta ia hurrengo jokaldian bigarrena sartzear izan dira, baina Sergio Herrerak geldiketa bikaina egin dio Kevini.
Aginte-makila berreskuratzeko asmoz, Jagoba Arrasatek Moncayola eta Iñigo Perez zelairatu ditu, Fran Meridaren eta Brasanacen ordez. Hasieran, lortu du helburua, baina berriz ere hasi da estutzen Leganes. Argi zegoen nork zuen behar gehien. Osasunak ontzat eman du puntua, baina azken unean, Enric Gallegok, buruz, garaipena eman dio.
|
2020-6-27
|
https://www.berria.eus/albisteak/183473/itxurarekin-ez-da-nahikoa-izan.htm
|
Kirola
|
Itxurarekin ez da nahikoa izan
|
Alavesek aurreko bi partidetan baino itxura hobea eman du Wanda Metropolitanon, baina 2-1 galdu du Atletico Madrilen zelaian. Joseluk sartu du arabarren gola, partida amaitzear zela, penaltiz.
|
Itxurarekin ez da nahikoa izan. Alavesek aurreko bi partidetan baino itxura hobea eman du Wanda Metropolitanon, baina 2-1 galdu du Atletico Madrilen zelaian. Joseluk sartu du arabarren gola, partida amaitzear zela, penaltiz.
|
Golak: 1-0: Saulek (59. min.); 2-0: Diego Costak (penaltiz, 72. min); 2-1: Joseluk (penaltiz, 92. min.)
Celtaren aurkako bizkarrekoaren eta Osasunaren aurkako porrotaren ostean, gutxienez itxura hobea ematea zuen helburu Alavesek Wanda Metropolitanon. Asier Garitanoren taldeak lortu du bere helburua, baina ez dio balio izan hiru puntuak patrikaratzeko. 2-1 galdu du Atletico Madrilenn aurka. Etxekoen golak Saulek eta Diego Costak sartu dituzte, azken horrek penaltiz lortu du Pachecoren atea zulatzea. Alavesek ere penaltiz lortu du bere gola, 92. minutuan. Partida amaitzear zen, eta arabarrek ez dute denborarik izan partida berdintzeko. Gutxienez, atzetik datozen aurkariek, Mallorcak eta Legenesek, galdu egin dute, San Mamesen eta Sadarren, hurrenez hurren. Horri esker, jardunaldi bat gutxiago falta da, eta Alavesek gertuago du salbazioa. Nahiz eta azken hiru neurketak galdu egin dituen.
Garitanok goitik behera aldatu du hamaikakoa, bederatzi jokalari berri zelairatuz. Wanda Metropolitanon jokatzen diren neurketak itxiak izan ohi dira, aukera gutxikoak. Hala izan da oraingoan ere. Alavesek ondo eutsi dio Atletico Madrili, eta distirarik eta ia aukerarik gabekoak izan dira lehen 45 minutuak. Itxura lehiakorra eman du, dena den, Garitanoren taldeak. Bigarren zatia ere antzera hasi da, Simeonek Llorente zelairatu duen arte. Alaveseko jokalari ohiak partida aldatu du etxekoentzat. Denboraldi ia osoan aukera gutxi izan dituen arren, azken neurketetan sasoi betean dagoela erakutsi du. Korrikaldi batean, Adrian Marin atzean utzi, eta falta egin diote. Tripperrek bigarren zutoinera atera, eta Saulek ondo errematatu du sareetara (59. min.). Ordu erdi zuen aurretik Alavesek partida iraultzeko, baina Atletico Madrilek gola egiten duenean zaila izaten da norgehiagokari buelta ematea. Burkek gertu izan du 64. minutuan, baina haren burukada gutxigatik joan da kanpora. Hori izan da abagune argiena.
Pachecok pare bat gelditu on egin ditu, Baina 71. minutuan Simeoneren taldearen bigarrena ailegatu da, Elyk Llorenteri egindako penalti oso eztabaidagarri batean. Diego Costak hartu du penaltia jaurtitzeko aurdura, eta ez du huts egin (72. min). Bi gol atzetik, maldan gora jarri zaie neurketa arabarrei, baina ez dituzte besoak jaitsi. eta borrokan segitu dute. 92. mintuan Kokeri baloiak eskua jo, eta epaileak penaltia adierazi du, VARak erabakia berretsi eta gero. Joseluk egin du gola, eta ia beste aukerarik gabe amaitu da neurketa.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183518/sanchez-eta-casado-kanpainan.htm
|
Politika
|
Sanchez eta Casado, kanpainan
|
Pedro Sanchez Espainiako presidentea Donostian izan da, eta Pablo Casadok Bastidan egin du ekitaldia. EAJk ere Donostia aukeratu du, eta EH Bilduk, Agurain. Ahal Dugu Durangon izan da.
|
Sanchez eta Casado, kanpainan. Pedro Sanchez Espainiako presidentea Donostian izan da, eta Pablo Casadok Bastidan egin du ekitaldia. EAJk ere Donostia aukeratu du, eta EH Bilduk, Agurain. Ahal Dugu Durangon izan da.
|
Uztailaren 12ko hauteskundeen kanpainaren lehen igandea izan da gaurkoa, eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Pablo Casado PPko presidentea Euskal Herrian izan dira. Donostian egin du PSEk bere ekitaldia, EAJk bezala, eta PP Bastidan (Araba) izan da. EH Bilduk ere Araba aukeratu du: Agurain, zehazki. Ahal Dugu Durangon izan da (Bizkaia)
EAJ
EAJk Tabakaleran egin du gaurko ekitaldi nagusia, Tabakaleran. Iñigo Urkullu lehendakarigaiak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburuak parte hartu dute. Urkulluk berriro Rocio de Meer Voxeko Espainiako diputatuak ostiralean jasan zuen erasoa izan du hizpide: "Onartezina da 2020an giza eskubide batzuen urraketengatik kexatzea eta beste batzuen aurrean alde batera begiratzea edo bultzatzea edo txalotzea". Etorkizuna bakean, elkarbizitzan eta giza eskubideetan oinarrituta eraikitzera deitu du.
Osasun krisia ere gogoan izan du Urkulluk, eta horren aurrean bi eredu daudela esan du: "Irtenbideak bilatzen lagundu duten herritar eta erakundeena", eta "kexatzeko eta errudunak bilatzeko zailtasunak jartzen saiatzen den gutxiengo zaratatsuarena". "Euskadi zutik jartzeko" berak defendatzen duen gobernu ereduak bakarrik balio duela gaineratu du.
Adierazi du kulturgintzan "berrikuntza eta etorkizuna" eragin dituela, "sormenaz eta enpleguaz gain", eta gaineratu du orain "kultura eta haren industria altxatzen" lagundu behar dela, "emandakoa itzultzeko unea delako".
Andoni Ortuzarrek bost R-ez mintzatu da, eta gazteleraz hizki horrekin hasten diren bost hitz azpimarratu ditu bere diskurtsoan: errespetua, errekuperazio ekonomikoa, autogobernua indartzea, erantzunak eta erantzukizuna, eta uztailaren 12an EAJrentzat "borobila" izango den emaitza bat lortzera deitu du.
EH Bildu
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ironia baliatu du botoa eskatzeko. Duela gutxi Cayetana Alvarez de Toledo PPko bozeramaileak EH Bilduri botoa ez emateko eskatu du ondoren, Otegik esan du: "Behar al duzue beste arrazoirik botoa EH Bilduri emateko?". Agurainen nabarmendu du EH Bilduk bota zuela Javier Maroto Gasteizko alkatetik eta gero Kongresutik kanpo utzi zutela. "EH Bildu autoritarismoaren aurkako horma da". Eta iragarpen bat egin du: "Araban eserlekurik gabe utziko dugu Vox".
Mikel Otero Arabako zerrendaburuak, berriz, nabarmendu du "EH Bildu dela boto berde, ekologista eta jasangarri bakarra", eta lurraldea "suntsitu" nahi dutenen eta "defendatu" nahi dutenen artean erabaki behar dela esan du. AHTaz, esan du lurraldea "suntsitzen duela baina ez duela batzen", eta Arabako lautadan "izugarria" dela azpiegitura horren eragina.
Ahal Dugu
Miren Gorrotxategi Ahal Dugu-ko lehedakarigaia Durangon izan da, Iñigo Martinez zerrendakidearekin batera. Ohartarazi du eskuinak gobernatzen badu kalte egingo diela zerbitzu publikoei, eta aurrekontuetan osasun publikoa blindatzearen alde mintzatu da. Gainera, Osakidetzako lehen arretako zerbitzua eta erizaintza indartu behar direla esan du. Horretarako datozen lau urteetan 4.000 milioi euro gastatzea proposatu du, "eguneroko osasun arazoei eta izan litezkeen osasun krisiei aurre egiteko".
PSE
Donostian izan da Pedro Sanchez Espainiako presidentea ere. Koronabirusaren aurrean ez lasaitzera deitu du, eta alderdiei batasuna eskatu die Espainia berriro eraikitzeko. "Euskadiko" osasun sistema nabermendu du Sanchezek, "publikoa eta kalitatezkoa", eta Idoia Mendia lehendakarigaiak esan du autogobernua PSOErekin garatu dela gehien, "baita PSE Jaurlaritzan dagoenean ere". " Ez dago hori esan dezakeen beste alderdirik", adierazi du, eta arazoak konpontzeko erreminta bakarra akordioak direla gaineratu du.
PP
Pablo Casado PPko presidentea Bastidan (Araba) izan da, eta baina Madrilera begirako diskurtsoa egin du batik bat. Esan du Sanchezek zergak igoko dituela. "Beste behin, langabezia, zergak eta dirua xahutzea izango da Sanchezen errezeta. Etxeko marka du, Zapaterorena, errekuperazio ekonomikoaren ukazioarena". Carlos Iturgaiz lehendakarigaiarekin eta Carmelo Barario Arabako zerrendaburuarekin izan da ekitaldian.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183519/sute-bat-piztu-da-gardelegiko-zabortegian.htm
|
Gizartea
|
Sute bat piztu da Gardelegiko zabortegian
|
SOS Deien arabera, suhiltzaileek kontrolpean dute sutea. Eguzkik ohartarazi du suak plastikoak erretzeak «arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kutsagarriak» sor ditzakeela.
|
Sute bat piztu da Gardelegiko zabortegian. SOS Deien arabera, suhiltzaileek kontrolpean dute sutea. Eguzkik ohartarazi du suak plastikoak erretzeak «arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kutsagarriak» sor ditzakeela.
|
SOS Deiek jakinarazi dutenez, sute bat piztu da Gardelegiko zabortegian, Gasteizen, 12:30 inguruan. Suhiltzaileak bertara joan dira, eta lanean dihardute; kontrolpean dute sutea, baina ez itzalita, eta ohartarazi dute litekeena dela kea luzaroan ikustea. Izan ere, ke beltzezko zutabe luze bat sortu du suteak, eta, Gasteizko Udaleko iturrien arabera, haizeak galarazi du ke hori hirigunera joatea.
Eguzki talde ekologistak azaldu duenez, Gardelegi hondakinak biltzen dituen zabortegi bat da. 93 hektarea ditu Gasteizko Mendietako paraje naturaletik gertu, eta Zadorra ibaiko ura lindanoz kutsatu du azken urteotan. Bizitza erabilgarria 2036ra arte luzatu du, eta espazioa hedatzeko fasean dago, «lehen Zaldibiarrera zihoazenak baino askoz hondakin gehiago biltzen baititu (23.000 tona inguru)».
Ohartarazi dute hondakinen aire zabaleko sua «oso negatiboa» dela «osasunerako arriskutsuak diren kutsatzaileen emisioengatik, hala nola dioxina eta furanoengatik eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoengatik», eta plastikoak erretzeak «arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kutsagarriak sortzea» eragin dezakeela.
Hori dela eta, Eguzkik espediente bat irekitzeko eskatu du, sutearen nondik norakoak eta hondakinen kudeaketan eta ikuskapenetan dagoen kontrola ikertzeko, eta Gasteizko Udalak hondakinez egiten duen kudeaketa kritikatu du: «Uste dugu hondakinen politika osoa berrikusi behar dela, informazioa, gardentasuna eta kudeaketaren erantzukizuna eskaini behar direla Zaldibarren edo gaur Gardelegin izandako sutearen antzeko egoerarik ez izateko».
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183520/etxegarai-garaile-baionan-hunkitua-naiz.htm
|
Politika
|
Etxegarai garaile Baionan: «Hunkitua naiz»
|
158 herriko etxeen eta Euskal Elkargoaren osaketa erabakitzeko bozak zenbatzen ari dira.
|
Etxegarai garaile Baionan: «Hunkitua naiz». 158 herriko etxeen eta Euskal Elkargoaren osaketa erabakitzeko bozak zenbatzen ari dira.
|
* Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hemezortzi herritan ari dira bozkatzen bigarren itzulian; hauteslekuak 18:00ak arte egon dira zabalik, eta herrietan ari dira jada botoak zenbatzen.
* Ipar Euskal Herriko datuak jakiteke, Pirinio Atlantikoetako departamentuan %44,96koa izan da parte hartzea 17:00etarako; martxoaren 15ean baino zazpi puntu apalagoa.
* Miarritzen, Maulen eta Baionan daude lehia nagusiak.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183521/javier-esparza-aukeratu-dute-berriro-upnko-presidente.htm
|
Politika
|
Javier Esparza aukeratu dute berriro UPNko presidente
|
Botoen %58,29 eskuratu ditu Esparzak. 1.774 kidek eman dute botoa; eskubide hori zutenen %67,42k.
|
Javier Esparza aukeratu dute berriro UPNko presidente. Botoen %58,29 eskuratu ditu Esparzak. 1.774 kidek eman dute botoa; eskubide hori zutenen %67,42k.
|
Jose Javier Esparzak jarraituko du UPNko presidentetzan, alderdiko afiliatuek haren alde bozkatu baitute 12. kongresuan. 2.631 pertsonak zuten botoa emateko eskubidea, eta 1.774k eman dute (%67,42). Horien artean, %58,29k egin dute Esparzaren alde, eta %41,71k Sergio Sayas diputatuaren alde.
Bost urte pasa daramatza Esparzak alderdiko buruzagitzan, baina aurkaria atera zaio 12. kongresuari begira, eta emaitzek agerian utzi dute Sayasen hautagaitzak ere indar nabarmena eskuratu duela alderdi barruan.
Botoa emateko unean, Esparzak azaldu du alderdia «indartuta» irtengo dela kongresutik: «Indarra eta konfiantza emango digu etorkizunean lanean jarraitzeko». Gainera, balioa eman die alderdiak azken urteetan eginiko bideari eta zuzendaritzarako duen taldeari; tartean daude Enrique Maia Iruñeko alkatea eta Yolanda Ibañez alderdiko idazkari nagusia: «Talde oso sendoa UPNrentzat eta etorkizunari aurre egiteko; izan ere, Nafarroako alderdi nagusiaren eta erkidego honetan erabakiak hartzen dituen bakarraren datozen lau urteez ari gara».
Esparzak «zilegitzat» jo du Sayasek hautagaitza aurkeztu izana, baina erantsi du ez zela «garai egokia»: «Ez dago arrazoi sendorik konfrontazio honi eutsi behar izateko».
Sayasek, ordea, argudiatu du ez dela beharrezkoa «behar bat egotea aukeraketa batera demokratikoki aurkezteko», baina, edozein gisaz, uste du badagoela behar hori; izan ere, premiazkotzat jo du «alderdia esentziatik berreskuratzea, behetik gorako alderdi bat egitea». Sayasek azaldu duenez, azkenaldian iruditu zaio alderdia «egoitza zentral batetik zuzendu» dutela «kaletik» baino gehiago.
Sayasek Esparza zoriondu du, baina ondorioztatu du emaitzak «mezu bat» direla: «Zenbait gauza aldatu behar dira UPNn, eta jende askok nahi du horiek aldatzea». Edonola ere, «eskua luzatu» dio Esparzari «hitz egiteko eta gehiago entzuteko».
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183522/motorzale-bat-hil-da-aosen.htm
|
Gizartea
|
Motorzale bat hil da Aosen
|
Motorzale bat hil da Aosen.
|
Motorzale bat hil da gaur arratsaldean Aosen, Nafarroan. Motorrean zihoala, errepidetik irten da, eta NA-150 errepideko 20.3 kilometroan geldirik zegoen auto bat jo du. Iruñekoa zen, eta 46 urte zituen.
17:18an gertatu da ezbeharra, eta gizonezkoaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Foruzaingoak bere gain hartu du gertatutakoari buruzko ikerketa.
|
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183523/abertzaleek-irabazi-dute-urrunan-eta-ziburun-eta-ezenarrok-hendaian.htm
|
Politika
|
Abertzaleek irabazi dute Urruñan eta Ziburun, eta Ezenarrok Hendaian
|
Flilipe Aramendi izanen da Urruñako auzapeza, eta Eneko Aldana Ziburukoa. Hendaian, Kotte Ezenarro jalgi da aitzinetik, orain arte bezala.
|
Abertzaleek irabazi dute Urruñan eta Ziburun, eta Ezenarrok Hendaian. Flilipe Aramendi izanen da Urruñako auzapeza, eta Eneko Aldana Ziburukoa. Hendaian, Kotte Ezenarro jalgi da aitzinetik, orain arte bezala.
|
Aldaketa heldu da Ziburu eta Urruñara (Lapurdi). Urruñan, Filipe Aramendik bozen %45,90 lortu ditu. Elgarrekin Urruña zerrenda abertzale eta ekologista eraman du, eta, auzapeza izanen da ondoko sei urteetan. «Historikoa da: Urruña azkeneko 30-50 urteetan frantses eskuinaren eskuetan izan da. Ni abertzalea naiz, ez dut sekulan gordetu. Gure erronka zen, eta gure azkartasuna, plurala eta irekia izatea», esan du Aramendik. Francis Gavilan, orain arteko lehen axuanta eskuindarra izan du gibeletik bozen %27,94ekin. Azken postuan, Sebastien Etxebarne, zentrokoa: %26,17.
Ziburun, Eneko Aldanak bozen %57,1 lortu ditu eta bera izanen da auzapez berria. Isabelle Dubarbier-Gorostidi orain arteko lehen axuantak %21,1; Henri Hirigoienberriren zerrendak; %11,4 eta azken postuan, Dominique Duguetek: 10,3%. Aldana «pozik» agertu da lortutako emaitzekin. «Hauteskundeetan ez da ezer aitzinetik egiten, politika ez dira matematikak. Lehen itzulian genuen aitzinamendua mantendu da bigarren itzulian, eta, errazki irabazi dugu. Gure zerrenda idekia zen, abertzaleak kudeatzen genuen baina ez bakarrik: badira ekologistak, sozialistak, independenteak. Azken sei urteetan eraman dugun lanak konfiantza sortu du herrian eta horrek erakusten du kapable garela», esan du.
EH Baik ere, lehen balorazio baikorra egin du: «Urteetako lan serios eta politaren ostean, eta gaur lorturako boz kopuruen ondorioz, herriko etxeak irabazi dituzte». Gehitu dute: «Gaurko emaitzak, urteetan zehar, abertzaleek tokian toki egindako lanaren uzta dira. Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartzen doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz».
Hendaian, Kotte Ezenarro orain arteko auzapezak irabazi du bozen bigarren itzulia (%55,1). Lehen itzulian aurkeztu ziren Laetitia Navarronen zerrenda abertzale ekologistarekin eta Laurent Tariol komunistarekin aliantza egin zuen. «Aliatuekin lanean, programa aplikatzen» arituko dela esan du Ezenarrok. Parean, Pascal Destruhaut izan dute, eta bozen %44,9 lortu du.
Hala ere, abstentzioa handia izan da leku guztietan. 17:00etan, Urruñan parte hartzea %56,5 puntukoa zen; Hendaian, %47,15ekoa.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183524/abertzaleak-nagusi-itsasun.htm
|
Politika
|
Abertzaleak nagusi Itsasun
|
Tinki. Hamabost bozengatik eskuratu dute herriko etxea abertzaleek Itsasun, lehen itzuliko emaitza irauliz. Jean-Paul Iturburua orain arteko Roger Gamoy auzapezaren axuant eta segidari nagusitu zaio Mikel Hiribarren laborari abertzalearen Herriari zerrenda, eta udaletxeko giderrak hartuko ditu.
|
Abertzaleak nagusi Itsasun. Tinki. Hamabost bozengatik eskuratu dute herriko etxea abertzaleek Itsasun, lehen itzuliko emaitza irauliz. Jean-Paul Iturburua orain arteko Roger Gamoy auzapezaren axuant eta segidari nagusitu zaio Mikel Hiribarren laborari abertzalearen Herriari zerrenda, eta udaletxeko giderrak hartuko ditu.
|
Mikel Hiribarren ELBko laborari abertzale ezaguna izango da Itsasuko auzapez berria. Lehen itzulian lehen atera zena, Jean-Paul Iturburua, bigarren tokian gelditu da. Eta aise gibelago gelditu da Louis Ustarrotzen hirugarren zerrenda, zeinak ez baitzuen batu nahi izan Hiribarrenen zerrendarekin bigarren itzulirako. Hiribarren pozik agertu da emaitzarekin, nahiz bozen estutasunaz arras kontziente agertu: “Diferentzia gauza guttik egin du; guk irabazteko behar izan da egin dugun proiektu lantu hori, talde motibatu bat, etxez etxe ibiltzea, kanpaina lan hori guzia. Hamabost tanto biziki guti da: dena behar izan da. Baina irabaztea da konta; erran nahi du herritarrek konfiantza ematen badigute ere konprenitzen dugula bertze zerrenden lekua kontuan hartu behar dugula”.
Itsasuko bizilagun Mikel Barrios ere izan du gogoan igande gau honetako ihardukitzean, astelehenean preso joan beharko baita Barrios. “Botere publikoen dorpetasunak behartzen dute presondegirat, eta zuzentasunaren kontrako erabakia dela badakigu, politika ikuspegi dorpe baten emaitza. Gure hautetsi aulki hauetarik nahi diogu adierazi elkartasun osoa Mikeli”, erran du Hiribarrenek.
Herriari zerrenda abertzaleak hamalau hautetsi izanen ditu ondoko sei urteetan. Iturburuarenak, berriz, lau, eta Ustarrotzek bakarra. Horrez gain, Euskal Elkargora bere ordezkaria igorriko du Herriari-k. Dudarik gabe, hirigintzak leku berezia izanen du guztiz tiran den Errobi eremuko herriko ordezkariak lanen artean, baita euskara ere. Mikel Hiribarrenen zerrendak Europako hizkuntza gutituen itunaren betearazteko bide bat jorratu du kanpaina denboran, obratu nahiko duena agintaldi denboran.
Uztaritzen, berriro Karrere
Bruno Karrere Uztaritzeko auzapezaren zerrendak irabazi du Lapurdiko hiri historikoan, bozen %51,21ekin. Aski gibel utzi ditu Bruno Cendre eta Jean-Claude Saint-Jeanen beste zerrendak. Berretsi du, beraz, duela sei urteko garaipena Uztaritze Bai zerrendak. Ez du iduri agintaldi denboran izan zituen barne zatiketak eta hautetsien dimititzeak kalte egin diotenik. Karrerek, garaipenaren ondotik, adierazi du trantsizio ekologikoa izanen dutela ardatz nagusia ondoko sei urteetan: “Trantsizio ekologikoa da hartu dugun lehentasuna. Eta Uztaritze mailan ere auzoak indarberritzea izanen da. Egitasmo anitz baditugu programan, eta martxan jarriko ditugu”.
Lapurdi barnealdeko Errobiko eremuan, Itsasuren garaipen berriarekin, abertzaleek indar gehiago izanen dute, hain segur Euskal Elkargoan.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183525/maule-ezkerrera-itzuli-da.htm
|
Politika
|
Maule ezkerrera itzuli da
|
Lehen itzuliko emaitzak baieztatu dira bigarrenean, eta Louis Labadot zerrenda zabal baten buru den komunista izanen da auzapeza, bozen %40,35 eskuraturik.
|
Maule ezkerrera itzuli da. Lehen itzuliko emaitzak baieztatu dira bigarrenean, eta Louis Labadot zerrenda zabal baten buru den komunista izanen da auzapeza, bozen %40,35 eskuraturik.
|
Hiru hautagai ziren Zuberoako hiriburuan bigarren itzulirako, lehenean bezala: azken bi agintaldietan auzapez izan dena, Mixel Etxebest (%38,24); Louis Labadot auzapez berria (%40,35); eta EH Bai alderdiak sostengatzen zuena, Beñat Elkegarai (%21,41). Historikoki ezkerrekoa zen Maule, Mixel Etxebest 2008an herriko etxera heldu arte, Frantziako Alderdi Sozialistako bi auzapez izan baitziren agintean urte luzeetan. Auzapez berria komunista izanen da, beraz, nahiz eta Union Citoyenne (Batasun Herritarra) zerrenda ireki gisara aurkeztu zuten hasieratik. Kausitu emaitzarekin, Louis Labadot eta haren zerrendakideek gehiengoa ukanen dute Maulen herriko 17 aulki eskuraturik; Mixel Etxebesten zerrendakoek lau aulki lortu ditu, eta Beñat Elkegarairen zerrendak bi, orain arte bakarra zuelarik.
Oposizioan ziren Labadot eta Elkegarai azken agintaldian, eta biek salatu dute, kanpaina hasi denetik, "gardentasunik gabeko" Etxebesten kudeaketa, besteak beste Agerria hotelaren edo bidean den espartinaren etxearen xedearen kasuetan preseski. Bi itzulien arteko kanpainak luze jo du koronabirusaren testuinguru berezian, eta hautagaien arteko lehia gogorra izan da; Mauleko gutun kutxetan eskuorriak banatuak izan dira, eta Mixel Etxebestek salatu du bere izena eta bere zerrendakide batena laidoztatuak izan direla "kanpaina joko horretan". Labadoten zerrendaren kontrako salaketa ezarri duela ere jakinarazi du.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183526/abertzaleen-emendatzea-lau-auzapez.htm
|
Politika
|
Abertzaleen emendatzea: lau auzapez
|
Itsasun, Urruñan, Ziburun eta Uztaritzen nagusitu dira, eta aliantza garailea sostengatu dute Hendaian eta Senperen. «Urteetako lan serios eta politaren» emaitzatzat jo du EH Baik.
|
Abertzaleen emendatzea: lau auzapez. Itsasun, Urruñan, Ziburun eta Uztaritzen nagusitu dira, eta aliantza garailea sostengatu dute Hendaian eta Senperen. «Urteetako lan serios eta politaren» emaitzatzat jo du EH Baik.
|
Zerrenda abertzaleek garaipena lortu dute Ipar Euskal Herriko udal bozetako lau herriko etxetan, 2014an eskuratutako auzapez bakarrari beste hiru emendatuta.
Uztaritzen (Lapurdi), Bruno Karrere auzapezak beste sei urte emango ditu karguan, bera buru zuen Uztaritze Bai zerrendak 1.399 boto (%51,2) eskuratu eta gero. Karrere bera izan zen boz gehien bilduriko hautagaia martxoaren 15ean, lehen itzulian. Bruno Cendres Ensemble pour Ustaritz zerrendako hautagaiak %25 boto lortu ditu.
Abertzaleek, ordea, beste hiru herriko etxean izango dituzte aginte makilak; horietako bat izango da Eneko Aldana, datozen sei urteetarako Ziburuko auzapeza (Lapurdi). Ziburu Bizi 2020 zerrendako hautagaiak 1.340 boto eskuratu ditu (%44,7), Isabelle Dubarbier Ziburu Zuekin zerrendako hautagaiarekiko alde handiz (515 boto jaso ditu hark).
Itsasun (Lapurdi), bigarren itzulira bigarren postuan heldu zen Mikel Hiribarren, baina aurrea hartu dio Jean Paul Iturburuari; 519 boto bildu ditu (%42,2), eta hamabost botoren aldearekin nagusitu zaio Iturburuari. Duela lau egun, bi mila biztanleko herri batean politika egiteko maneraz, abertzaletasunaz eta euskaltasunaz mintzatu zen BERRIArekin, euskaldunak izateko batzuek duten «nekeari» azalpena eman nahian.
Urruñan (Lapurdi) ere nagusi izan da Filipe Aramendi zerrendaburu abertzalea; 2.175 boto (%45,9) jaso ditu Elgarrekin Urruña Berpiztu zerrendak, lehen itzulian lortutako abantaila handituta. Francis Gavilan Urruña Guzientzat hautagaitzako buruak, berriz, %27,9 boto lortu ditu.
Aliantza garailean Hendaian eta Senperen
Horiez gain, hautagai abertzaleak zerrenda garailean aurkeztu dira beste herri batzuetan ere; esaterako, Hendaian 2014an eginiko aliantzari segida eman diote aurten, eta Kotte Ezenarro auzapez sozialistak eutsi egingo dio karguari. Lehen indarra izan zen Ezenarro lehen itzulian, eta botoen %55,1 eskuratu du bigarrenean.
Senperen, berriz, Jean François Bederede hautagaiaren Senpere Bai zerrendarekin aliantza egin zuen Dominique Idiart Elgarrekin Senpererentzat zerrendako hautagaiak, eta hark irabazi ditu bozak; ehun botoren aldearekin baino gutxiagorekin nagusitu zaio Pierre Marie Nosbaumi.
EH Bai, pozik
Emaitzokin pozik agertu da EH Bai, hauteskunde emaitzen lehen balorazioan, eta gogoan izan dituzte auzapezak lortu dituzten herriak: «Urteetako lan serios eta politaren ostean, eta gaur lorturako boz kopuruen ondorioz, herriko etxeak irabazi dituzte. Gaurko emaitzak, urteetan zehar, abertzaleek tokian-tokian egindako lanaren uzta dira. Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartuz doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz».
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183527/maider-aroztegik-irabazi-du-miarritzen.htm
|
Politika
|
Maider Aroztegik irabazi du Miarritzen
|
Bere parioa kausitu du Aroztegi hautagai eskuindarrak eta Michel Veunac orain arteko auzapezaren tokia hartuko du itsas bazterreko hirian.
|
Maider Aroztegik irabazi du Miarritzen. Bere parioa kausitu du Aroztegi hautagai eskuindarrak eta Michel Veunac orain arteko auzapezaren tokia hartuko du itsas bazterreko hirian.
|
Aise nagusitu zaie Aroztegi beste hiru hautagaiei. Abertzaleekin bat egin zuen Guillaume Barucqen zerrenda gelditu da bigarren (%26,3); hirugarren, Nathalie Motsch (%14,74) eta azken, Jean-Benoit Saint-Crick (%8,74). Bernard Marieren garaian bezala, aliantza berezirik gabe, frantses eskuinak hartuko ditu giderrak Miarritzen, beraz. Bozkariaturik agertu da Aroztegi: “Emozio handiko sentimendua dut. Bai irabazteko itxaropena bagenuen, baina emaitza oso handia da, %50ren hozka gainditu dugulako, ezin pentsatuzkoa hiruko lehia batean. Garaipen argi eta garbia da. Miarriztarren konfiantza handiaren seinale da”.
Azpimarratzekoa da abstentzio handia izan dela berriz ere Miarritzen, bozkazaleen erdia baino gehiago ez baita joan bozkatzerat (%54).
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183528/senperen-idiart-eta-azkainen-fournier.htm
|
Politika
|
Senperen Idiart, eta Azkainen Fournier
|
Senperen Dominique Idiartek lekua kendu dio orain arteko auzapezari, Pierre Marie Nousbaum-i. Azkainen, Jean Louis Fournier orain arteko auzapezak irabazi du.
|
Senperen Idiart, eta Azkainen Fournier. Senperen Dominique Idiartek lekua kendu dio orain arteko auzapezari, Pierre Marie Nousbaum-i. Azkainen, Jean Louis Fournier orain arteko auzapezak irabazi du.
|
Senpereko auzapez berria izanen da Dominique Idiart. Jean François Bederederen Senpere Bai zerrenda abertzalearekin aliantza egin zuen, lehen itzuliaren ondotik. Bozen %51 lortu ditu. Orain arteko Pierre-Marie Nousbaum kendu du auzapez kargutik, hark bozen %49 zituelarik.
Azkainen, orain arteko Jean Louis Fournier auzapezak irabazi du berriz: %37,2. Gorka Taberna zerrenda abertzale eta ekologistako zerrendaburuak lortu du bigarren postua: %24,3. «Biziki kontent gara. Bigarren indar izateak ardura ematen digu. Kanpaina osoan argi utzi dugu ezkertiar abertzale ekologista eta feministak garela, eta jendeak botoa eman digu. Biziki kontent gara», esan du. Benedicte Luberriaga heldu da hirugarren postura (%21,2), eta Pierre Clausell laugarren postura (%17,4). EH Baik adierazi du «hainbat tokitan emaitza deigarriak» lortu direla. «Hala nola Azkainen, Maulen, Hendaian, Senperen eta Miarritzen».
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183529/abstentzio-historikoa-frantzian.htm
|
Mundua
|
Abstentzio historikoa Frantzian
|
Parte hartzea %40 inguru izan da Frantziako udal bozen bigarren itzulian. Sozialistek eutsi egin diote Parisko alkatetzari, eta eskuin muturraren menpe geratu da Perpinya.
|
Abstentzio historikoa Frantzian. Parte hartzea %40 inguru izan da Frantziako udal bozen bigarren itzulian. Sozialistek eutsi egin diote Parisko alkatetzari, eta eskuin muturraren menpe geratu da Perpinya.
|
Frantziako presidente Emmanuel Macronek berak aitortu du kezka bozetako parte hartze baxuaren inguruan: %40 inguru izan da. «Ez da albiste ona», onartu dio AFP agentziari. Dena den, ez da hori Macronek jaso duen albiste txar bakarra. Haren alderdiak kolpea hartu du udal bozetan.
Lehen itzulian bertan argi geratu zen LREM Errepublika Martxanentzat ezinezko izango zela hainbat hiri handitako alkatetza bereganatzea. Ondorioz, bigaren itzulirako LR Errepublikanoen zerrendaren alde egin zuten. Era horretan ere ezinezko izan zaie, ordea, nahi bezalako emaitzak lortzea. Bordelen (Okzitania), esaterako, Pierre Hurmic ekologistak irabazi zituen bozak, botoen %46,8 eskuratuta. Aldiz, LR-MoDem-LRM hirukoak babestutako hautagaiak, Nicolas Florianek %43,2 lortuko lituzke. Ekologistentzat izan dira Lyon, Estrasburgo eta Tours hirietako alkatetzak ere.
Parisen ere Macronen hautagai Agnes Buzyn bigarren itzulira igaro bazen ere, egungo alkate Anne Hidalgo sozialistarentzat litzateke garaipena. Zundaketen arabera, botoen %50,2 eskuratuko lituzke Hidalgok; bigarren tokian geratuko litzateke Rachida Dati (LR) Justizia ministro ohia, botoen %32rekin; eta hirugarren Buzyn, %16 ingururekin. Pozik agertu da Hidalgo lortutako emaitzekin: «Arnasa hartzen duen hiri bat aukeratu dute hautesleek, inor bazterrean uzten ez duena eta elkartasuna lehenesten duena».
Gobernuan aldaketak eragin ditzakeen garaipen bat ere izan zen atzo, Edouard Philippe lehen ministroarentzat izan baitzen Le Havreko alkatetza, botoen %58,83 lortuta —LRko kidea Le Havreko alkate izan zen 2010 eta 2017 bitartean—. Philippe pozik agertu zen garaipenarekin, baina ez zuen zehaztu lehen ministroaren kargua utziko ote duen.
Ez dira guztiak porrotak izan Macronentzat, hala ere. Tolosan, orain arteko alkate Jean-Luc Moudencek (LR-LRM) lortu zuen garaipena, botoen %51,6 eskuratuta.
Eguneko ezusteko nagusia, hala ere, eskuin muturrak eman du, Marine Le Penen Frente Nazionala izan baita nagusi Perpinyan, Ipar Katalunian. Fronte Nazionaleko Louis Aliotek irabazi ditu udal bozak han, botoen %52,7 eskuratuta. Hala, 2009tik alkatetzan zen Jean-Marc Pujol errepublikanoak botoen %4,3 eskuratuko lituzke.
Pozik agertu da Le Pen lortutako emaitzekin: «Ez da garaipen sinboliko hutsa. Garaipen honek aukera emango digu frogatzeko gai garela komunitate handiak ere kudeatzeko». Abstentzioa ere izan du hizpide Le Penek, eta kezka agertu du haren atzean pandemiagatikako kezka baino zerbait gehiago ez ote dagoen: «Alderdiok geure buruari galdetu beharko diogu zer arrazoi ote dagoen herritarrak bozkatzera ez joateko».
Nazionalisten garaipena Korsikan
Bastia eta Porto-Vecchio begiz jota zituzten nazionalistek bigarren itzuli honetarako, eta bietan lortu dute helburua. Pierre Savelli alkategai nazionalista eta Femu a Corsicako alderdikidea izango da Bastiako alkate datozen urteetan, botoen %49,37 eskuratuta. «Lehen itzulian ezin izan genuen alkatetza eskuratu, besteak beste, gure militante asko ez zirelako bozkatzera joan pandemia dela eta. Baina la handia egin dugu geroztik, eta hau da emaitza», esan du Savellik.
Pierre-Vecchian, Korsikako Nazioaren Alderdiaren idazkari nagusi Jean-Christophe Angelinirena izan da bigaren itzulian ere boto gehien eskuratu duena: bozen %54,85. Hala, urte luzez eskuinaren gotorleku izan dena bereganatu dute nazionalistek.
Pozik agertu da Angelini emaitzarekin: «Bizitza osoan egindako borrokaren emaitza da niretzat eta beste askorentzat. Garaipen politikoa da, baina baita historikoa ere. Etorkizun baketsua ahalbidetuko digun aro berri baten hasiera da».
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183530/elkargoko-lehendakariak-baionako-aginte-makilari-eutsi-dio.htm
|
Politika
|
Elkargoko lehendakariak Baionako aginte makilari eutsi dio
|
Etxegarai alde aski handiarekin nagusitu zaio arerio bakarrari, Henri Etxetori.
|
Elkargoko lehendakariak Baionako aginte makilari eutsi dio. Etxegarai alde aski handiarekin nagusitu zaio arerio bakarrari, Henri Etxetori.
|
Duela sei urte, 26 bozen aldea zuten bigarren itzulian Etxegarai zentro eskuinekoak eta Etxeto sozialistak. Aldi honetan, 1.027 bozen aldea atera dio Etxegaraik (%53,8) Etxetori (%46,2), eta auzapez karguan egoteko aukera du. Emaitza tinkia espero zen, baina, Mathieu Berge juntaturik ere, Etxetok ez du erdietsi auzapezgora heltzeko zuen xedea.
Zaila da erratea Baiona Berde eta Elkarkidea zerrendako bozak nola banatu diren (doi-doietarik erabaki zuen Etxetorekin ez joatea). Hain segur, bi hautagaiek ukan dituzte zerrenda zatituko batzuen eta besteenak.
Pentsa daiteke Etxagarai izanen dela Euskal Elkargoko lehendakaritzarako hautagai nagusia, hots, orain arte kargu hori eraman duen bera. 2017an sortu zelarik, Ipar Euskal Herriko auzapezen itzulia eginik lortu zuen gehiengoa lehendakari izateko. Ikusi beharko da, haatik, Baionako alkatetzaren eta Elkargoko buruzagitzaren artean hautua eginen duenetz; izan ere, anitz kritika egin zaio bi karguak batera eramateari buruz Etxegarairi.
Elkargoko lehendakaritzarako, gainera, kontrako hautagaiak ager dakizkioke: azken egun hauetan, Alain Iriart Hiriburuko auzapezak jakinarazi du lanean hasia zela hautetsiak ikusiz lehendakari postuari begira. Kritika gogorrak egin zizkion, gainera, Etxegarairen kudeatzeko moldeari. Bizkitartean, ikusi beharko da hautagaitza hori atxikiko duen orain, Etxegaraik Baionan berriz irabazi ondoren.
Azpimarratu behar da, halere, abstentzio handia izan dela Baionan bigarren itzulian: %56,57.
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183531/baskonia-acb-ligako-finalera.htm
|
Kirola
|
Baskonia, ACB ligako finalera
|
Bigarren zatian irauli du emaitza Valentziaren aurka, atsedenaldira bederatzi puntu atzetik joan eta gero. Etzikoa ligako bigarren finala du hiru denboralditan.
|
Baskonia, ACB ligako finalera. Bigarren zatian irauli du emaitza Valentziaren aurka, atsedenaldira bederatzi puntu atzetik joan eta gero. Etzikoa ligako bigarren finala du hiru denboralditan.
|
Baskoniak ACB ligako finala jokatuko du etzi. Bartzelona izango du aurkari Valentzian (20:00). Ligako bigarren finala izango du etzikoa Baskoniak hiru denboralditan. Duela bi urte, Real Madrilen aurka galdu zuen (3-1). Etxeko taldea menderatu behar izan du finalera heltzeko: 73-75. Bigarren zatian eman dio buelta emaitzari, bederatzi puntu atzetik joan delako atsedenaldira (42-33). Defentsako lana estutzearekin batera eta aurkariaren uztaipean errebote gehiago hartzearekin bat lortu du etxekoen lehen zatiko jardun ona iraultzea. 31 puntu baino ez ditu sartu Valentziak bigarren zatian.
Hirukoen bitartez irabazi nahi izan du partida Valentziak (41 aldiz jaurti du), eta lehen zatian ia hautsi du aurkaria, ikaragarri pila asmatu duelako. Nahiko egin du Dusko Ivanovicen taldeak etxekoen jaurtiketa jarioari eusten, eta horretan funtsezkoa izan da Zoran Dragicen lana. Hark eutsi dio taldeari erasoan. Taldeko onena izan da puntuak sartzen, 21 egin baititu partida osoan.
Bigarrenean, erasoan, Shavon Shieldsen ekarpena ona izan da, eta oro har, talde guztiak jokatu du lehen zatian izan ez duten grinarekin, erasoan eta defentsan. Ondo asko azaldu du hori dena eta jokalarien lana Ivanovicek partida ondoren: "Gozatzen ari naiz jokalari hauekin. Lan handia ari dira egiten". Finalera begira, erantzun laburra eman du: "Behin irabazi digu Bartzelonak fase honetan. Ikusiko dugu bigarrenean...".
|
2020-6-28
|
https://www.berria.eus/albisteak/183532/bigarren-itzulian-aukeratuko-dute-poloniako-presidentea.htm
|
Mundua
|
Bigarren itzulian aukeratuko dute Poloniako presidentea
|
Egungo estatuburu Andrzej Dudak botoen %41 eskuratu ditu, eta Varsoviako alkate Rafal Trzaskowski izango du aurkari uztailaren 12an.
|
Bigarren itzulian aukeratuko dute Poloniako presidentea. Egungo estatuburu Andrzej Dudak botoen %41 eskuratu ditu, eta Varsoviako alkate Rafal Trzaskowski izango du aurkari uztailaren 12an.
|
Iragarritakoa gertatu da: Poloniako presidentetzara aurkeztu diren hautagai bakar batek ere ez du lortu botoen erdiak baino gehiago eskuratzea, etak beraz, bigarren bozaldian erabakiko da nor izango den estatuburua. Bi hautagai izango dira lehian uztailaren 12an egingo den itzulian: egungo estatuburu eta PiS Legea eta Justizia alderdiko hautagai Andrzej Duda kontserbadorea eta Koalizio Zibikoko hautagai eta Varsoviako alkate Rafal Trzaskowski liberala.
Dudak botoen %41 inguru eskuratu ditu lehen itzulian, eta Trzaskowskik, %30,4. Legea eta Justizia alderdiko hautagaiak ia ziurra du eskuin muturraren babesa bigarren itzulirako. Ezkerreko alderdiek, berriz, Varsoviako alkatearen aldeko botoa eskatu dute.
Parte hartzea, berriz, %62 izan da, iazko legebiltzarreko hauteskundeen parekoa, eta 2015eko presidentetzarakoen lehen itzulian baino hamar puntu handiagoa.
Duda bera pozik agertu da lortutako emaitzekin, eta onartu du legealdiko azken hilabeteetan «erabaki zailak» hartu behar izan dituela.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183533/etxegarairen-garaipena-eta-abertzaleen-hazkundea-herriko-bozetan.htm
|
Politika
|
Etxegarairen garaipena eta abertzaleen hazkundea herriko bozetan
|
Baionako auzapezak karguan jarraituko du, botoen %54 eskuratuta, eta ikusteke dago orain Euskal Elkargoko lehendakari karguan ere jarraituko ote duen. Zerrenda abertzaleak, berriz, nagusi izango dira lau herriko etxetan. Hauteskunde gauaren zuzeneko kontakizuna egin du BERRIAk.
|
Etxegarairen garaipena eta abertzaleen hazkundea herriko bozetan. Baionako auzapezak karguan jarraituko du, botoen %54 eskuratuta, eta ikusteke dago orain Euskal Elkargoko lehendakari karguan ere jarraituko ote duen. Zerrenda abertzaleak, berriz, nagusi izango dira lau herriko etxetan. Hauteskunde gauaren zuzeneko kontakizuna egin du BERRIAk.
|
Herriko bozen bigarren itzuliak argia jarri du udalerrien argazki politikoan Ipar Euskal Herrian, eta, argazki horretan, leku onean atera dira gaueko protagonistetako batzuk; batetik, Jean-Rene Etxegarai, eta, bestetik, zerrendaburu abertzaleak zeramatzaten hautagaitzak. Horrela kontatu du BERRIAk.
Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakariak garaipena lortu du Henri Etxeto ezkertiar jakobinoaren aurrean, 7.252 (%53,8) boto eskuratuta. Zalantza zegoen zer gertatuko ote zen, Mathieu Bergeren babesak pare-parean jarri zituelako Etxeto eta Etxegarai. Azkenean, mila botoren aldearekin nagusitu da bigarrena, baina abstentzioa handia izan da Lapurdiko hiriburuan: %56,57.
Pentsa daiteke Euskal Elkargoko lehendakaritzarako hautagai nagusia izanen dela Etxagarai, orain arte kargu hori izan duena. 2017an sortu zelarik, Ipar Euskal Herriko auzapezen itzulia eginik lortu zuen gehiengo bat lehendakari izateko. Ikusi beharko da, haatik, Baionako alkatetzaren eta Elkargoko buruzagitzaren artean hautua eginen duenetz; izan ere, anitz kritika egin zaio bi karguak batera eramateari buruz Etxegarairi.
Azken egun hauetan Alain Iriart Hiriburuko auzapezak jakinarazi du lanean hasia zela hautetsiak ikusiz lehendakari postuari begira. Euskal hedabideek hauteskunde gauaren berri emateko eginiko telebista saioan gaiaz galdetuta, Iker Elizalde EH Baiko kideak azaldu du EH Baik gogoeta egin behar duela gaiaren inguruan, eta ikusteko dagoela Iriarten eta EH Bairen gogoetek bat egiten duten. Elizaldek esan du Iriartek EH Bairen sostengurik gabe azaldu duela elkargoko lehendakaritzara hautagaitza aurkezteko gogoeta.
«Elkargoa herrietako elkargune bat da. Elkargoak behar duena da azken urtean ikusi duguna: 2017an sortu da, elkargo gaztea da, eta lehen bi urteak eman ditu politika publikoak plantan jartzeko. Azken urtea izan da gogoetatzeko nola egiten den elkargoa tokiko errealitatera iristeko. Trantsizio horretan ahantzia izan da tokikoa, eta horrek haserreak sortu ditu. Norabide orokorrak euskal elkargoaren esku izan behar du, baina tokikoari indar berezi bat eman behar zaie», esan du Elizaldek.
Abertzaleak, gora
Gaueko beste albiste nagusietako bat izan da zerrendaburu abertzaleek izandako sostengua; auzapez abertzaleak izango dituzte datozen sei urteetan Ziburun, Urruñan, Itsasun eta Uztaritzen (Lapurdi). Uztaritzen (Lapurdi), Bruno Karrere auzapezak karguari eutsi dio, eta Eneko Aldana Ziburu Bizi 2020 zerrendako hautagaia 1.340 boto eskuratuta nagusitu da (%44,7). Itsasun, Mikel Hiribarrenek hartuko du aginte makila, eta Urruñan, Filipe Aramendi zerrendaburu abertzalea nagusitu da, 2.175 boto (%45,9) jasota.
Senperen, berriz, auzapeza ez da abertzalea izango, baina horiekin aliantza eginda nagusitu da Dominique Idiart orain arteko Pierre Marie Nousbaum auzapezaren aurretik. «Urtez urte, abertzaleen emaitzak etengabe indartuz doaz lehen mailako indar politiko gisa kokatuz eta gure proiektua indartuz», nabarmendu du EH Baik.
Aldaketak
Auzapeza aldatzea deliberatu dute beste udalerri batzuetan ere. Maule-Lextarrekoa da kasu esanguratsuena; lehen itzuliko emaitzak baieztatu dira bigarrenean, eta Louis Labadot zerrenda zabal baten buru den komunista izanen da auzapez berria Zuberoko hiriburuan, bozen %40,35 eskuraturik.
Bestalde, auzapeza aldatu bai, baina eskuinekoa izaten jarraituko dute Miarritzen; Michel Veunacen lekua hartuko du Maider Aroztegik. Aise nagusitu zaie Aroztegi beste hiru hautagaiei. Abertzaleekin bat egin zuen Guillaume Barucqen zerrenda gelditu da bigarren (%26,3).
Frantzian, abstentzio historikoa
Ipar Euskal Herriaz harago, hauteskundeak izan dituzte Frantzian eta haren menpeko nazioetan ere, eta abstentzioa historikoa izan da; parte hartzea %40 ingurukoa izan da Frantziako udal bozen bigarren itzulian. Sozialistek eutsi egin diote Parisko alkatetzari, eta eskuin muturraren menpe geratu da Perpinya.
|
2020-7-3
|
https://www.berria.eus/albisteak/183534/alderdien-leloak-eta-ikus-entzunezkoak-hizpide-hauteskundeen-atarian.htm
|
Politika
|
Alderdien leloak eta ikus-entzunezkoak hizpide, 'Hauteskundeen atarian'
|
Alderdien komunikazio estrategiak aztertu dituzte 'Hauteskundeen atarian' BERRIAren telebista saio bereziaren azken saioan Estitxu Garaik, Mikel Olaizek eta Felix Arrietak.
|
Alderdien leloak eta ikus-entzunezkoak hizpide, 'Hauteskundeen atarian'. Alderdien komunikazio estrategiak aztertu dituzte 'Hauteskundeen atarian' BERRIAren telebista saio bereziaren azken saioan Estitxu Garaik, Mikel Olaizek eta Felix Arrietak.
|
Ostiralarekin iritsi da BERRIAren 'Hauteskundeen atarian' saioaren amaiera. Kanpainako lehen asterako ekoizpena izan da, eta, Nagore Arin kazetariak zuzenduta, hainbat heldulekutik heldu dio bozei. Azken saio honetan, alderdien komunikazio estrategiak izango ditu hizpide: komunikazio estrategien bilakaeraz, sare sozialen eta euskarri digitalen garrantziaz eta kanpaina hasi denetik alderdiek egin dutenaz jardun dira Estitxu Garai, Mikel Olaiz eta Felix Arrieta. Besteak beste, leloak eta ikus-entzunezkoak ere izango dituzte mintzagai.
Uztailaren 12an egingo dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta kanpaina betean ari dira indar politikoak. Aurtengoa deialdi berezia da, besteak beste, COVID-19aren izurriaren mamupean bozkatuko dutelako herritarrek, eta horrek berak aldatu egin dituelako jada ohitura batzuk; posta bidezko botoaren eskaera, esaterako, hamar bider handitu da. Hain justu, hori izan zen Hauteskundeen atarian telebista saioaren lehen atalaren gai nagusia; uztailaren 12ko bozen berezitasuna. Gaiaz hitz egiteko, Reinaldo Jaio hauteskunde zerbitzuetako zerbitzuburua, Josean Catalan LABek Gipuzkoako Correosen duen ordezkaria eta Ainhoa Novo EHUko irakaslea elkarrizketatu ditu Arinek.
Bigarren saioaren ardatza, berriz, honako galdera hau izan da: Zer eskatuko zenioke lehendakariari? Pentsiodun bat, pandemiaren krisiaren eraginez langabezian gelditu berri den pertsona bat eta kontziliazio arazoak dituen beste bat izan dira saioan. Bakoitza bere errealitatetik, beren egoera zein den azalduko dute. Beldurretatik eta kezketatik hasi, eta lehendakari berriarentzat zer eskakizun eta zalantza sorta duten zehaztu dute.
Hirugarren saioan, euskarari erreparatu dio BERRIAren telebista saio bereziak. Pandemia garaian euskararen presentzia zein izan den aztertu zuten duela gutxi Martin Ugalde foroan. Lehentasunen artean ba ote dagoen, horrelako kasuetan bigarren maila batean gelditu ohi den... Testuinguru horretatik abiatuta, alderdien euskararen erabilera du ardatz hirugarren saioak. Horrekin batera, egungo egoera zein den eta aurrera begirako gakoak eta egin beharrekoak zein diren xehatu ditu. Horretarako, Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna, Jon Sarasua kulturgilea eta unibertsitateko irakaslea eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia jardun dira saioan.
Emakumeen presentzia Eusko Legebiltzarrean, hori da laugarren eta azken-aurreko saioaren abiapuntua; izan ere, aurreko agintaldian, emakume parlamentari gehiago izan ziren Eusko Legebiltzarrean gizonezko parlamentariak baino. Emakumeen presentzia handiagoa izateak, baina, ez du zertan esan nahi feminismoaren presentzia handitu denik. Horregatik, testuinguruaren eta gertatu denaren analisia egiten ahaleginduko dira gonbidatuak: egungo egoera zein den eta aurrera begirako arretaguneak zein izan daitezkeen zehazteko. Arantxa Elizondo EHUko Politika Zientzietako irakaslea, Zuriñe Rodriguez ikerlaria eta Elixabete Garmendia kazetaria izango dira saioan.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183535/milioi-erdi-hildako-eragin-ditu-covid-19ak-munduan.htm
|
Mundua
|
Milioi erdi hildako eragin ditu COVID-19ak munduan
|
AEBetan hil dira %25. Kutsatuak hamar milioi inguru dira.
|
Milioi erdi hildako eragin ditu COVID-19ak munduan. AEBetan hil dira %25. Kutsatuak hamar milioi inguru dira.
|
AEBak, Brasil eta Erresuma Batua. Hiru horiek dira pandemia hasiz geroztik hildako gehien izan duten herrialdeak. Orotara, milioi erdi hildako eta hamar milioi kutsatu eragin ditu COVID-19ak mundu osoan, iazko abenduan lehen aldiz atzeman zutenetik. Probak, berriz, hamar milioi pertsonari egin dizkiete.
Sei hilabete igaro dira Txinako agintariek gaitz berri baten berri eman zutenetik, iazko abendu amaieran, eta tarte horretan milioi erdi heriotza eragin ditu koronabirusak. Horiek zenbaki ofizialak dira, ordea, eta adituek uste dute askoz gehiago izan direla benetan, bai hildakoak eta bai kutsatuak. Bestalde, azken asteetan azkartu egin dira kutsatzeak, astean milioi bat kasu gehiago atzemateraino.
AEBak dira kutsatu eta hildako gehien baieztatu duen herrialdea: 2,5 milioi gaixo eta 125.803 hildako. Brasil legoke bigarren tokian: 1,3 milioi kasu eta 57.622 hildako. Osasun krisiak beheraldi ekonomikoa ere eragin du bi herrialdeotan, eta, gaitzak oraindik goia jo ez duen arren, ekonomia babestearen alde egin dute bi estatuok —Brasilen kasuan, Jair Bolsonaro presidenteak garrantzia kendu dio pandemiari, eta uko egin dio berrogeialdia ezartzeari—.
Estatu Batuetan, hegoaldeko estatuak jo ditu gaitzak gogoren. Osasun idazkari Alex Azarrek ohartarazi zuen atzo gaitza kontrolpean hartzeko aukerak «gero eta gutxiago» direla, eta eskatu zien herritarrei segurtasun neurriak hartzeko. Izan ere, larunbatean, hirugarren egunez jarraian 40.000 kasu baino gehiago baieztatu zituzten AEBetan. Arizonan, esaterako, kasuek %267 egin dute gora ekainean.
Donald Trump presidentearen deiari erantzunez, hegoaldeko estatuak izan ziren itxialdiko neurriak uzten lehenengoetarikoak. Kasuek gorantz jarraitzen dutela ikusita, zenbait estatuk atzera egin dute, eta neurriak zorroztu dituzte. Kaliforniak, adibidez, tabernak ixteko agindu du gaitzak gogorren jo duen zazpi barrutitan.
Bigarren oldea
Herrialde batzuk gaitzari gaina hartu ezinik ari diren bitartean, hura ustez kontrolpean zuten beste hainbat agerraldi berriren aurkako neurriak hartzen ari dira. Txinan, esaterako, Pekindik 150 kilometrora dagoen Anxin berrogeialdian jarri dute barrutian milioi erdi pertsonako eremu bat, azken 24 orduetan 14 kasu berri baieztatu ostean.
Australian ere agerraldi gehiago baieztatu dituzte Melbourne hirian, eta gobernua aztertzen ari da hainbat barruti ixtea, 49 kasu berri atzeman ondoren.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183536/angeluko-miarritzeko-eta-baionako-hiru-ikastola-itxi-dituzte-bi-ikaslek-positibo-eman-dutela-eta.htm
|
Gizartea
|
Angeluko, Miarritzeko eta Baionako hiru ikastola itxi dituzte, bi ikaslek positibo eman dutela eta
|
Nafarroako zahar etxeetan COVID-19arekin kutsatutako inor ez dagoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. PCR probaren bidez beste zortzi positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian.
|
Angeluko, Miarritzeko eta Baionako hiru ikastola itxi dituzte, bi ikaslek positibo eman dutela eta. Nafarroako zahar etxeetan COVID-19arekin kutsatutako inor ez dagoela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. PCR probaren bidez beste zortzi positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian.
|
Angeluko (Lapurdi) ikastolako 4 urteko bi anaia bikik positibo eman dute COVID-19aren proban, eta Seaskak iragarri du, ohar batean, ikastola ixtea erabaki dutela. Gainera, Baionako Poloko Hiriondo ikastola eta Miarritzekoa ere (Lapurdi) itxi dituzte, eskolaz kanpoko garaian bertako ikasleekin eta gurasoekin kontaktua izan dutelako. Peio Jorajuria Euskal Irratietan adierazi duenez, Baionako beste ikastola, Oihana, zabalik dago. Seaskako lehendakariak lasaitasun mezua plazaratu du, eta nabarmendu du abagunerako protokoloa ezarri dutela Eskualdeko Osasun Agentziarekin batera.
Seaskak oharrean azaldu duenez, probak egingo dizkiete hiru ikastoletako langile guztiei, eta, eskolako azken astea izaki, hiru ikastolak itxiak egongo dira.
Ez dira eskoletara itzuli ondoren Euskal Herrian COVID-19aren ondorioz itxitako lehen ikastetxeak: ustez ikasle batek koronabirusa zuela eta, Donostiako Jesuiten ikastetxea itxi zuten, baina ikasleak negatibo eman zuen PCR proban.
Nafarroako zehar etxeetan, berriz, ez dago COVID-19arekin kutsaturiko inor, joan den larunbatetik. Hori nabarmendu du Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Giza Eskubideen kontseilariak, prentsaren aurrean egindako agerraldian. «Albiste oso ona da». Jakinarazi du, gainera, Giza Eskubideen Kontseilaritzak prest duela plan bat duela, molde horretako zentroetan izurriaren agerraldi bat gertatuz gero. Orain, zahar etxeetatik eratorritako bi pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan.
Halere, «lasaikerian» ez erortzeko deia egin du Maeztuk. «Egin dugun lan guztiaren eta pandemiak eragin duen sufrikarioaren ondoren, ahalegin handiagoa egin behar dugu prebentzioan, agerraldi gehiagorik ez izateko». Azkeneko 20 egunetan Nafarraoko zahar etxeetan inor ez da hil COVID-19aren eraginez.
Beste zortzi positibo
Azken 24 orduetan PCR probaren bidez zortzi pertsonak eman dute positibo Hego Euskal Herrian: lauk Nafarroan, hiruk Gipuzkoan (Donostian hirurek), eta batek Araban, Gasteizen hain zuzen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren arabera, azken egunean 1.637 PCR test egin dituzte. Gaitzaren ondorioz pertsona bat zendu da azken orduetan Hegoaldean, eta ZIU zainketa intentsiboen unitatean zazpi gaixo daude. Joan den ostiralaz geroztik hamar pertsona baino gutxiago daude ZIUan.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183537/lau-hilabete-dira-ofizialki-lehen-kutsatua-agertu-zela.htm
|
Gizartea
|
Lau hilabete dira ofizialki lehen kutsatua agertu zela
|
Atzo, hamabi pertsonak eman zuten positibo PCR proban.
|
Lau hilabete dira ofizialki lehen kutsatua agertu zela. Atzo, hamabi pertsonak eman zuten positibo PCR proban.
|
Atzo duela lau hilabete, hots, otsailaren 28an agertu ziren koronabirusarekin ofizialki kutsatutako aurreneko gaixoak Euskal Herrian. Harrezkero, COVID-19ak 2.150 gaixo hil ditu. Gaitzak ez du leku guztietan eragin bera izan, eta horren seinale dira herriz herri hildakoen kopuruak. Lau hilabeteotan, Bilbon 356 gaixo hil dira koronabirusaren eraginez, eta Gasteizen, 318; askoz eragin txikiagoa izan du Donostian (73 hildako). Nafarroako Gobernuak ez du jakinarazten herri bakoitzean zenbat gaixo hil diren.
Hiriburuen atzetik, Bizkaiko herri asko datoz: Barakaldo (90), Basauri (70), Getxo (40), Galdakao (32), Santurtzi (31), Sestao (30), Erandio (21), Ermua (21), Balmaseda (18), Zornotza (18), Loiu (17), Durango (16), Bermeo (15), Portugalete (15), Leioa (14), Sopuerta (13), Arrigorriaga (12). Hamar heriotza baino gutxiago izan dituzte gainerako herrietan. Gipuzkoan, askoz herri gutxiago iritsi dira zenbaki horietara: Arrasate (37), Eibar (24), Ordizia (24), Zarautz (23), Tolosa (20), Zumarraga (15) eta Irun (15). Araban, herri bakarrak ditu kopuru horiek, Agurainek (14 heriotza).
Atzo emandako datuen arabera, azkeneko orduetan ez da inor hil, eta PCR probetan atzemandako gaixoen kopuruak ere apal jarraitu du: hamabi kasu positibo berri. Horietatik gehienak (bederatzi) Nafarroan detektatu dituzte; bi, Bizkaian; eta bat, Gipuzkoan. Kutsatze kateen egoerari buruz ez da informazio berririk. Ospitaleetan gaixo bakarra sartu dute, eta ZIUetan atzo bezala jarraitzen dute, zazpi gaixorekin.
Asteko bilakaerari erreparatzen baldin bazaio, Gasteizen agertu dira kasu positibo berri gehien azkeneko zazpi egunetan: hamalau. Bilbon sei atzeman dituzte, eta Donostian, bost (Amara Berriko osasun eremuan gehienak). Altzon hiru kasu agertu dira, eta Irunen beste hiru (Gipuzkoan). Bestela, kasu bakanak agertu dira herri solte batzuetan. Heriotza kopurua ere asko gutxitzen ari da: aste honetan zortzi gaixo hil dira; aurreko astean, hamasei izan ziren; aurrekoan, 27; eta horren aurrekoan, ekaineko aurreneko astean, 33.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183538/iruneko-penek-ez-dute-onartu-armonia-txantreanaren-kontrako-zentsura.htm
|
Bizigiro
|
Iruñeko peñek ez dute onartu Armonia Txantreanaren kontrako zentsura
|
Nafarroako Gobernuak ez du baimenik eman pankarta bat Baluarte jauregian paratzeko. Ez da erakusketarik izanen.
|
Iruñeko peñek ez dute onartu Armonia Txantreanaren kontrako zentsura. Nafarroako Gobernuak ez du baimenik eman pankarta bat Baluarte jauregian paratzeko. Ez da erakusketarik izanen.
|
Gaur aurkeztekoak ziren Iruñeko peñen pankartak jendaurrean. Baluarte jauregian ikusgai paratu behar zituzten, baina Nafarroako Gobernuak jarritako betoaren aurrean, Iruñeko Peñen Federazioak erakusketa ez egitea erabaki du. Izan ere, Armonia Txantreanaren pankarta zentsuratu nahi izan du gobernuak, Patxi Ruiz euskal presoaren egoera salatzen zuelako irudiak.
Ez Baluarten, ez inon. Erakusketarik ez da izanen azkenean. Peñen federazioak egoeraren berri eman du ohar baten bidez: «Egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun baldintzak betetzeko beste erakustoki bat topatzeko zailtasunagatik, aurten pankartak ezingo ditugu publikoki erakutsi».
Ostiralean aurkeztu zituzten aurtengo peñen pankartak. Handik ordu gutxira, Navarra Sumak esan zuen Armonia Txantreanaren irudia «onartezina» dela. Ondoren, Javier Remirez lehendakariordea mintzatu zen Twitter bidez: «Pankarta ez da erakutsiko ez Baluarten, ez Nafarroako Gobernuaren beste ezein espazio publikotan».
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183539/cafek-lortu-du-renferen-kontratua.htm
|
Ekonomia
|
CAFek lortu du Renferen kontratua
|
37 tren egingo ditu Espainiako trenbide konpainiarentzat, 258 milioi euroren truke. Bombardierrek, berriz, trenen trakzio sistemak eraikiko ditu Trapagaranen, SNFCrentzat
|
CAFek lortu du Renferen kontratua. 37 tren egingo ditu Espainiako trenbide konpainiarentzat, 258 milioi euroren truke. Bombardierrek, berriz, trenen trakzio sistemak eraikiko ditu Trapagaranen, SNFCrentzat
|
CAFek irabazi du Renferen aurtengo kontratu handietan lehenengoa. Bide estuko 31 tren egingo dizkio, eta zabalera arrunteko beste sei. Guztira, 258 milioi euro patrikaratuko ditu CAFek, aurten lortutako kontratu mamitsuenean.
Ibilbide estuko trenak Feve zenaren trenbideak baliatzen dituztenak dira. Halakoak dira Bizkaiko mendebaldeko bi linea (Bilbo-Balmaseda eta Bilbo-Karrantza), eta Bizkaiko hiriburua Santanderrekin eta Leonekin (Espainia) lotzen dituztenak.
Tren horietatik, 26 elektrikoak izango dira, eta beste bost, berriz, hibridoak (elektrikoa eta diesela). Gehienez orduko 100 kilometroko abiadura hartuko dute trenek.
Gainera, Madrilen ibiliko diren aldiriko sei tren eraikiko ditu CAFek bere fabriketan.
Tren horien guztien mantentze lanak partekatuko dituzte CAFek eta Renfek. Zehazki, aldiriko seiak eta ibilbide estuko hamabi zaintzeaz arduratuko da Beasaingo konpainia.
Urteak zeramatzan Renfek bere trenak berritu gabe. 2016 amaierakoa da gaur arte azkena zen kontratua, eta Euskal Herrian lantegi bat duen konpainia batentzat izan zen, Talgorentzat.
Uste zenaren aurka, koronabirusaren krisiak ez du etengo Espainiako trenbide konpainia publikoaren inbertsio programa. Kontraturik handiena 2.756 milioi eurokoa da, aldiriko 211 unitate eraikitzeko eta haiek mantentzeko.
Joan den astean beste hiru kontraturen berri eman zuen, Amsterdam, Napoli eta Stockholm hirietarako.
Bombardierren kontratua
Baina CAF ez da gaur aldi luze baterako lana bermatu duen tren sektoreko euskal lantegi bakarra. SNCFk Bombardier kanadarrari eman dio 27 tren egiteko ardura, eta tren horien propultsio sistema Trapagaranen egingo dute, Bizkaian. 2023. urtearen amaieran entregatu beharko du lehen tren sorta Bombardierrek.
Eskaeretako bat 2010. urtean egindako kontratuaren zabaltzea da. 860 trenerainoko eskaerak egiteko aukera jaso zuen, eta orain 11 tren (110 bagoi) gehiago eskatu ditu Frantziako Ferrokarrilen Konpainia Nazionalak. Bi solairuko tren sorta horrek 162 milioi euroko balioa dauka. Beste eskaera batean, SNFCk hamasei treneko (160 bagoi) hornidura nahi duela jakinarazi dio Bombardierri; kontratu horrek 245 milioiko balioa dauka.
27 tren berri horien propultsio sistema osoa Trapagaranen egingo du konpainiak. 200 bat langilek jarduten dute Kanadako konpainia horrek Bizkaian duen faktorian, eta eskaera horiek lan karga bermatuko diete luzarorako. Zalantzak uxatzea eskertuko dute Trapagarango beharginek, urte hasieran Frantziako Alstomek Bombardier erosi duela jakinarazi baitzuten enpresa biek. 6.200 milioi euroren truke, Kanadako konpaniaren trengintzaren adarra eskuz aldatzeko prozesua abiarazi zuten.
Alstom Alemaniako Siemensekin uztartzeko saioa egin zuten urtebete lehenago, baina Europako Batzordeak galarazi egin zuen bat egite hori, lehiaren aurkakoa zelakoan. Martxan dagoen operazioa eragotziko ez balu berriro, Bombardier Alstomen esku geldituko litzateke aurten, eta Trapagaran bera Frantziako konpainiaren jabetza izango litzateke.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183540/bakegileek-mikel-barrios-babestu-dute-mont-de-marsanen.htm
|
Politika
|
'Bakegileek' Mikel Barrios babestu dute Mont-de-Marsanen
|
Barrios gaur sartu da Okzitaniako presondegian, eta haren espetxeratzea arbuiatu du Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek.
|
'Bakegileek' Mikel Barrios babestu dute Mont-de-Marsanen. Barrios gaur sartu da Okzitaniako presondegian, eta haren espetxeratzea arbuiatu du Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek.
|
Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, eta gaur sartuko da Mont-de-Marsango presondegira (Okzitania). Kartzela atarira lagundu dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako hainbat kidek, eta adierazpenak egin dituzte han.
Mikel Hiribarren Itsasuko auzapez berriak hartu du hitza: «Gure herritarrari sustengua ekartzera etorri gara: ezin genuen guttiago egin». Mixel Berhokoirigoin ere mintzatu da: «Gaur berriz diogu aurrera eginen dugula. Desarmamendua egin genuen bezala, presoen dosierra desblokeatuko dugu bai ala bai». Bertan egon ez arren «espirituz presente» egongo dela azaldu du sare sozialetan Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak. Azaldu du zigorra «zentzugabea» dela eta auziak «bizkarra» ematen diola bakeari.
Sarek, berriz, eskutitz baten bidez salatu du espetxeratzea; gutun bat eraman du Frantziak Bilbon duen kontsulatura: «Espetxeen auziari aterabidea emateko ordua da, eta ez konponbideari oztopoak jarriz sufrimendu garaiak errepikatzekoa. Norabide horretan kokatzen dira azkenaldian Estatu Frantsesaren erabaki ezberdinak: Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaeraren ukapena, Josu Urrutikoetxea aske ez uzteko erabakia. Eta orain, Mikel espetxeratzeko agindua».
Sarek nabarmendu du «konponbiderako garaia» dela, eta irtenbide horretan engaiatzeko eskatu die Frantziako, Espainiako eta Nafarroako gobernuei eta Eusko Jaurlaritzari: «Sufrimendu garaiak atzean utzi eta bakean eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat eraikitzeko garaia da».
Barriosen kartzelatzearen aurka protesta egiteko, Sarek mobilizaziora deitu du datorren larunbaterako: 18:00etan, manifestazioa egingo du Iruñeko Felix Munarriz plazatik abiatuta, Konponbide garaia da. Izan Bidea. Mikel etxera lelopean.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183541/juaneneak-eta-endikak-finalerdia-ziurtatu-dute-galarretako-50-urteurren-txapelketan.htm
|
Kirola
|
Juaneneak eta Endikak finalerdia ziurtatu dute Galarretako 50. urteurren txapelketan
|
Urrizak eta Zubirik ere irabazi egin zuten, baina Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute.
|
Juaneneak eta Endikak finalerdia ziurtatu dute Galarretako 50. urteurren txapelketan. Urrizak eta Zubirik ere irabazi egin zuten, baina Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.ak puntua egin eta lehian mantentzea lortu dute.
|
50. Urteurreneko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen, eta Juanenea eta Endika nagusitu ziren, 35-30, Ansa II.aren eta Larrañagaren aurka. Bigarren partidan, Urriza eta Zubiri izan ziren garaile, 29-35. Goikoetxea V.aren eta Barrenetxea IV.aren aurka. Garaipen horrekin, Juaneneak eta Endikak zortzi puntu dituzte sailkapenean, eta, gutxienez, txapelketako finalaurrekora iristea ziurtatu dute. Gainera, datorren asteko hirugarren partidan puntu bat lortzen badute, finalean ariko dira, ligaxkan lehen postuan geratuko direlako. Ansa II.ak eta Larrañagak bost puntu dituzte, puntu bakarra batu eta gero. Urrizak eta Zubirik, berriz, lau dituzte; bat gehiagorekin, finalerdia ziurtatutako dute. Goikoetxea eta Barrenetxea atzelari hernaniarra, ordea, hirugarren jardunaldian irabaztera behartuta daude. Puntu bat lortu zuten 29. tantora iritsi zirenean, eta horrek oraindik itxaropentsu mantentzen ditu; izan ere, hori gabe orain kanporatuta egongo lirateke.
Azkenengo jardunaldian, Juanenea eta Endika liderrek Goikoetxea-Barrenetxea izango dituzte aurkari, eta Urrizak eta Zubirik Ansaren eta Larrañagaren kontra jokatuko dute. Bigarren partida horretan bi bikoteek puntua lortzen badute, finalerdian izango dira, eta irabazleek lehenengo postua lortzeko aukera izango dute.
Larunbateko bi partidetan maila igo egin zen, lehenengo jadunaldiarekin alderatuta. Partida politak ikusi ziren, eta berdinduagoak. Juanenearen maila nabarmendu behar da. Asko jokatu zuen, eta horrek ekarri zuen garaipena. Bigarren partidan, Zubiri ederki aritu zen, eta, Urrizarekin batera, bi huts bakarrik egin zituzten. Seguroago airtu ziren aurkariak baino, eta hor egon zen gakoa.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183542/zortzi-kilometroko-auto-ilara-sortu-da-idiazabalen.htm
|
Gizartea
|
Zortzi kilometroko auto ilara sortu da Idiazabalen
|
Kamioi batek istripua izan du, eta Donostiarako norabidea erabat itxita dago.
|
Zortzi kilometroko auto ilara sortu da Idiazabalen. Kamioi batek istripua izan du, eta Donostiarako norabidea erabat itxita dago.
|
Kamioi batek istripua izan du gaur goizean N-1 errepidean, Idiazabalen (Gipuzkoa), eta harrezkero auto ilara luzea sortzen ari da; jada zortzi kilometro luze da.
SOS Deiek 10:20ean eman dute albistearen berri; bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, eta zaurtituta eraman dute gidaria. Istripuaren ondorioz, Donostiarako norabidea erabat itxita geratu da, eta eten egin behar izan dute lerro bat Gasteizerako norabidean ere.
|
2020-8-9
|
https://www.berria.eus/albisteak/183543/gipuzkoan-ederki.htm
|
albisteak
|
Gipuzkoan, ederki
|
Aisialdiaz, gastronomiaz, arteaz, kulturaz, tradizioez, itsasoaz, hondartzaz eta naturaz gozatzeko plan ugari egin daitezke Gipuzkoan.
|
Gipuzkoan, ederki. Aisialdiaz, gastronomiaz, arteaz, kulturaz, tradizioez, itsasoaz, hondartzaz eta naturaz gozatzeko plan ugari egin daitezke Gipuzkoan.
|
Hona hemen, familiarekin edo lagunekin Gipuzkoan egun ederrak igarotzeko hamar proposamen:
Donostian pintxo jatea
Gipuzkoan benetan ederki jan daiteke, oso errazio txikiak izanda ere. Pintxoak gastronomiaz gozatzeko modu dibertigarria eta moldagarria dira. Pitinka-pitinka, mokaduz mokadu, sukalde askotako ahogozagarri onenak dasta daitezke. Unean bertan ahogozatzen den dastatzeko menu moduko bat da, taberna berean edo sukaldaritza-paseo bat eginez, taberna batzuetan zehar inprobisatua.
Hondarribitik pasealdia
Hondarribiko alde zaharra, monumentu historiko-artistiko izendatua, jauregi eta etxe blasoidunek osaturiko multzo paregabea da. Herriak dauzkan erakarguneetako batzuek gerraren artearekin dute zerikusia, muga aldean egotearen eraginez ongi menderatu behar izan baitzuen hori. Hondarribiaren arrantzale bihotza ere ezin da galdu, portua auzo koloretsuaren ondoan. Gainera, Txingudiko badiatik Hendaiara igaro daiteke txalupatxo batean, edo Higer lurmuturrerantz egin daiteke, itsasargi dotorea nabarmentzen baita bertan.
Txillidaren aztarna
Gipuzkoa abiapunturik onena da Eduardo Txillidaren lanak ikusi nahi badira. Alegia, Haizearen Orrazia (Donostia), Txillida Lantokia (Legazpi) edo Txillida Leku Museoa (Hernani). Azken hau baso sorgindua da; burdina, harria, alabastroa, zuhaitzak eta ikusleak harmonia akasgabean dira bertan. Ezinbestekoa.
Zarauztik Getariara
Zarautzek harro esan dezake Euskal Herriko hondartzarik luzeena eta Kantauri osoko handienetako bat duela: dozenaka surflari ikus daitezke olatuak hartu nahian. Zarauztik gertu Getaria dago. Txakolina hartu ahal izango da bertan, ardo zuri eta gaztea, arranparrilan prestaturiko arrain freskoa jan edota Cristobal Balentziaga jostunari buruz dena ezagutu.
Zarauzko hondartza. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Pasaiako badia
Pasai Donibane marinel herria da, kale bakarrekoa. Eta hain da berezia ezen Victor Hugo nobelagile frantsesak zeharo miretsirik deskribatu zuen bere Pirinioak liburuan. Zoragarria da ipar bokalerainoko paseoa egitea, Santa Anaren ermitaraino igotzea edo Pasai Donibane Pasai San Pedrorekin lotzen duen txalupa motordunean ontziratu eta Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzea.
Ignaziotar lurraldea
San Ignazio Loiolakoaren eta tenplu ikusgarrien historia da, burdinaren, harriaren eta suaren lurraldea da, Oteizak eta Txillidak moldatzen lagundu zuten paisaia da, eta gizadiaren historiaren agertokia da historiaurreaz geroztik. Leku zoragarriak aurki daitezke bertan, hala nola, Loiolako santutegia, Arantzazu, Oteizaren frontoiak edo Oñati-Arrikutzeko kobazuloak.
Sagardoaren lurraldea
Gipuzkoan bada leku txiki bat, aparta eta zeharo berezia, hiriburutik soilik 10 minututara dagoena. Eremuz txikia da, handia haatik eraginez, eta bertan guztia, historia, kultura, ekonomia, ohitura, bizimoduak, errituak… guzti-guztia alegia, sagardoari lotuta dago. Sagardoaren lurralde esaten zaion horri.
Landa paradisua eta azoka tradizionalak
Landa paradisua Gipuzkoaren bihotza da, belarrak eta mendi berdeek eratu labirinto handia, euskal kulturaren esentziarik garbiena, ohiturak eta euskaldunen hizkuntza zaharra bera, euskara, babestu dituena. Paradisu berde honen barnean, ezin ezagutzeke laga azoka tradizionalak, Tolosan larunbatero eta Ordizian asteazkenetan.
Tolosako azoka. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Geoparkeko ibilbidea (flysch)
Euskal Kostaldeko Geoparkea Unesco erakundearen Mundu Geoparke izendatu zuten 2015ean. Natura turismoaren eta geoturismoaren inguruko proposamen berezien eta erakargarrienetako bat eskaintzen du. Geoparkea osatzen duten herriak Mutriku, Deba eta Zumaia dira. Kostaldean, flyscheko itsaslabar ikusgarrietatik ibiltzea txundigarria da, eta lehor aldetik, Gizadiaren Ondarea den Ekaingo haitzuloa dago.
Naturguneak
Ingurunearen inspirazioa Gipuzkoara etortzea errutinari ihes egitea da, eta bertako naturguneetan murgiltzea erabateko liberazioa da, gorenera eramana gainera inguruaren edertasun, intimitate eta inspirazioaren indarrez. Ihesaren barneko ihesa da. Egun osoan zabalik dauden eremuak, hala nola Aizkorri-Aratz, Aralar, Aiako Harria, Pagoeta eta Leitzaran.
Informazio gehiago nahi izanez gero, www.gipuzkoaturismoa.eus webgunea kontsulta daiteke.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183544/durangoko-azoka-laquoegokituaraquo-izango-da-aurtengoa.htm
|
Kultura
|
Durangoko Azoka «egokitua» izango da aurtengoa
|
Protokolo zehatzik ez dute oraindik, baina, Gerediaga elkarteko kideek aurreratu dutenez, bisitari kopurua neurtu eta kontrolatuz egingo dute azoka, abenduaren 5etik 8ra. Zuzeneko gutxiago egingo dira, eta denda digital paralelo bat ere antolatuko dute
|
Durangoko Azoka «egokitua» izango da aurtengoa. Protokolo zehatzik ez dute oraindik, baina, Gerediaga elkarteko kideek aurreratu dutenez, bisitari kopurua neurtu eta kontrolatuz egingo dute azoka, abenduaren 5etik 8ra. Zuzeneko gutxiago egingo dira, eta denda digital paralelo bat ere antolatuko dute
|
«55. Durangoko Azoka egin egingo da». Koronabirusaren ondorioz hedatu den ziurgabetasun egoerak bultzatuta, oinarrizko mezu argi hori ematera behartuta ikusi du bere burua Gerediaga elkarteak aurten. Hemendik abendura arte egoera asko alda daitekeela jakinik, protokolo eta neurri zehatzik ez dute jakinarazi oraindik, baina azoka «egokitua» izango dela iragarri dute: bisitari kopuru kontrolatua, zuzeneko emanaldi eta aurkezpen gutxiago, eta aurtengo nobedadeei eskainitako denda digital bat. Moldatuta, beraz, baina egin, egingo dela. Abenduaren 5etik 8ra, zehazki, eta TaupaDA! leloarekin. «Seguru gaude jendeak erantzungo duela. Guztiok egokitu beharko dugu».
Egoera «zaila» dela onartu du Nerea Mujika elkarteko lehendakariak. «Ezjakintasuna da nagusi. Inork ez digu ziurtatzen abenduan oraingo egoerari eutsiko diogun, hobeto egongo garen, edo beste itxialdi batean egongo garen». Baina, ezinbestean, egoera horretan egin beharko da azoka aurten, eta, horregatik, «etengabeko» harremanean dabiltza azokaren parte diren gune, argitaletxe eta erakundeekin. Arantza Atutxa elkarteko kudeatzaileak esan duenez, haiekin «kontrastatuta» egin dituzte orain arteko urrats guztiak, eta hala egin nahi dituzte hemendik aurrerakoak ere.
Egun bat gutxiago
Hasteko, laburragoa izango da aurtengo azoka. Berez, bost eguneko programa zuten burutan aurtengorako, baina lau egunera murriztu dute egitaraua. Lehen eguna kendu dute. Baina hori ere ez erabat. Abenduaren 4an azoka fisikoki itxita egongo den arren, Gerediagak formatu digitalera egokituko du ikastetxeentzako izan ohi den lehen eguneko programa. «Pilaketak ekiditeko».
Hori da kezka nagusia, eta zuzeneko emanaldiei buruzkoa da galdera nagusia horregatik. «Denok gabiltza kezka horrekin», esan du Atutxak. Zalantzak dira nagusi oraingoz. «Zuzenekoak egitekotan, nola egin, zer edukierarekin, ohiko formatuan egitea komeni den edo bestelako fomatu bat bilatu beharko den...». Edonola ere, aurten, azoka bisitatu, lagunekin elkartu eta sortzaileen sinadurak jasotzeko aukera eskainiko duen azoka bat da antolatzaileek buruan dutena.
Guneak ere egokituta
Azokaren antolaketari ere eragingo diote egokitzapenek. Berez, zazpi gune izaten dira azoka antolatzen dutenak, baina haien eskaintza ere moldatu egin beharko dela aurreikusten du Gerediagak. Atutxa: «Guneak azokaren parte dira, eta egongo dira azokan; beste modu batera egongo dira, eta birtualera joango da programaren ehuneko handi bat. Azokan bertan egongo diren emanaldiak ikusi beharko dugu zelan antolatu. Baina protokoloak eta bestelakoak argitu arte, haiekin gabiltza elkarlanean».
Zenbait argitaletxek jadanik baieztatua dute beren presentzia azokan, baina aurreko aldietan baino salmahai gutxiago egongo direla aurreikusten dute antolatzaileek. Irailean zabalduko dute aurten ere eskariak aurkezteko epea, eta, esan dutenez, oso litekeena da izen emateak ere sasoi horretan dagoen egoeraren araberakoak izatea. «Orain hitz bi ditugu denok ahotan», esan du Mujikak, «moldatu eta egokitu, egokitu eta moldatu. Eta azokara datozenak eta antolatzen dugunok hitz berak erabiltzen baditugu, seinale ona dela dirudi».
Lelo «baikorra»
Azoka martxan izango den egunetan denda digital bat ere jarriko dute webgunean.2020ko nobedadeak bakarrik salduko dira webgune horretan, eta azokak irauten duen egunetan soilik egongo da erabilgarri.
Ziurgabetasun orokortuaren erdian, mezu «baikorra» eman nahi dute antolatzaileek aurtengo leloarekin. Horregatik hautatu dute TaupaDA! lelotzat. Esan dutenez, euskal kulturgintzak bizirik jarraitzen duela adierazi nahi dutelako.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183545/bizkaiko-golkoan-inoizko-antxoa-populazio-handiena-erregistratu-dute.htm
|
Ekonomia
|
Bizkaiko golkoan inoizko antxoa populazio handiena erregistratu dute
|
AZTIk kalkulatu du 330.000 tona antxoa daudela. Arrantzaleek, ordea, iazkoaren erdia arrantzatu dute, eta prezioa ere merkeagoa izan da, besteak beste, antxoa txikia delako.
|
Bizkaiko golkoan inoizko antxoa populazio handiena erregistratu dute. AZTIk kalkulatu du 330.000 tona antxoa daudela. Arrantzaleek, ordea, iazkoaren erdia arrantzatu dute, eta prezioa ere merkeagoa izan da, besteak beste, antxoa txikia delako.
|
Bizkaiko golkoan ez dute sekula erregistratu aurten adina antxoa. 2020ko kanpaina ez da ona izan arrantzaleentzat, baina datozen urteetarako itxaropena pizteko moduko datua da gaur AZTI zentro teknologikoak emandakoa: 330.000 tona antxoa inguru daude, 1987. urtean Bioman ikerketa egiten hasi zenetik kalkulatu duen kopuru handiena. Beraz, aise gainditzen dira espeziearen iraunkortasuna bermatzeko gutxieneko 21.000 tonak.
Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziek, ordea, 4.600 tona soilik harrapatu dituzte, joan den urtean baino 3.900 gutxiago. Merke saldu dute, gainera: 1,38 euroan kiloa —iaz, 1,62 euroan—.
Hainbat faktoreren ondorio da hori. Batetik, normalean baino hilabete gutxiago iraun du kanpainak, COVID-19a dela-eta arrantzan beranduago hasi zirelako, eta, prezio apalen ondorioz, ontzi askok antxoa utzi eta hegaluzea arrantzatzeari ekin diotelako, goiz agertu denez gero.
Bestetik, Euskal Herriko arrantzaleek harrapatu duten antxoa txikia izan da, eta ez da aurtengo kontua: datuek diotenez, gero eta txikiagoa da Bizkaiko golkoko antxoa.
Horrek eragina du prezioan. Antxoa espezie garrantzitsua da arrantzaleentzat, haien diru sarreren %30-40 etor daitezkeelako espezie horretatik; hala azaldu dute gaur Bittor Oroz-ek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, eta Rogelio Pozok, AZTIko zuzendari nagusiak.
Orozek esan du «historikoak» direla Bioman ikerketaren emaitzak, «oso onak», baina kezka adierazi du tamaina dela eta. Izan ere, antxoa txikia freskoan saldu ohi da, baina kontserbekin lan egiten duten enpresek tamaina handikoa behar izaten dute; horregatik nahiko lukete «handiagoa izatea». Kiloko 30-32-35 aleko tamainako antxoa da arrantzaleek kontserba enpresei saltzen dietena, eta aurten arrantzatutakoa kiloko 48-50 alekoa izan da.
Kuotaren banaketa
Datozen urteetako garapenaren arabera, erabakiak hartu beharko direla esan du sailburuordeak, eta ontzi bakoitzari kuota bat ezartzea proposatu: «Ontzi bakoitzak baldin badaki zenbat kilo harrapa ditzakeen, joan daiteke beste neurri bateko antxoaren bila».
Aurten nahiko gertu aurkitu dute antxoa arrantzaleek, eta harrapatu ere azkar egin dute. Orozek azaldu duenez, flotaren artean kuotak banatu gabe, denek ahalik eta azkarrena eramaten dute arraina portura, «zuk egiten ez baduzu beste batek egingo duelako»: «Ontzi bakoitzak kilo kopuru bat izango balu, autogestionatu egingo luke, eta erabaki antxoa handiagoaren bila joan edo txikiarekin konformatu».
Neurri politiko hori hartu beharraz jardun du, berdelarekin, txitxarroarekin eta atungorriarekin egin zen bezala; Espainiako Gobernuak du horretarako eskumena.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183546/murrizketen-politika-bazter-uzteko-eskatu-diote-sindikatuek-hezkuntza-sailari.htm
|
Gizartea
|
«Murrizketen politika bazter uzteko» eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari
|
Eusko Jaurlaritzak «alde bakarreko» erabaki «murriztaileekin» jarraitzen badu erantzuna "irmoa" izango dela nabarmendu dute ELAk, LABek, Steilasek, CCOOk eta UGTk
|
«Murrizketen politika bazter uzteko» eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari. Eusko Jaurlaritzak «alde bakarreko» erabaki «murriztaileekin» jarraitzen badu erantzuna "irmoa" izango dela nabarmendu dute ELAk, LABek, Steilasek, CCOOk eta UGTk
|
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek agerraldi bat egin dute Eusko Jaurlaritzaren kanpoaldean, Gasteizen, eta Hezkuntza Sailari eskatu diote «murrizketen politika bazter uzteko», eta jar ditzala baliabideak hezkuntza publikoa «indartzeko». Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari «alde bakarreko» erabaki «murriztaileak» hartzea leporatu diote, eta ohartarazi diote «bide beretik» jarraitzen badu «erantzun irmo bat» artikulatzea beste erremediorik ez dutela izango.
Sindikatuen ustez, Hezkuntza Sailak negoziazio kolektiboa «mespretxatzen» du. «Langileen ordezkariekiko Hezkuntza Sailak daukan jarrera onartezina da, alde bakarreko erabakiak hartzen dituelako, eta sindikatuekin gutxieneko komunikazioa ere ez dagoelako». Sindikatuek salatu dute «prentsaren bidez» edukitzen dutela ikasturte hau bukatzeko eta hurrengoa hasteko Jaurlaritza hartzen ari den neurrien berri.
«Mespretxu» hori gertatzen ari den bitartean, kritikatu dute bost sindikatuek, Hezkuntza Saila murrizketak egiten ari da datorren ikasturtera begira: «Irale ikastaroak, Hamaika Esku programa, sukaldeetan eta jangeletan lan egiten dutenen kolektiboan...». Sindikatuen ustez, COVID-19aren krisiak «erakutsi» du hezkuntza publikoa «indartzeko beharra» dagoela. «Baina argi geratzen ari da Hezkuntza Sailaren apustua ez dela hori izango».
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183547/konpromisoak-berrikuntzarako-inbertsioa-handitzeko-eta-1080-euroko-pentsioak-izateko.htm
|
Politika
|
Konpromisoak berrikuntzarako inbertsioa handitzeko eta 1.080 euroko pentsioak izateko
|
Elkarrekin Podemosek aurre egin nahi dio ustelkeriari, eta PSE-EEk ekoizpen sarea eraldatzea du helburu; PP eta Ciudadanos koalizioak, berriz, okupatzaileei aurre egiteko lege bat egitea proposatu du
|
Konpromisoak berrikuntzarako inbertsioa handitzeko eta 1.080 euroko pentsioak izateko. Elkarrekin Podemosek aurre egin nahi dio ustelkeriari, eta PSE-EEk ekoizpen sarea eraldatzea du helburu; PP eta Ciudadanos koalizioak, berriz, okupatzaileei aurre egiteko lege bat egitea proposatu du
|
Herritarrei hainbat konpromiso dituztela ziurtatuz hasi dute astea alderdiek. EAJk nabarmendu du urtero berrikuntzan egiten den inbertsio publikoa %6 handituko duela, hogei milioi eurokoa izan dadin hamarkada batean. Abanton (Bizkaia) egindako agerraldi batean hartu du konpromisoa Iñigo Urkullu lehendakarigaiak.
Datorren lau urteetarako helburua zein den ere azpimarratu du Urkulluk: «Buru izatea trantsizio hirukoitzean —osasun eta gizarte arlokoan, teknologikoan eta digitalean, eta energetikoan eta ingurumenekoan—». Horretarako, «ezinbestekoa» iruditzen zaio berrikuntzan inbertitzea. «Berrikuntza da krisiaren erantzuna».
Gaiari lotutako hainbat proposamen zehaztu ditu Urkulluk: Zientzia, Berrikuntza eta Teknologia Plana onartzea; industria aurrerakoian, osasunean eta energia berriztagarrietan oinarritutako estrategia bat garatzea; eta inbertsioak egitea elikaduran, «ekoberrikuntzan», kultur eta sormen industrietan eta hirien jasangarritasunean.
EH Bilduk ere konpromisoak hartuz hasi du astea: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak bermatzea. Nerea Kortajarena Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak Lazkaon (Gipuzkoa) egindako ekitaldi batean nabarmendu duenez, horrela berretsi dute «euskal pentsiodunei bizitza duinak bermatzeko EH Bilduren konpromisoa». «Euskal pentsio sistema publikoa sortzea helburu, koalizioak atsedenik gabe eskatuko du Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia», azpimarratu du.
1.080 euroko pentsioak eskatzeko arrazoia datuen bidez azaldu du: «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 15.000 pentsiodunek osatu behar dute pentsioa diru sarrerak bermatzeko errentarekin». Gainera, koalizioaren zerrendakidearen hitzetan, legeak aitortzen diena baino 300 euro gutxiago jasotzen dituzte, «[Iñigo] Urkulluk eta [Idoia] Mendiak pentsioen osagarria murriztu dietelako». Eta horren aurka agertu da EH Bildu: «Euskal pentsiodunek pentsio duinak merezi dituzte, ez miseriazko pentsioak».
Elkarrekin Podemosek Gasteiz aukeratu du gaur goizeko ekitaldirako. Ustelkeriaz eta gardentasunaz aritu da bertan Miren Gorrotxategi lehendakarigaia. Bide horretan, lege bat egin nahi du Gorrotxategik: «Gure proposamena da gardentasunaren, herritarren partaidetzaren eta gobernu onaren lege handinahi bat onartzea». Horrez gain, kontratu publikoen behatoki bat sortzea eta ustelkeriaren aurkako euskal fiskaltza bat onartzea ere nahi du, baita «lobbyen, bezero sareen eta ate birakarien» aurkako plan zehatz bat egitea ere. Gainera, EAJk gai horien inguruan duen jarreraz ohartarazi du Gorrotxategik: «EAJ saiatu da behin eta berriz konbentzitzen ustelkeriarik eta nepotismorik ez zegoela Euskadin». Haren iritziz, ordea, De Miguel kasuak eta Osakidetzako lan eskaintza publikoarenak bestelakoa erakusten dute.
«COVID-19ak eragindako krisia ekoizpen sarean eta enpleguan aldaketa sakonak egiteko erabiltzea»: hori izan da Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak Gasteizen egindako agerraldian proposatutakoa. «Aukera hau aprobetxatu behar dugu gure ekoizpen sarearen eraldaketa azkartzeko, Europako proiektu handietara lotzeko, txikien digitalizazioari aurre egiteko eta langileei prestakuntza emateko», zehaztu du. Hala ere, Mendiaren hitzetan, babesa emango diete proiektu txikiei, «gure komertzioei» eta ETEi ere —enpresa txiki eta ertainei—.
PP eta Ciudadanos koalizioko lehendakarigai Carlos Iturgaiz, berriz, Bilbon izan da, Xavier Garcia Albiol Badalonako (Herrialde Katalanak) alkatea alboan zuela. Iturgaizek lege bat egitea proposatu du, okupatzaileak 24 ordu baino gutxiagoan etxetik botatzeko. Etxeen okupazioa arazotzat daukaIturgaizek, eta zehaztu du, haren ustez, biktimak etxeen jabeak direla eta ez okupatzaileak. Gainera, EAJri egotzi dio «erakartze efektua» egitea. «Onartu egiten dute jabetza pribatuari erasotzea».
|
2020-8-5
|
https://www.berria.eus/albisteak/183548/gasteiz-berdea.htm
|
albisteak
|
Gasteiz berdea
|
Florida parkea, Eraztun Berdea eta antzeko naturgune paregabeak daude Gasteizen, paseo ederrak egiteko, eta lasaitasunaz gozatzeko.
|
Gasteiz berdea. Florida parkea, Eraztun Berdea eta antzeko naturgune paregabeak daude Gasteizen, paseo ederrak egiteko, eta lasaitasunaz gozatzeko.
|
Europan biztanleko berdegune gehien duen probintzia hiriburua da Gasteiz, eta 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturgune aberatsetan, lasaitasunaz gozatu, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak egin daitezke. Besteak beste, Florida parkean eta Eraztun Berdean. Halaber, txango interesgarri bat egin daiteke Estibalizko Andre Mariaren santutegia ezagutzeko.
Florida parkearen 200. urteurrena
Florida parkea hiriaren erdialdean dago, eta oso ederra da. 1820an sortu zen, Frantziako garaiko lorategi botaniko erromantikoen estiloan. Lorategian, 250 espezie inguru daude, eta horietako 42 ezagutzeko ibilbide botaniko bat dago, 42 zuhaitz eta zuhaixka, hain zuzen, oinetan beren izenak irakur baitaitezke. Zuhaitz aipagarri batzuk dira iratze hostoa duen pagoa, idi-bihotz arbola, intxaurrondo beltza, sekuoia, hagina, gingkoa eta HHmalaiako zedroa.
Floraz gain, faunaz goza daiteke. Hontzak, zozoak, txolarreak... Florida parkean 20 espezie baino gehiago baitaude.
Sigeriko, Liuva, Ataulfo eta Theodio errege godoen estatuak ere ikus daitezke, eta Gabonetan jaiotza erraldoia atontzen dute, tamaina naturala duten 200 figurarekin baino gehiagorekin.
Bisita gidatu bat egiteko informazioa, berriz, turismo bulegoan ematen dute, 945-16 15 98 telefono zenbakira deituta.
Florida parkea. GASTEIZKO UDALA
Eraztun Berdeko altxorrak
Eraztun Berdea hiria inguratzen duten parkeen multzoa da. Gasteizko paradisu berdea da, eta elkarren artean loturiko hainbat parkez osatuta dago, besteak beste, Salburua, Zadorra, Zabalgana, Armentia, Olarizu, eta Neberako parkea.
Salburuko hezegunean fauna eta flora espezie ugari aurkitu daitezke, Euskal Herriko hezegune kontinentalik baliotsuenetako bat da, eta Europako Natura 2000 Sarearen barruan nazioarteko garrantzia duen Ramsar hezegune gisa izendatua dago. Parkean bertan, Ataria interpretazio zentroa eta hegaztien bi behatoki daude.
Olarizuko parkean, berriz, izen bera duen muino ospetsua, larre zabalak eta hiria inguruko herriekin lotzen duten bidexkak daude, eta baita lorategi botaniko bikain bat eta Europako basoen arboretoa ere. Arboretoak 30 hektarea inguru ditu, eta Europako kontinentearen paisaia definitzen duten landaredi mota edo bioma bakoitzean existitzen diren baso motak biltzen ditu: 500 espezie baino gehiago, orotara.
Neberako parkeak (Las Neveras) Olarizuko parkearekin egiten du muga hegoaldean eta Salburuko hezegunearekin iparraldean. Toki hau funtsezkoa da Eraztun Berdeko hegoaldeko eta ekialdeko parkeak lotzeko; izan ere, Errekaleor errekak lotura ekologikoa bermatzen du, eta Las Neveras muinoa, paisaiaren aldetik hain nabarmena izanik, bisitatu beharrekoa da Eraztun Berdeko ikuspegi zoragarrienez gozatu nahi bada.
Ongi adierazita dagoen ibilbide bat dago inguru hori ezagutzeko: Errekaleor eta Las Neveras muinoa - Eraztun Berdearen eta Arabako lautadaren artean. Errekaleor errekatik hurbil pasatzen da, Arkaiatik gertu Donejakue bidearekin bat egiten du eta Las Neveras muinotik doa. Ekialdeko Arabako lautadan, hiriaren eta landaren arteko muga zehazten du muino txiki horrek. Errekaleor erreka eta Las Neveras muinoa ezinbestekoak dira udalerriko bi natura espaziorik baliotsuenen lotura ekologikoa egiteko: Gasteizko mendiak eta Salburuko hezegunea.
Zadorrako parkea izen bera duen udalerriko ibairik garrantzitsuenaren inguruan dago. Natura aldetik oso baliotsua da, eta aisialdirako eta paseoak egiteko oso aproposa.
Zabalganako parkea ere balio handikoa da natura aldetik, aisiarako leku paregabea. Parke honetan badira larreak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak, muinoak eta mendixkak, egonaldiak egiteko guneak, oinezkoentzako bidezidorrak eta erkametz baso natural bat, oso garrantzitsua, soroen artean bizirik irautea lortu duen baso uharterik urrienetako bat baita.
Armentiako parkea, azkenik, erkametz baso naturala da, eta hirigunearen eta Gasteizko mendien artean dago. Benetako korridore biologiko bat da. Izan ere, Gasteizko mendietako baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen ditu.
Estibalizko Andre Mariaren santutegia. ÁLAVA MEDIEVAL / ERDI AROKO ARABA
Estibalizko Andre Mariaren santutegia
Hiritik 10 kilometrora, baina udalerrian bertan, San Prudentziorekin batera Arabako zaindaria den Estibalizko Andre Mariari eskainitako santutegia dago. XII. mendeko obra erromanikoa da, hasierako gotikoaren elementuak dituena. 1931ko ekainaren 3an, kultura ondasun izendatu zuten. Santutegiaren ondoan, Arabako Arte Erromanikoa Interpretatzeko Zentroa bisitatu daiteke (www.elromanicoenalava.es).
Estibalizko Andre Mariaren santutegia ezagutzeko bisita gidatu bat egiteko, aurretik Álava Medieval / Erdi Aroko Arabaren 660-76 63 83 telefono zenbakira deitzea da onena.
Gasteizko toki horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.vitoria-gasteiz.org webgunean ontsulta daiteke.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183549/fillon-lehen-ministro-ohiari-bost-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote.htm
|
Mundua
|
Fillon lehen ministro ohiari bost urteko kartzela zigorra ezarri diote
|
Soilik bi urte egin beharko ditu preso Frantziako gobernuburu izandakoak. Diputatu zenean bere emaztearentzat eta bi seme-alabentzat diru publikoarekin lanpostu faltsuak sortzea leporatu diote.
|
Fillon lehen ministro ohiari bost urteko kartzela zigorra ezarri diote. Soilik bi urte egin beharko ditu preso Frantziako gobernuburu izandakoak. Diputatu zenean bere emaztearentzat eta bi seme-alabentzat diru publikoarekin lanpostu faltsuak sortzea leporatu diote.
|
François Fillon Frantziako lehen ministro ohiak diru publikoa bidegabe erabili zuela ebatzi du gaur Parisko Auzitegi Korrekzionalak. Epaileek frogatutzat jo dituzte leporatzen zitzaizkion ustelkeria delituak, eta bost urteko kartzela zigorra ezarri diote. Bost urte horietatik, bi bete beharko ditu. Epaiak dio Nikolas Sarkozyren presidentetzan gobernuburu izan zenak bere emazteari diru publikotik milioi bat euro bideratu zizkiola, eta lanpostu faltsu bat sortu zuela diru publikoarekin «aberasteko».
Kartzela zigorraz gain, 375.000 euroko isuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri diote Filloni. 2030era arte ezin izango du inolako kargu publikorik izan, beraz.
Penelope Fillon emaztea kopuru bereko isunarekin zigortu du auzitegiak, eta hiru urteko espetxealdia ezarri dio, baina hura betetzeko derrigortasunik gabe.
Epaileek erruduntzat jo dute Marc Joulaud ere. Fillonek 2002an Asanblea Nazionaleko diputatu izateari utzi zionean eta Gizarte Gaietarako ministro izendatu zutenean, haren tokia hartu zuen Joulaudek parlamentuan. Bost urteko inhabilitazioarekin eta hiru urteko espetxearekin zigortu dute, baina ez du kartzelara joan beharko.
Epaileek ebatzi dutenez, Fillonek era iruzurtian kontratatu zuen bere emaztea ,1998an, Asanblea Nazionaleko diputatu zenean, harentzat aholkulari lanak egin zitzan, ez baitzen jardun horretan aritu. «Ordaina proportziorik gabea da egindako lanarekin alderatuta», jaso du epaiak. «Fillon anderea erabilerarik izan ez zuen lanpostu baterako kontratatua izan zen». Joulaudiri epaileek egotzi diote Fillonek sortutako lanpostu faltsuari segida ematea, 2013 urtera arte.
Errugabe dela ziurtatu dute epaiketa osoan lehen ministro ohiak eta bere emazteak, baina Penelope Fillonek ezin izan du aurkeztu egindako lanaren frogarik. Epaileen aurrean argudiatu du askotariko lanak egiten zituela: posta kudeatu, agenda antolatu eta diskurtsoetarako informazioa bildu, besteak beste. Aldiz, 2016an egunkari bati eman zion elkarrizketan adierazi zuen, hain zuzen, inoiz ez zela aritu bere senarraren bizitza politikoarekin lotura zuten lanetan. Horrez gain, epaileei adierazi die ez dituela ongi gogoratzen parlamentari laguntzaile gisa izan dituen kontratuak.
Lehen ministro ohiaren defentsak iragarri du helegitea aurkeztuko diola epaiari. «Epaiketa berri bat egingo da», ziurtatu du Antonin Levy abokatuak. Haren esanetan, «beharrezkoa» da prozesua berriz hastea, ikerketa egiteko orduan izan diren «baldintza ilunak» eta «harrigarriak» kontuan hartuta.
Macronen mesederako
Parisko Auzitegi Korrekzionalak atzo aztertu zuen auziak presidentetzarako atea ireki zion, parez pare, Emmanuel Macron egungo estatuburuari. 2017ko urtarrilean, presidente hauteskundeetarako lau hilabete falta zirela, Le Carnard Enchaine astekariak ustelkeriarekin lotu zuen Fillon. Argitaratu zuenez, lehen ministro ohiak bere emaztea eta bi seme kontratatu zituen diru publikoarekin aholkulari lanetarako, nahiz eta ez zuten egiaz halako lanik egin —politikariaren semeak ez dira epaituak izan—.Gobernuburu ohiari egotzi zion, halaber, literatura aldizkari bateko zuzendariari presio egitea bere emaztea kontrata zezan, aholkularitza lanetarako.
Informazio horiek argitara atera baino lehen, presidente kargua eskuratzeko hautagai faboritoa zen Fillon inkesta guztietan, eta, «hutsegiteak» onartu bazituen ere, hautagaitzari eustea erabaki zuen. Salaketak kalte handia egin zion, ordea, bere irudiari. Nabarmen egin zuen behera herritarren artean zuen babesak, eta lehiatik kanpo gelditu zen bozen lehen itzulian. Bigarrenean, Macron nagusitu zitzaion eskuin muturreko hautagai Marine Le Peni.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183550/macron-prest-agertu-da-ingurumenaz-erreferendum-bat-egiteko.htm
|
Gizartea
|
Macron prest agertu da ingurumenaz erreferendum bat egiteko
|
Frantziako presidenteak adierazi du «biodibertsitatea, ingurumena eta berotze globala kontzeptuak» konstituzioan sartzearen inguruko galdeketa bat egin nahi duela 2021a baino lehen.
|
Macron prest agertu da ingurumenaz erreferendum bat egiteko. Frantziako presidenteak adierazi du «biodibertsitatea, ingurumena eta berotze globala kontzeptuak» konstituzioan sartzearen inguruko galdeketa bat egin nahi duela 2021a baino lehen.
|
Ekologistek alkatetza garrantzitsuak lortu eta egun batera, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ingurumenarekin zerikusia duten hainbat neurri iragarri ditu. Macronek iragan astean jaso zituen Klimaren Aldeko Konbentzio Herritarraren 149 proposamenak —150 herritarrek osatu dute—, eta, gaur jakinarazi duenez, horietako 146 onartu egin ditu. Tartean dago 2021a baino lehen «biodibertsitatea, ingurumena eta berotze globala kontzeptuak» Frantziako Konstituzioaren 1. artikuluan sartzearen inguruko erreferendum bat egitea.
Frantziako presidentearen iritziz, Europa Ekologia Berdeak alderdiaren garaipenek erakutsi dute «ekologia herritarren kezken artean» dagoela, eta horren harira erabaki du konbentzioak helarazitako proposamenak sustatzea. Horretaz, jakinarazi du proposamen batzuen inguruko beste galdeketa bat egiteko prest dagoela, baina ez du zehaztu zeini buruz; «uda amaieran» jakinaraziko du, lege proiektu baten bidez: «Bihartik aurrera, lantaldeak sortuko ditugu zuen proposamenei buruzkoak, eta, hurrengo hilabetetik aurrera, Asanblea Nazionaleko presidenteak harrera egingo dizue», esan die Macronek konbentzioko parte hartzaileei.
Horrekin batera, Frantziako estatuburuak 15 mila milioi euroko diru sail bat iragarri du datozen bi urteetan trantsizio ekologikoan sakontzeko: «Anbizio ekologikoa eredu produktiboaren erdian jarri behar dugu».
Aldiz, Macronek uko egin die konbentzioko parte hartzaileen hiru proposameni: autobideetako gehiengo abiadura orduko 130 kilometrotik 110era jaistea; enpresen dibidenduei %4ko zergak ezartzea; eta konstituzioaren atarikoan ingurumena babestu beharra txertatzea.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183551/jaurlaritzak-1500-eurorainoko-laguntzak-emango-ditu-leihoak-berritzeko.htm
|
Ekonomia
|
Jaurlaritzak 1.500 eurorainoko laguntzak emango ditu leihoak berritzeko
|
Energia kontsumo txikiko etxetresnak erosten dituztenei %25 ordainduko die. Asteazkenean jarriko dira indarrean laguntzak, azarora arte edo dirua bukatu arte.
|
Jaurlaritzak 1.500 eurorainoko laguntzak emango ditu leihoak berritzeko. Energia kontsumo txikiko etxetresnak erosten dituztenei %25 ordainduko die. Asteazkenean jarriko dira indarrean laguntzak, azarora arte edo dirua bukatu arte.
|
Autoak erosteko laguntza publikoen ondoren, leihoak eta etxetresnak berritzeko laguntzak jarri ditu indarrean Eusko Jaurlaritzak, EEE Energiaren Euskal Erakundearen bitartez. Bihartik aurrera, 1.500 eurorainoko laguntza publikoa jasoko dute beren leiho zaharrak aldatu eta energia kontsumoa jaisten duten leiho berriak erosiko dituztenek. Kontsumo txikiko etxetresnen erosketa ere lagunduko du EEEk, gehienez 130 eurorekin.
Iñigo Ansola EEEko zuzendariak azaldu duenez, 2,5 milioi jarriko dituzte leihoak berritzeko eta beste hainbat etxetresnak ordezkatzeko. Uztailaren 1eko goizetik zortzietatik aurrera erositako produktuek jasoko dute laguntza, azaroaren 30era arte edo dirua bukatu arte. Ansolaren arabera, laguntza publikoen bitartez energia kontsumoa aurreztu nahi dute, eta, aldi berean, bultzada ekonomikoa eman leihoen eta etxetresnen sektoreei.
Leihoak berritzeko planari dagokionez, isolamendu termiko handiko leihoek jasoko dute laguntza. Leihoak erostearen eta jartzearen kostuaren %25 hartuko du bere gain EEEk, baina gehienez 1.500 euro etxe bakoitzeko. Ansolak kalkulatu duenez, 2.000 leihoren aldaketa finantzatu ahal izango dute diru horrekin.
2.000 etxetresna
Etxetresnen kasuan, 2.000 ordezkapen finantzatuko dituztela aurreratu du Ansolak. Aparailu berrien %25 jarriko du Jaularitzak, baina gehienez 130 euroren laguntza publikoa jasoko du tresna bakoitzak. A+++ mailako hozkailuek, izozkailuek, ontzi garbigailuek eta lehorgailuek 130 euro izango dituzte gehien jota, eta ehun eurokoa A++ eta A+ mailakoek.
Laguntzak ontzat jo ditu ACEPV Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxetresna saltzaileen federazioko presidenteak, Jon Saenzek. Azaldu duenez, gain behera doan sektore bat da berea, 2010az geroztik denden %52 desagertu egin baitira. 400 saltoki geratzen dira orain. 2018a eta 2019a urte txukunak izan dira, salmentak %5 handitzea lortu eta krisi aurreko mailara itzuli direlako. Itxialdia amaituta, eskariak asko handitu dira.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183552/kezka-sortu-du-eskandinavian-atzemandako-erradioaktibitate-isuri-batek.htm
|
Mundua
|
Kezka sortu du Eskandinavian atzemandako erradioaktibitate isuri batek
|
Iturria zentral nuklear bat dela uste dute nazioarteko erakundeek. Errusiak ukatu egin du bere plantetan istripurik gertatu izana.
|
Kezka sortu du Eskandinavian atzemandako erradioaktibitate isuri batek. Iturria zentral nuklear bat dela uste dute nazioarteko erakundeek. Errusiak ukatu egin du bere plantetan istripurik gertatu izana.
|
Erradiazio isuri baten zantzuak atzeman dituzte airean Eskandinavian, eta galdera bat dabil bolo-bolo: non dago isuriaren iturria?
Zesio-134, kobalto-60 eta rutenio-103 isotopo erradioaktiboak atzeman dituzte Norvegiako iparraldeko eta Spitsbergen uharteetako estazioetan, baita Helsinkin eta Stockholmen ere.
Ezohiko isotopo konbinazioak susmoa sortu du, halakoak tipikoak direlako zentral nuklearretako istripuetan, adituek esan dutenez. Suediako Erradiazio Segurtasun Aginteak (SSM) adierazi du neurtutako mailek ez dakartela arriskurik gizakien osasunarentzat, baina isuria nondik datorren ez dakitela gaineratu dute.
Vienan egoitza duen CTBTO Proba Nuklearrak Erabat Debekatzeko Itunaren Erakundeko ordezkariek adierazi dute litekeena dela isuria «iturri zibil» batetik atera izana, eta hori non egon daitekeen adierazteko mapa bat argitaratu dute. Mapan Eskandinavia iparraldeko eta Errusiako eremuak nabarmendu dituzte, eta horietan hainbat zentral nuklear daude.
Herbehereetako Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Institutu Nazionalak ostiralean esan zuenez, atzemandako isuriaren osagaiek «erakutsiko lukete zentral nuklear bateko erregaia kaltetu dela». Isuriaren jatorria «Errusiako mendebaldean» zegoela esan zuen erakunde horrek.
Suedia eta Finlandiako zentral nuklearretako kudeatzaileek ukatu egin dute euren plantetan ezbeharrik gertatu izana. Errusiak gauza bera adierazi du.
Errusian zentral nuklearrak kudeatzen dituen Rosenergoatom konpainiak esan duenez, gune horretan dituen bi zentralak —Leningradokoa eta Kolakoa— «normaltasun osoz» ari direla lanean, eta ez dutela isuri baten berririk eman. «Bi zentraletako eta inguruetako erradiazio mailetan ez da aldaketarik gertatu ekainean; erreaktoreen funtzionamendu normalarekin bat datoz».
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak larunbatean esan zuen CTBTOk zabaldutako informazioaren «jakinaren gainean» dagoela. «Halakoetan ohikoa denez, IAEA bere bazkideekin jarri da harremanetan, galdetzeko erradioisotopo horiek atzeman dituzten euren herrialdeetan, eta zer edo zer gertatu ote den isurketa horiekin lotuta».
2017ko udazkenean bezala
Antzeko egoera gertatu zen 2017ko udazkenean. Orduan, antzeko osagaiak atzeman zituzten Europako hainbat herrialdetako airean. Gero jakin zen, ezbehar bat edo industriaren hitzetan «gertaera bat» jazo zela Majaken (Errusiaren hegoaldean) dagoen erregai nuklearra prozesatzeko plantan. Antza denez, oker bat egin zuten erregaia lantzeko prozesuan.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183553/juan-del-arco-ezker-albokoa-fitxatu-du-anaitasunak.htm
|
Kirola
|
Juan del Arco ezker albokoa fitxatu du Anaitasunak
|
Frantziako ligan aritu da azkeneko denboraldian, Limogesen, eta aurretik Granollersen eta Logroñon jokatu zuen.
|
Juan del Arco ezker albokoa fitxatu du Anaitasunak. Frantziako ligan aritu da azkeneko denboraldian, Limogesen, eta aurretik Granollersen eta Logroñon jokatu zuen.
|
Helvetia Anaitasunak Juan del Arco (Leganes, Espainia, 1991) fitxatu du datorren denboraldirako. Ezker alboan jokatzen du, eta Limoges (Frantzia) taldetik dator. Aurretik badu esperientziarik Asobal ligan, Granollersen eta Logroñon jokatua delako. Espainiako selekzioarekin ere aritu da, eta, 2016ko Europako Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen.
Juan Dominguez entrenatzaileak honela definitu du Del Arco: "Oso konpletoa da, defentsan eta erasoan ondo moldatzen dena. Erasoan, lehen lerroko hiru postuetan joka dezake. Erabaki onak hartzen ditu, eta gutxitan okertzen da. Lasaitasuna emango digu. Gainera, esperientzia handia dauka".
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183555/bertan-behera-utzi-dituzte-euskadiko-txapelketak.htm
|
Kirola
|
Bertan behera utzi dituzte Euskadiko Txapelketak
|
Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Batzordeak hartu du erabakia, aho batez, arrazoi sanitario eta ekonomikoak argudiatuta.
|
Bertan behera utzi dituzte Euskadiko Txapelketak. Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Batzordeak hartu du erabakia, aho batez, arrazoi sanitario eta ekonomikoak argudiatuta.
|
Euskadiko Herri Kirol Federazioaren Zuzendari Batzordeak ekainaren 25eko bileran aho batez erabaki zuen, osasun arrazoiak eta ekonomikoak direla medio, lehen, bigarren eta hirugarren mailetako Euskadiko Txapelketak bertan behera uztea. Hiru arrazoi aipatu ditu: udalek duten ziurgabetasun ekonomikoa, eta jaiak bertan behera utzita kanpoko diru laguntzarik gabe (udalak eta beste batzuk) edo sarreren salmentarekin behar besteko diru sarrerarik lortu gabe antolatzearen ezintasunak; eta guztien gainetik,COVID-19aren pandemiak eragindako osasun egoeraren ziurtasun gabeziak, aurretik sumatu ezinezkoa eta bilakaera aldakorrekoa. Hori guztia kontutan hartuta, txapelketek beraiekin dituzten zortzi proben antolakuntza normala bermatzea ezinezkoa dela ikusi du federazioak. Haren iritziz, ekitaldi guztiak ez egiteak, alde batetik, mailen arteko igoera eta jaitsieretarako kaltea sortuko luke, eta, bestalde, kontratatutako egurraren jasanezinezko kalte ekonomikoa.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183556/emakumezkoen-lehen-mailako-euskal-taldeetan-hainbat-mugimendu-izan-da.htm
|
Kirola
|
Emakumezkoen Lehen Mailako euskal taldeetan hainbat mugimendu izan da
|
Tamara Abaldek Araskin jokatuko du. Mariam Coulibaly IDKn ariko da, eta Margaret Roundtreek kontratua berritu da Gernikarekin.
|
Emakumezkoen Lehen Mailako euskal taldeetan hainbat mugimendu izan da. Tamara Abaldek Araskin jokatuko du. Mariam Coulibaly IDKn ariko da, eta Margaret Roundtreek kontratua berritu da Gernikarekin.
|
Endesa Ligan, fitxaketa bana egin dute Kutxabak Araskik eta IDK Euskotrenek datorren denboraldirako. Arabarrek Tamara Abalde hegal pibota lotu dute. Esperientzia handia dauka, eta azken bi sasoietan Valentzian aritu da 31 urteko jokalaria. Bost ditu Made Urietak datorren denboraldirako: Ana Cruz, Maria Azurmendi, Tania Perez eta Laura Pardo dira Abalderekin batera bosteko hori osatzen dutenak.
Gipuzkoarrek ere barruko jokoa indartu dute, Mariam Coulibaly pibota fitxatuz. Lehendik ere jokatutakoa da Espainiako ligan 22 urteko Maliko jokalaria, eta sekulako trebetasuna da erreboteak hartzeko. Denboraldi honetan Frantzian aritu da. Afrikako jokalariarekin hamar dauzka Azu Muguruzak: Lara Gonzalez, Joyce Cousseins-Smith, Ane Esnal, Laura Garcia, Mehryn Kraker, Maria Eraunzetamurgil, Julia Gladkova, Toch Sarr, Meiya Tirera eta Mariam Coulibaly.
Lointek Gernikak, berriz, kontratua berritu dio Margaret Roundtree hegal-pibot estatubatuarrari. Horrenbestez, hirugarren sasoia beteko du Bizkaiko taldean 32 urteko jokalariak. Zazpigarren jokalaria da Mario Lopez entrenatzailearentzat datorren denboraldirako: Marge Roundtree bera, Itziar Ariztimuño, Marta Alberdi, Belen Arrojo, Nogaye Lo, Roso Buch eta Paula Ginzo.
|
2020-6-29
|
https://www.berria.eus/albisteak/183557/san-josek-eta-benatek-liga-amaitu-arte-jarraituko-dute-athleticen-ez-ordea-orellanak-eibarren.htm
|
Kirola
|
San Josek eta Beñatek liga amaitu arte jarraituko dute Athleticen; ez, ordea, Orellanak Eibarren
|
Bi jokalari zuri-gorriek iragarri dute «bihotzagatik» hartu dutela erabakia, «buruak» ez segitzeko aukeraren alde egiteko hautua ematen bazien ere. Zuzendaritzaren jarrerarekin konforme ez daudela iradoki dute, eta jakitun direla ez dutela taldean segituko datorren denboraldian, «ziurtasunez esan ez badigute ere».
|
San Josek eta Beñatek liga amaitu arte jarraituko dute Athleticen; ez, ordea, Orellanak Eibarren. Bi jokalari zuri-gorriek iragarri dute «bihotzagatik» hartu dutela erabakia, «buruak» ez segitzeko aukeraren alde egiteko hautua ematen bazien ere. Zuzendaritzaren jarrerarekin konforme ez daudela iradoki dute, eta jakitun direla ez dutela taldean segituko datorren denboraldian, «ziurtasunez esan ez badigute ere».
|
Ekainaren 30a dute mugarria Mikel San Josek, Beñatek eta Athleticek. Bihartik aurrera libre ziren jokalariak, kontratua amaitzen zaielako hilarekin batera. Klubak eskatu die jarraitzeko, eta hori egingo dute biek. Sare sozialetan eman dituzte azalpenak. Burua eta bihotza du izena agiriak, eta garden asko azaldu dute «bihotzagatik» erabaki dutela jarraitzea, «buruak» beste zerbait egiteko aukera ematen bazien ere, «profesionalak» diren aldetik.
«Athleticen bizi izandako guztia errepikaezina da», eta horretan oinarritu dira klubaren eskaintzari baiezkoa emateko. Taldekideak eta zaleak izan dituzte gogoan. Beste aldarte bat antzematen zaie, ordea, zuzendaritzak eurekin izan duen jarrerari buruz ari direnean, horretaz gero hitz egingo dutela iragarri arren, orain unea ez delakoan. Garbi laga dute ez dutela aukerarik izango Athleticen segitzeko datorren denboraldian, «klubak ezer garbirik esan ez badigu ere».
Orellanaren agurra, sare sozial batean
Badoana Fabian Orellana da. Hori iragarri du sare sozial batean, atzo Granadan jokatu zuena azkeneko partida izan zela kontatu baitu. Valladoliden ariko da datorren denboralditik aurrera. Eibarrek ez du ezer esango gai honetaz bihar arte. Txiletarra ez da bakarra egoera honetan, eta, hilarekin batera kontratua amaitzen zaienen artean, ez du ematen ospa egingo duen bakarra izango denik, Gonzalo Escalantek ere hautu bera har baitezake; datozen hiru denboraldietarako kontratua lotua dauka Lazion (Italia). Gainontzekoak ondorengoak dira: Ramis, De Blasis, Cristoforo, Charles eta Pedro Leon — horrek azaldu du taldeari laguntzen jarraituko duela—. Antzeko egoeran da Jose Luis Mendilibar ere, eta Zaldibarkoak aspaldi esan zuen jarraitu egingo duela liga amaitu arte.
Espainiako ligan, ehun bat jokalariri bukatuko zaie kontratua ekainaren 30arekin batera, eta gehienek oraingo taldeetan jarraitzea erabaki dute.
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183558/bilaua-aldatu-da-gidoia-ez.htm
|
Kirola
|
Bilaua aldatu da, gidoia ez
|
Realak galdu egin du Getaferen aurka; laugarren porrota du jarraian. Donostiarrek jokoan izandako hamabost puntuetatik bakarra eskuratu dute. Pachecoren debuta izan da partidako albiste on bakarra.
|
Bilaua aldatu da, gidoia ez. Realak galdu egin du Getaferen aurka; laugarren porrota du jarraian. Donostiarrek jokoan izandako hamabost puntuetatik bakarra eskuratu dute. Pachecoren debuta izan da partidako albiste on bakarra.
|
Bururik altxa ezinda. Realak berriz ere porrot egin du ligan, Getaferi egin dion bisitan, eta laugarren partida galdu du jarraian. Hartara, bost neurketa daramatza garaipenik lortu gabe, eta jokoan izandako azken hamabost puntuetatik bakarra eskuratu du. Egoera gaiztotu egin zaio.
Bilaua aldatu bada ere, gidoia azken partidetako bera izan da. Astun aritu dira Imanol Alguacilen jokalariak, beren jokorik onena inondik ere egin gabe, eta, gainera, epailearen erabaki batek eragin handia izan du partidari norabide bat ematerakoan. Txuri-urdinek garaipen baten beharra zuten gora begira hasteko, baina esku hutsik itzuli dira Madrildik.
Oraingoan Getafek zapaldu du Reala. Oinkatzea ez da metaforikoa izan, ordea, Hugo Duro jokalariak Robin Le Normanden hanka zanpatu ostean iritsi baita etxekoen lehen gola ekarri duen penaltia. Ez da okerrik, ez; espainiarren aurrelaria izan da Realeko atzelaria zapaldu duena, baina Cordero Vegak donostiarren aurkako penaltia adierazi du. Ez ditu VAReko irudiak ikusi ere egin; azken zazpi norgehiagokatan kontrako zazpi penalti adierazi dizkiete gipuzkoarrei.
Dena den, Alex Remiroren oker bat egon da aurkako gol horren oinarrian. Atezainak ez du asmatu baloia jokatzerakoan, eta hutsegite horrek piztu du gerora Getaferen estreinako gola ekarriko zuen abagunea. Ordura arte deus gutxi egiten ari zen Reala, eta are gehiago okertu zaio neurketa, 19. minutuan.
Atsedenaldira arte Getafek izan du partidaren gidaritza. Etxeko taldea eroso aritu da zelaian, eta joko gogorra eginda geldiarazi ditu Imanol Alguacilen jokalariak. Nahieran ebaki dute bisitarien jokoa. Txuri-urdinak aurrera egiteko zirrikiturik gabe egon dira lehen zatian, eta markagailuan atzetik zela joan dira aldageletara.
Bigarren zatian, itxura hobeagoa emateko peskizan hasi da Reala, eta, lehen minutuetan burua lehengo lepotik izan badu ere, 56. minutuan iritsi da taldea apur bat piztu duen gola. Jon Pacheco debutariak hasitako jokaldi batean Mikel Oiartzabali iritsi zaio baloia, eta eibartarrak lerro arteko pase bat eman dio Adnan Januzaji. Belgikarra ez zegoen jokoz kanpo, nahiz marrazainak hasieran halakorik adierazi duen, eta berdintzea lortu du (1-1). Pacheco bera izan da Realaren albiste on bakarra; Elizondoko jokalaria estraineko aldiz aritu da donostiarrekin, eta bere taldeko onentsuena izan da, gainera.
Suspertze ahul bat
Behin 1-1ekoa eginda, Realak urrats bat egin du aurrera, eta bere minuturik onenak jokatu ditu. Halere, Getaferen areara egindako gerturatzeek ez dute askorako balio izan, eta ez dute lortu aurretik jartzea. Partidaren hondarrean berriz orekatu dira indarrak, eta Getafek bereak eta bi egin ditu aurrea hartzen saiatzeko. Suspertze ahula izan da.
Baita lortu ere, 83. minutuan arrisku gutxiko jokaldi bat baliatu baitu bigarren gola egin eta partida erabakita uzteko. Berriz ere Realaren huts baten ondotik etorri da etxekoen poza. Bisitarien atzeko lerroa lokartuta zegoen bitartean, azkar ibili da Jorge Molina, eta arrapaladan atera du alboko sake bat. Angel Matari iritsi zaio baloia, eta hark ez du barkatu, 2-1ekoa eginda. Matak berak sartu ditu Getaferen bi golak.
Kontuak horrela, Realak burumakur amaitu du ligako partida, azken bost aldietan bezalaxe. Kukuak oker jo dio txapelketaren itzuleran, eta, sasoi amaieran esku hutsik geratu nahi ez badu, irabazten hasi beharra du. Aukerak urritzen ari zaizkio, ordea.
|
2020-8-12
|
https://www.berria.eus/albisteak/183593/lizarra-oso-gertu.htm
|
albisteak
|
Lizarra, oso gertu
|
Donejakue bidearen babesean jaiotako Erdi Aroko hiri honetan, Nafarroako Erresuma Zaharraren esentzia guztia aurki daiteke. Ondare, gastronomia eta merkataritza aldetik oparoa da Lizarra.
|
Lizarra, oso gertu. Donejakue bidearen babesean jaiotako Erdi Aroko hiri honetan, Nafarroako Erresuma Zaharraren esentzia guztia aurki daiteke. Ondare, gastronomia eta merkataritza aldetik oparoa da Lizarra.
|
Lizarra Nafarroako erdialdeko mendebaldean dago, eta Lizarrako merindadeko hiriburua da. Eskualdea naturaz inguratuta dago: Ega ibaia hiriaren bihotzetik igarotzen da, eta Urbasa-Andia eta Lokiz mendilerroak eta Allozko urtegia bezalako toki txundigarriak hurbil daude.
Lizarrako kaleetan zehar ibiltzea denboran bidaiatzea da, eraikin historiko ikusgarriak ezagutzea: eliza erromanikoak eta gotikoak, jauregiak eta jauretxeak. Lizarra bisitatzea interesgarria da, Rua kalean ibiltzea, hiriko kalerik zaharrenean, eta eraikin esanguratsuekin harritzea. Besteak beste, Ruako San Pedro elizarekin, Nafarroako Errege-Erreginen jauregiarekin eta Hilobi Santuaren Elizarekin.
Bertako produktu bikainak
Erdi Arotik, Lizarra ezaguna da jaki bikainak eskaintzen dituelako. Kodex Kalistinoak hauxe zioen hiriari buruz: «Lizarra aberatsa da, ogi ona, ardo ezin hobea eta haragia eta arraina dituelako, eta zorionez beterik dagoelako». Lizarrako gastronomian aipagarriak dira hurbileko baratzeetako barazkiekin egindako jakiak, esaterako zainzuriak, calbote-ak edo gaztain erreak, potxak, garaiko barazki ederrak, txerrikume errea, ajoarrieroa eta gaztak. Lizarrako gozo ospetsuak ahaztu gabe —Puyko Arrokak, San Andresen tarta eta Alpargatak—, inguruko upategietako ardoak eta bertako patxaran ospetsua.
Merkataritza hiriaren izendapena ere badu Lizarrak, izan ere hirian kalitate handiko merkataritza dago, modernoa, baina tradizioa ahaztu gabe. Gainera, urteko ostegun guztietan asteroko azoka tradizionala egiten da eta hileko bigarren larunbatean Plazara! antolatzen da, Lizarraldeko bertako produktuen azoka.
Urteko edozein garai ona da Lizarrara joateko, udazkenean, ganadu azoka sonatua antolatzen denean, edo udaberrian eta udan, Erdi Aroko Azoka eta herriko jaiak izaten direnean. Lizarra bisitarien zain dago, bere historiarekin, folklorearekin eta jendearekin goza dezaten opa die.
Informazio gehiago nahi izanez gero, estellaturismo.com webgunea kontsulta daiteke.
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183594/nafarroako-bpga-44-txikitu-da-urteko-lehen-hiruhilekoan.htm
|
Ekonomia
|
Nafarroako BPGa %4,4 txikitu da urteko lehen hiruhilekoan
|
Martxoaren azken erdiko konfinamenduak sektore guztien gainbehera eragin du.
|
Nafarroako BPGa %4,4 txikitu da urteko lehen hiruhilekoan. Martxoaren azken erdiko konfinamenduak sektore guztien gainbehera eragin du.
|
Martxoaren 15ean ezarritako konfinamenduak jaitsiera historikoa ekarri dio Nafarroako ekonomiari. BPG barne produktu gordina %4,4 txikiagoa zen martxoaren amaieran 2019ko abenduaren 31n baino. Erorikoa are handiagoa izan da Hego Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan (-%4,7).
Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera, urte arteko tasan BPGa %3 txikitu da, apirilean aurreratutakoa baino bi hamarren gehiago. Europako Batasunean %2,6 uzkurtu da ekonomia.
Sektore guztietan egin du atzera BPGak, urte arteko tasan: nekazaritza, -%0,7; industria, - %1,7; eraikuntza. -%6,0; zerbitzuak, -%2,5.
Eskariaren arabera neurtuta, administrazio publikoak egindako gastua baizik ez da hazi (+%4,9), Osasunbideak pandemiaren zabaltzeari aurre egiteko egindako gastu ezohikoaren eskutik, neurri batean. Familien kontsumoa %3,2 txikitu da, eta %8,9, berriz, enpresen inbertsioak.
Enpleguari dagokionez, Nastatek dio urtebete lehenago baino %0,3 lanpostu gutxiago zeudela Nafarroan. Batez ere, eraikuntzan galdu dira enpleguak (%2,8).
Orain zabaldutako datuak txarrak dira, baina are okerragoak espero dira urteko bigarren hiruhilekoan, orduan izan baitira konfinamenduaren faserik luzeena eta gogorrena —apirileko lehen bi asteetan jarduera ekonomikoa ia erabat geratu zen—. Gainera, behin itxialdia amaituta, ekonomia oso erritmo motelean ari da suspertzen, industriari asko jaitsi zaizkielako eskariak, eta kontsumoa iazkoa baino nabarmen apalagoa delako.
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183595/txinak-bizi-guztiko-espetxearekin-zigortu-ahalko-ditu-segurtasunaren-kontrako-zenbait-delitu-hong-kongen.htm
|
Mundua
|
Txinak bizi guztiko espetxearekin zigortu ahalko ditu segurtasunaren kontrako zenbait delitu Hong Kongen
|
Herri Asanblea Nazionalaren zuzendaritzak aho batez berretsi du Hong Kongen ezarriko duen Segurtasun Nazionalerako Legea. Sedizioa, «sezesioa eta atzerriko esku hartzea» zigortzea du helburu.
|
Txinak bizi guztiko espetxearekin zigortu ahalko ditu segurtasunaren kontrako zenbait delitu Hong Kongen. Herri Asanblea Nazionalaren zuzendaritzak aho batez berretsi du Hong Kongen ezarriko duen Segurtasun Nazionalerako Legea. Sedizioa, «sezesioa eta atzerriko esku hartzea» zigortzea du helburu.
|
Txinako Herri Asanblea Nazionalaren zuzendaritzak aho batez berretsi du Hong Kongerako Segurtasun Nazionalerako Legea, eta, neurria indarrean sartu da herrialdean gauerdia zela, Hong Kongeko buletin ofizialean argitaratu ostean. Legeak, besteak beste, «sedizioa, sezesioa eta atzerriko esku hartzea» zigortzea du helburu, eta bizi guztiko zigorrak aurreikusten ditu delitu horietarako. Baina eztabaida gehien eragin duen puntua zera izan da: Txinako segurtasun indarrek hainbat eskumen izango dituztela Hong Kongen, eta askeago jokatu ahal izango luketela.
Horrez gain, legeak jasotzen duenez, Hong Kongeko bozetan parte hartzea debekatuko zaio segurtasun delitu bat egiteagatik zigortua den orori; agintariek aukera izango dute legea urratzen duten talde edo enpresei isunak jartzeko edo horien jarduera debekatzeko; eta Poliziak susmagarri oro zelatatzeko eta haren telefono jarduera ikertzeko aukera izango du.
Segurtasun Nazionalerako Legearen bidez, Txinako Gobernuaren asmoa da iragan urteko eta aurtengo manifestazioen gisakoak ez gertatzea berriro. Izan ere, protestak iragan urtean hasi ziren estradizioen lege proiektuaren harira, eta, azkenean, manifestarien presioaren ondorioz, Carrie Lame Hong Kongeko gobernuburuak bertan behera utzi behar izan zuen testu hori; horrek, noski, Pekin haserrearazi zuen.
Lamek amore eman zuen arren, manifestariek kalean jarraitu dute —berrogeialdian izan ezik—, asteek aurrera egin ahala eskarien zerrenda handituz joan baitzen. Lau eskari egin zizkioten Lami: atxilotuak askatzea, Poliziaren indarkeria ikertzeko «talde independente bat» sortzea, manifestazioei «istilu» ez deitzea eta herritarrek aukera izatea ordezkariak «era demokratikoan» hautatzeko. Lamek, ordea, hasiera-hasieratik erantzun zien ez dituela beteko lau horiek, eta Pekinek horren ostean erabaki zuen segurtasun legea sustatzea.
Kritikak nazioartean eta Hong Kongen
Lege hori sustatzeak Washingtonen eta Pekinen arteko gatazka diplomatikoa areagotu du, eta bi aldeek bata besteari begirako hainbat erabaki hartu dituzte asteotan: Etxe Zuriak Hong Kongi aitortzen zion estatus berezia kendu zion —merkataritzari begirakoa—, eta bisa murrizketak ere agindu zituen Txinako agintarien aurka —Pekinek erabaki bera hartu zuen AEBekin—. Orain, ikusteko dago testua bihar indarrean sartzen denean ea Washingtonek Txinako eskualde administratiboari buruzko erabaki gehiago hartuko dituen.
Hain justu, bihar 23 urte beteko dira Hong Kongek Erresuma Batuaren kolonia izateari utzi ziola eta Txinaren eskualde bihurtu zela. Pekinek manifestazioak debekatu ditu, baina «demokraziaren aldeko» mugimenduak protestarako deia egin du. Bihartik aurrera, gainera, ikusteko dago ea mugimendu horretako hainbat kide ezagunen dimisioek zer eragin izango duten; izan ere, horietako batzuek Demosisto talde politikoa utzi dute.
Erabakia azaltzeko, Wongek honako hau idatzi du Facebook sare sozialean: «Zorigaiztoko patua aurkeztu digute, ezaldi pertsonalak aurreikusteko ezinezkoak dira, eta egoera horri adoreaz egin behar diogu aurre. Demosistoko idazkari nagusi kargua utzi egin dut, eta alderditik atera egingo naiz. Protesta modu pertsonalean gauzatuko dut». Nathan Law eta Agnes Chow ekintzaileek ere antzeko mezuak publikatu dituzte sare sozialetan.
Buruzagien dimisioaren ostean, Demosistok jakitera eman du bere burua desegin duela. Berez, taldeak hautagaiak aurkezteko asmoa zuen irailaren 6an egitekoak diren Hong Kongeko Kontseilu Legegilerako hauteskundeetan, nahiz eta hori egiteko debekua duen. «Demokraziaren aldeko» beste talde batek, Hong Kongeko Fronte Nazionalak, adierazi du bere presentzia murriztu egingo duela eskualde administratiboan, eta «kanpotik» jardungo dutela.
Taiwanen babesa
Ekintzaile horiei babesa emateko prest agertu da, berriz ere, Tsai Ing-wen Taiwango presidentea: «Espero dugu Hong Kongeko herritarrek hainbeste balioesten dituzten askatasunaren, demokraziaren eta giza eskubideen balioei atxikita jarraituko dutela». Hong Kongen eta Taiwanen arteko harremana estutuz joan da egungo Tsai agintera iritsi zenetik —independentista da, eta bozak bigarrenez irabazi ditu aurten—, irlako herritarren artean ere gailendu egin baita manifestarien aldeko jarrera.
Hong Kongek estatus politiko berezia du Txinan. Herrialde bat, bi sistema esan ohi zaio, eskualdeak autonomia handiagoa duelako eta sistema ekonomiko desberdina, kapitalista. Londresek eta Pekinek adostu zituzten xehetasunak, 1997an, eta Oinarrizko Legean irudikatu, eskualdeko konstituzioaren baliokidean; Txinako Herri Asanblea Nazionalak gaur onartu duen legea, hortaz, konstituzio horretan txertatuko dute.
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183596/herritarrei-ardura-eskatu-baina-san-fermin-eguneko-mezara-joanen-dela-berretsi-du-maiak.htm
|
Bizigiro
|
Herritarrei «ardura» eskatu baina San Fermin eguneko mezara joanen dela berretsi du Maiak
|
Kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, gogorarazteko «aurten ez dela sanferminik izanen».
|
Herritarrei «ardura» eskatu baina San Fermin eguneko mezara joanen dela berretsi du Maiak. Kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, gogorarazteko «aurten ez dela sanferminik izanen».
|
Argia da Iruñeko Udalak datozen egunetan zabalduko duen mezua: «Gogoratu, aurten ez dago sanferminik». Izenburu horrekin, kontzientziazio kanpaina abiatu dute, jendeak «arduraz, erantzukizunez eta senez» joka dezan. Enrique Maia alkateak aurkeztu du kanpaina, gaur goizeko agerraldian: «Sanfermin arraroak eta tristeak izanen dira, baina aukera dugu munduaren aurrean jokabide arduratsuaren eredu izateko».
Zehazki, zapi formadun 100.000 eskuorri banatuko dituzte Iruñean eta Iruñerriko beste zenbait udalerritan, sanferminetako egunetan bete beharreko arauekin. Hiru bideo ere zabalduko dituzte irratian, telebistan eta Interneten. Batean, osasun zerbitzuko langileak ageri dira; beste batean, 81 urteko emakume iruindar bat; eta beste batean, sanferminetako hainbat eragile: txistulariak, gaitariak, dantzariak eta La Pamplonesa musika bandako zuzendaria, besteak beste. Denetan, «erantzukizunez» jokatzeko eskatzen zaie iruindarrei: «Nahikoa da egun bakar batez arduragabeki jokatzea, egindako lan guztia alferrikako bihurtzeko». Besteak beste, «ekitaldi alternatiborik ez» antolatzeko eskatzen diete herritarrei.
Alkatearentzat, baina, ekitaldi guztiak ez dira berdinak: egoki ikusi du, adibidez, San Fermin eguneko meza egitea. Are: kazetarien galderei erantzunez, berretsi du joateko asmoa duela. «Gonbidapena jaso dut mezara joateko, eta joanen naiz, maila pertsonalean. Norberak hartu beharreko erabaki bat da, eta pertsonak libre dira joateko ala ez joateko. Normala da». Uztailaren 7ko ekitaldi erlijiosora joatea «jatetxe batera joatearen pareko» dela uste du Maiak: «Ez gara etxean geratuko, atera ezinik!», gaineratu du, galderarekin deseroso.
Txaloak eta kritika peñei
Peñekin ere uzkur azaldu da Iruñeko alkatea. Alde batetik, aitortu du «ardura handiz» jokatu dutela, aurtengo sanferminetako ekitaldi eta agerraldi guztiak bertan behera utzita, eta «eskerrak» eman die horregatik. Era berean, Armonia Txantreana peñaren pankartaren auzian gertaturikoa «indar osoz deitoratu» du. Maiaren irudiko, pankarta horretan Patxi Ruiz presoa irudikatu izana «etakide baten goraipatzea» izan da, eta «herritar ia guztiak asaldatzen dituen iraina». Iruñeko Peñen Federazioak bat egin du Armonia Txantreanarekin, eta hori ere txarretsi du alkateak.
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183597/ekologistak-martxan-ek-gaztelugatxeko-aparkalekua-handitzeko-proiektua-kritikatu-du.htm
|
Gizartea
|
Ekologistak Martxan-ek Gaztelugatxeko aparkalekua handitzeko proiektua kritikatu du
|
Donostiako Santa Klara uhartea gune turistiko bihurtzeko «asmoari» ere eman dio, besteak beste, Bandera Beltza saria
|
Ekologistak Martxan-ek Gaztelugatxeko aparkalekua handitzeko proiektua kritikatu du. Donostiako Santa Klara uhartea gune turistiko bihurtzeko «asmoari» ere eman dio, besteak beste, Bandera Beltza saria
|
Kudeaketa txarra argudiatuta edo kutsaduragatik, Bandera Beltza sariak ematen ditu Ekologistak Martxan-ek. Aurten Gaztelugatxeko Donieneko aparkalekuko proiektuari (Bizkaia) eta Donostiako Santa Klara uhartea gune turistiko bihurtzeko «asmoa» saritu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Talde ekologistaren arabera, Gaztelugatxeko aparkalekua handitzeko proiektua «publizitate kanpaina baten barruan» kokatu behar da, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza kritikatu ditu horregatik. Ekologistek gogoratu dute Game of Thrones telesaila filmatu zutela han, eta, orduz geroztik, «paisaia idiliko» horrek «gehiegizko» gorakada eduki duela. Dena den, proiektua etenda dago gaur egun. «Kostaldeko beste proiektu batzuekin gertatu bezala, auzotarren babesik ez du eduki, eta bertan behera uztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak». Halere, asmoa bera «salatzeko», ingurumen kudeaketa txarraren Bandera Beltza eman dio talde ekologistak proiektuari —Gaztelugatxe gaur dira berriro irekitzekoak—.
Atal berean saritu dute Santa Klara uharterako «agintari politikoek» azaldu duten asmoa. Ekologistek gogoratu dute babes bereziko eremua dela EAEko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko planaren arabera, biodibertsitate gune bat dela batez ere «hegazti faunarentzat». Ekologistek Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala kritikatu dituzte, uhartearen goialdean dagoen itsasargiaren bueltan Cristina Iglesiasen eskultura bat jartzekoak direlako, «turismoa erakartzeko elementu berri bat» bihurtuz leku hori. Ekologistak Martxan-ek salatu du ingurumen inpakturako azterketarik ez dutela egin instituzioek, eta nabarmendu du Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak «gauzatu beharko ez litzatekeenaren adibide negatibotzat» jo duela proiektua.
Plentziako pantalana
Gainera, beste bi Bandera Beltz eman ditu Ekologistak Martxan-ek. Kutsaduraren saria eman dio Plentziako (Bizkaia) pantalana handitzeko proiektuari. Iruditzen zaio obrek eta horien ondorengo erabilerak «eragin handia» izango dutela Plentziako itsasadarraren ekosisteman. «Proiektuak egiturazko gabezia asko ditu».
Eta atal berean, Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) «saneamendua» kritikatu du talde ekologistak. «Herriaren zati baten eta bere inguruaren saneamendua Pasaiako badiara doaz zuzenean, inolako bilketa tratamendu prozesurik gabe». Ekologistek salatu dute instituzioek «behin eta berriz» agindu dituztela egoera konpontzeko neurriak. «Promesa horiek ez dira bete».
|
2020-6-30
|
https://www.berria.eus/albisteak/183598/gipuzkoan-zordun-handi-gutxiago-baina-zor-gehiago.htm
|
Ekonomia
|
Gipuzkoan, zordun handi gutxiago, baina zor gehiago
|
Apaldu egin da zordun handien kopurua —66tik 53ra—, baina asko handitu da foru ogasunarekin duten zorra —238 milioi eurotik, 292 milioira—. Arabako eta Bizkaiko aldundiek urrira arte atzeratu dute zerrendaren argitaratzea.
|
Gipuzkoan, zordun handi gutxiago, baina zor gehiago. Apaldu egin da zordun handien kopurua —66tik 53ra—, baina asko handitu da foru ogasunarekin duten zorra —238 milioi eurotik, 292 milioira—. Arabako eta Bizkaiko aldundiek urrira arte atzeratu dute zerrendaren argitaratzea.
|
Iazko ekainean argitaratutako zerrendarekin alderatuz gero, hemeretzi zordun atera dira, eta, haiekin, 33,3 milioiren zorra, baina sei zergadun berri sartu dira, 87,8 milioirekin.
Handitze horren erantzule nagusia Lagilur SL enpresa da, 80,2 milioi euroren zorra hartu baitu Gipuzkoako Ogasunarekin. Kutxak 2004an eraikuntza sektoreko enpresaburu batzuekin abiatutako eta huts egindako etxegintza operazio batekin zerikusia du zor horrek.
Zor apalagoak dituzte zerrenda horretako beste bost kide berriek: Cohimet 2004 (2,11 milioi), Fringomania (1,68 milioi), Gipuzkoako Enpresa Aholkulariak (1,18 milioi), Transportes Jon Norte (1,61 milioi) eta Vigilancia Instalacion Seguridad y Alarma (1,07 milioi).
Gipuzkoako zerrendan nabarmen ageri dira, oraindik ere, Osinalde Etxaniz anaiak: 31,58 milioi zor ditu Jose Ramon Osinaldek, eta 31,47 milioi, berriz, Jose Miguel Osinaldek; iazko antzeko kopuruak daude.
LH Commoditiesek, berriz, 60.000 euro kendu dizkio 2018. urtean zuen zorrari, baina oraindik 22,9 milioi zor ditu.
Porrot egindako eraikuntza inbertsioen ondoren, porrot egindako industriak daude Gipuzkoako zordun handien artean: Fagor Etxetresnak (8,12 milioi), Tecfrindus (6,22 milioi), Papelera del Araxes (5,93 milioi), Ramon Vizcaino (5,37 milioi), Bilore (3,73 milioi)...
|
BasqueSumm
BasqueSumm was automatically compiled from www.berria.eus using trafilatura to extract the texts.
Each instance has the following key-value pairs:
"date"(str): When the article was published, formatted as"yyyy-mm-dd"."url"(str): The URL of the original publication."category"(str): the articles topic, e.g., economy, society."title"(str): The title of the article."subtitle"(str): The subtitle of the article."summary"(str): The combined title + subtitle, which acts as a proxy for a reference summary."text"(str): The news article.
Dataset Details
- Curated by: Jeremy Barnes
- Language(s) (NLP): Basque (
es-EU) - License: CC BY-NC-SA 4.0
Dataset Sources
- Respository: https://github.com/hitz-zentroa/summarization
- Paper: Summarization Metrics for Spanish and Basque: Do Automatic Scores and LLM-Judges Correlate with Humans?
Acknowledgements
This work has been partially supported by the Basque Government (IKER-GAITU project), the Spanish Ministry for Digital Transformation and of Civil Service, and the EU-funded NextGenerationEU Recovery, Transformation and Resilience Plan (ILENIA project, 2022/TL-22/00215335 and 2022/TL22/00215334). Additional support was provided through DeepR3 (TED2021-130295B-C31) funded by MCIN/AEI/10.13039/501100011033 and European Union NextGeneration EU/PRTR; also through NL4DISMIS: Natural Language Technologies for dealing with dis- and misinformation (CIPROM/2021/021) and the grant CIBEST/2023/8, both funded by the Generalitat Valenciana.
Licensing
We release BASSE under a CC BY-NC-SA 4.0 license
Citation
BibTeX:
@misc{barnes2025summarizationmetricsspanishbasque,
title={Summarization Metrics for {S}panish and {B}asque: Do Automatic Scores and {LLM}-Judges Correlate with Humans?},
author={Jeremy Barnes and Naiara Perez and Alba Bonet-Jover and Begoña Altuna},
year={2025},
eprint={2503.17039},
archivePrefix={arXiv},
primaryClass={cs.CL},
url={https://arxiv.org/abs/2503.17039},
}
APA:
Barnes, J., Perez, N., Bonet-Jover, A., & Altuna, B. (2025). Summarization Metrics for Spanish and Basque: Do Automatic Scores and LLM-Judges Correlate with Humans?. arXiv preprint arXiv:2503.17039.
- Downloads last month
- 24